110. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

A G O I T Z

Ordenantzetako aldaketa behin betikoz onetsirik

2004ko 146. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abenduaren 6koan, iragarkia argitaratu zen Ur horniduraren tasa eta Zaborbilketaren tasa arautzen duten ordenantzetako aldaketaren hasierako onespenaz.

Jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, bidezko da aldaketa horiek behin betikoz onestea.

Agoitzen, 2005eko abuztuaren 9an._Alkatea, José Javier Esparza Abaurrea.

ZABORBILKETAREN TASA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

Aldatu da 6. artikulua, eta honela gelditu da testua:

6. artikulua. Tarifak ez daitezke murriztu, urte naturalari dagozkio eta zerbitzua egiteagatik eskatuko dira, kontzeptu hauetan oinarriturik:

A._Etxebizitzak: 75,73 euro/urtea.

B._Dendak, bulegoak, harategiak, arraindegiak, bankuak: 144,24 euro/urtea.

C._Lantegiak eta industriak, orokorrean: 382,25 euro/urtea.

D._Fruta dendak -superzerbitzuak: 382,25 euro/urtea.

E._Ostatuak: 429,12 euro/urtea.

F._Jatetxeak: 571,92 euro/urtea.

G._Jatetxeak, logelak dituztenak: 923,15 euro/urtea.

H._Hostaletxeak: 1.143,12 euro/urtea.

I._Osasun etxea: 382,25 euro/urtea.

J._Ikastetxe publikoa: 666,40 euro/urtea.

UR HORNIDURAREN TASA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

Aldatu da 6. artikulua, eta honela gelditu da testua:

A._Etxean erabiltzeko hornitzeagatik, metro kubiko bakoitzetik: 0,23 euro.

B._Industrian erabiltzeko hornitzeagatik, metro kubiko bakoitzetik: 0,41 euro.

C._Finketako josteta jardueretan, ureztapenean eta apainketan erabiltzeko hornitzeagatik, metro kubiko bakoitzetik: 0,60 euro.

D._Ekoizpen prozesu bereziagatik ur kantitate handiak kontsumitu behar dituzten enpresak hornitzeagatik, metro kubiko bakoitzetik, 0,41 euro, 100 m³ bitarte hiruhilekoan, eta hortik goiti 0,23 euro metro kubiko bakoitzetik.

E._Toki Entitateak hornitzeagatik, metro kubiko bakoitzetik 23 euro.

F._Kontagailu bakarra denean, kontagailu gehiago paratzea ezinezkoa denean, etxe barnean eta baratzea edo lorategia ureztatzeko, 30 m³ bitarte hiruhilekoan, A letran ezarritako prezioan, eta gainerakoa, C letran ezarritako prezioan.

Iragarkiaren kodea: L0517562