110. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

B U R L A T A

Obra kontratua esleiturik

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97.3. artikuluan xedaturikoari jarraikiz, aditzera ematen da Burlatako Udalak abuztuaren hiruan egin bilkura arruntean, ondoko kontratu hau esleitu dela:

Udaletxea eraikitzeko obra kontratua, udalerri honetako Alde Zaharreko B.B.P.B.ren berrikuspeneko U.A. 1 unitatean. Kontratu hartzailea: Construcciones ACR, S.A. enpresa, I.F.K. A/31039746, helbide fiskala Aitzoainen duena, Iruregaña industrialdea, 71 zenbakia. Prezioa: bi milioi, hirurehun eta hogeita sei mila, berrehun eta hogeita hamahiru euro eta berrogeita hamahiru zentimo, (2.326.233,53), BEZa barne, hau da, hasierako prezioaren % 0,01 merkeago.

Burlatan, 2005eko abuztuaren 4an._Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0517493