110. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

IRUÑEKO UDALAREN HAUR ESKOLAK

Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoko Haur Eskolako zuzendari euskalduna izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

"2005eko 59. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 18an, Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoko Haur Eskolako zuzendari euskalduna izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Haren 4. oinarrian ezarritakoari jarraituz,

Ebatzi dut:

1. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda hau onestea:

Onartuak:

AZKONA MENDIZABAL, JESUS MARIA

BULDAIN AZANZA, AINTZANE

ETXEBERRIA GARCIA, NEREA

JIMENEZ USUNARIZ, NEREA

LOPEZ LOPEZ, CARMEN

ZABALTZA GOIKOETXANDIA, FERNANDO

Baztertuak: inor ez.

2. Epaimahaia nork osatzen duen finkatzea, honela:

Mahaiburua: María Teresa Mur Dallo andrea, Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoko burua.

Mahaikidea: Luis Iza Dorronsoro jauna, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko ikuskatzaile teknikoa eta zerbitzuen ikuskatzailea.

Mahaikidea: Mercedes Sola Palacios andrea, Iruñeko ILZko Haur Hezkuntzako aholkularia.

Mahaikidea: Maite Urrestarazu Macaya andrea, Iruñeko Udalaren Haur Eskoletako hezitzailea.

Mahaikide-idazkaria: José María Ros Antona jauna, Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoko gerentea.

3. Oposizioko lehenbiziko ariketa egiteko eguna eta tokia finkatzea, 2005eko irailaren 29an (osteguna) eginen baita, arratsaldeko lauretan, Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoaren bulegoetan (Oliveto kondearen etorbidea, 4, 3. solairua)."

Iruñean, 2005eko abuztuaren 31n._Lehendakaria, María Teresa Mur Dallo.

Iragarkiaren kodea: L0518267