II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
SAN MARTIN UNX
E D I K T U A
San Martin Unxeko Udalak, 2005eko ekainaren 29ko osoko bilkuran, erabaki zuen enkante publikoaren bidez saltzea San Martin Unxeko Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko S-1 sektorean (AR3) UE1 unitatea borondatez birzatitzearen ondorioz sortutako 12 eta 14. lurzati eraikigarriak.
Lurzati bakoitzaren hasierako prezioa izanen da:
_12. lurzatia: 4.750.000 pezeta = 28.548,07 euro.
_14. lurzatia: 5.300.000 pezeta = 31.853,64 euro.
Prezio horiei BEZa gehituko zaie, hau da, ehuneko 16.
Hasierako preziotik beherako posturarik ez da onartuko.
Behin-behineko fidantza: 100eko 2.
Proposamenak, klausula administratiboen pleguko ereduari jarraituz eta bertan ezarritako agiriekin batera, San Martin Unxeko Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, gutunazal itxian, bulego orduetan. Horretarako 26 egun izanen dituzte, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
San Martín Unxen, 2005eko uztailaren 18an._Alkatea, Beatriz Ucar Muruzábal.
Iragarkiaren kodea: L0518408