110. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

A G O I T Z

Ezkontza zibilak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala

2004ko 154. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abenduaren 24an, argitara eman zen Ezkontza zibilak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, bidezko da aipatu Ordenantza behin betikoz onestea eta testu osoa ematea argitara.

Agoitzen, 2005eko abuztuaren 9an._Alkatea, José Javier Esparza Abaurrea.

ORDENANTZAREN TESTU OSOA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak xedatzen duenari, berau aldatzen duen martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legeak xedatzen duenari eta 6/1990 Foru Legeak xedatzen duenari jarraikiz ezarri da.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egitza da ezkontza zibilak egiteko zerbitzu publikoa ematea, Kode Zibilaren aldaketari buruzko 35/1994 Foru Legearen babesean.

Zerga ordaindu beharra eta tasaren sortzapena

3. artikulua. Ezkontza zibila egiten den unean berean sortuko da ordaindu beharra. Tasa ordaindu ondoren luzatuko da udal agiria, bertan zehaztuko baita zer egunetan eta ordutan egin zen ezkontza zibila udal bulegoetan.

Subjektu pasiboari egotzitako arrazoiengatik Ordenantza honetan aurreikusitako zerbitzu publikoa ematen ez bada, ordaindutako dirua ez da itzuliko.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, Ordenantza fiskal orokorreko 8. artikuluan aipatzen diren pertsona fisikoak, ordenantza honetako zerbitzu publikoa eskatzen badute edo hartaz baliatzen badira.

Salbuespenak

5. artikulua. Ez da salbuespenik eginen ordainarazpen honi dagokionez.

Arau-hausteak eta zehapenak

6. artikulua. Tributu arloko arau-hausteei eta horiek kasu bakoitzean ekartzen dituzten zehapenei dagozkien guztietan, indarra duen legeriari jarraituko zaio.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa._Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, Ordenantza Fiskal Orokorra, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legea eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aplikatuko dira.

Bigarrena._Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko, haren testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondotik.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea._Tarifak.

Ezkontza bakoitza: 50 euro.

Iragarkiaren kodea: L0517561