II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
IGANTZI
Kontratuaren esleipena
Igantziko Udalak, Kontratazio Mahaiaren proposamenarekin bat, ondoko kontratua esleitzeko erabakia hartu zuen 2005eko maiatzaren 24ko osoko bilkura berezian:
Xedea: Igantziko Udaleko ur hornidura eta saneamendurako sareen berritze obrak.
Esleitzeko prozedura: prozedura irekia, lehiaketa publikoa.
Esleipen-hartzailea: Construcciones Mariezcurrena, S.L.
Esleipenaren prezioa: 598.132,58 euro, BEZa barne.
Egiteko epea: 3,5 hilabete.
Hori guztia argitara ematen da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeko 97.3 artikuluan ezarritakoa betetzeko.
Igantzin, 2005eko uztailaren 8an._Alkateordea, Juan M. Arburua Etxeberria.
Iragarkiaren kodea: L0517502