110. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

I R U Ñ A

San Blas plazako 1 eta 3an igogailuak paratzeko xehetasun azterlana Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2005eko uztailaren 5ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 05-UZT-05 (4/CU)

"San Blas plazako 1 eta 3an igogailuak paratzeko xehetasun azterlanaren espedientea jendaurrean egoteko epea iraganik, Tokiko Gobernu Batzarrak hasiera batean onetsi baitzuen 2005eko apirilaren 27an, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baitzen2005eko maiatzaren 18an, eta horren gaineko alegaziorik inork egin ez duenez, Hirigintzako Gerentziako zerbitzu teknikoen 2005eko ekainaren 13ko txostenarekin bat, erabaki da:

1. Behin betikoz onestea San Blas plazako 1 eta 3an igogailuak paratzeko xehetasun azterlanaren testu bategina, Antonio Gómez Coutok auzo elkartearen izenean aurkeztu duena, eta orobat onestea jendaurrean egon bitartean gehitutako eranskina.

2. Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau, onetsitako agiriaren ale batekin batera, eta argitara bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bertzenaz,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2005eko uztailaren 26an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0517519