110. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2042/2005 EBAZPENA, abuztuaren 22koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez, epai irmo bat betetzeko, ondoriorik gabe uzten dira, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Otorrinolaringologiako barrutiko sendagile espezialista izateko, Josebe Aranberri Arestiren alde egindako izendapena eta lanpostu hutsaren esleipena, eta María Iciar Uzcanga Lacabe izendatzen da.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak abuztuaren 22an emandako 2042/2005 Ebazpenaren bitartez, ondoriorik gabe utzi dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Otorrinolaringologiako barrutiko sendagile espezialista izateko, Josebe Aranberri Arestiren alde egindako izendapena eta lanpostu hutsaren esleipena (Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 616/2004 Ebazpena), eta, lanpostu horretan aritzeko, María Iciar Uzcanga Lacabe funtzionario izendatu eta lanpostu hutsa esleitu zaio Lizarrako Ospitalean (lanpostuaren zenbakia: 63692).

Lanpostuak betetzeko deialdia 2002ko otsailaren 27ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (25. zenbakia).

Iruñean, 2005eko abuztuaren 22an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0518222