110. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

I R U Ñ A

"Estalpean" Udalaren Zerbitzua kontratatzeko lehiaketa publikoa

Tokiko Gobernu Batzarrak 2005eko abuztuaren 30ean hartutako 09/SS Erabakiaren bitartez, onetsi egin dira lehiaketa publikoaren klausula administratiboen plegua, baldintza teknikoak eta ustiapen-aurreproiektua, "Estalpean" Udalaren Zerbitzuaren kontrataziorako.

Pleguaren eta baldintza teknikoen xedea: aipatutakoa.

Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

Urteko zenbatekoa, gehienez: 214.000 euro.

Plegua eta baldintza teknikoak non jaso: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean. Casa Marceliano etxean (Merkatuko kalea 7 eta 9).

Eskabideak non eta noiz arte aurkeztu: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean eta erregistro osagarrietan, betiere eskatutako agiriekin batera, hogeita zazpigarren egun naturala bitarte, behin iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2005eko abuztuaren 31n._Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen zinegotzi delegatua, Concepción Mateo Pérez.

Iragarkiaren kodea: L0518359