II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
E R R O N K A R I
Urbanizatzeko proiektua, borondatez birzatitzeko proiektua eta hirigintza hitzarmena behin betikoz onetsirik
Behin behineko onespena 2005eko 77. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 29an, baita Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan ere, eta jendaurreko aldia iragan da inork alegaziorik aurkeztu gabe; beraz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25.4 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, Erronkariko Udaleko Alkatetzak uztailaren 26an eman 20/2005 ebazpenaren bidez behin betikoz onetsi da Erronkariko Udalaren eta Promociones Artaso Dos, S.L.ren artean sinaturiko hirigintza hitzarmena Erronkariko Udalaren Hirigintza Planeko U.O._6 unitatea hirigintza aldetik kudeatzeko.
Aipatu ebazpenean espresuki adierazten da ezen, U.O._6 unitatea birzatitzeko proiektuari eta urbanizatzeko proiektuari dagokienez, aipatu legearen 168. artikuluko c) atalean lege beraren 167.2 artikuluari dagokionez aurreikusitako bertzerik gabeko behin betiko onespena gertatu dela; birzatitzeko proiektu hori borondatezko birzatiketaren sistemaren bidez tramitatu da, Promociones Artaso Dos, S.L.k sustaturik.
Erronkarin, 2005eko abuztuaren 18an._Alkate udalburua, Agapito Boj Gárate.
Iragarkiaren kodea: L0518015