II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.1. Baimen eta lizentziak
ORKOIEN
Jarduera baimena
Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko (2005eko apirilaren 1ean argitaratu baitzen, 39. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean), aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduerarako lizentzia eman dela:
Lizentzia eman zen eguna: 2005eko abuztuaren 19a. Eskatzailea: Schlecker, S.A. Jarduera: garbiketarako, lurringintzako eta argazkigintzako gaien eta elikagai ontziratuen saltokia. Tokia: Mendikur plaza, 1, Orkoien.
Orkoienen, 2005eko abuztuaren 19an._Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.
Iragarkiaren kodea: L0517913