110. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BIDAURRETA

Behin betikoz onetsirik Ezkondu gabeko bikote egonkorren Bidaurretako Udalaren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza

Udal honek, 2005eko abuztuaren 9an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Jendaurrean egoteko epea iragan da inork alegaziorik aurkeztu gabe Ezkondu Gabeko Bikote Egonkorren Bidaurretako Udalaren Erregistroaren Antolaketa eta Funtzionamendua arautzen dituen ordenantza hasiera batean onesteko erabakiaren kontra, 2005eko 62. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baitzen, maiatzaren 25ean. Beraz, Udalbatzak, osoko bilkuran batzartuta eta boz batez, legeak eskatzen duen gehiengoa baita,

1. Ezkondu Gabeko Bikote Egonkorren Bidaurretako Udalaren Erregistroaren Antolaketa eta Funtzionamendua arautzen dituen ordenantza hasiera batean onestea.

2. Ordenantzaren testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea".

Bidaurretan, 2005eko abuztuaren 10ean._Alkatea, Antonio María Goicoechea Armendáriz.

EZKONDU GABEKO BIKOTE EGONKORREN BIDAURRETAKO UDALAREN ERREGISTROAREN ANTOLAKETA ETA FUNTZIONAMENDUA ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

1. artikulua. Ezkondu gabeko bikote egonkorren Bidaurretako Udalaren erregistroak administrazio izaera du eta bertan ezkontzaz kanpoko bizikidetasunezko elkartzeak, baita haien iraungitzea ere, inskribatzen ahal dira ordenantza honetan ezartzen den eran eta baldintzetan.

2. artikulua. Bikote guztiek, sexu berekoak izan edo ez, erregistroan inskribatzeko eskatzen ahal dute, baldin eta haien adostasun libre eta osoarekin ezkontzaz kanpoko bizikidetasunezko elkarketa bat eratu badute.

Gutxienez, elkartutako kide batek egon beharko du Bidaurretako udalerrian erroldaturik, bertan bizi ohi delako.

3. artikulua. Bikote bakoitzaren lehenbiziko inskripzioa egiteko, bi lagunek batera agertu beharko dute erregistroaz arduratzen den funtzionarioaren aurrera, haien artean ezkontzaz kanpoko bizikidetasunezko elkartzea osatzen dutela deklaratzeko.

Ez da inskripziorik eginen bikoteko bat burujabetu gabeko adingabea bada, edo lerro zuzenean odolkidetasunezko edo adopzio bidezko ahaide badira, nahiz alboko lerrotik bigarren maila bitarteko odolkidetasunezko ahaide badira.

Bikoteko batek akats edo anomalia psikikorik badu, orduan ere ez da inskripziorik eginen.

Halakoetan, medikuaren irizpena beharko du, ezkontzaz kanpoko bizikidetasunezko elkartzea osatzeko gaitasuna aitortzen diona.

Era berean, inskripzioa ukatuko da bikoteko bat ezkondua baldin bada edo ezkontzeko gaitasun gabea deklaratua bada.

4. artikulua. Lehenbiziko idazpena egitean, bikoteak nahi dituen argitasun guztiak agertarazten ahalko ditu beren arteko elkartzeari buruz.

Hitzez hitz idazten ahalko dira elkartutako kideen giza eta ondare harremanak arautzen dituzten hitzarmenak.

Aurreko lerroaldean aipatutako edukiak geroago ere inskribatzen ahalko dira, bikoteko bi kideak agertuta.

Nolanahi ere, elkartzea bukatu edo iraungitzeko oharpenak egiteko, aski izanen da kide bakar batek hala eskatzea.

5. artikulua. Erregistroa Udalaren idazkaritza orokorrean egonen da.

6. artikulua. Aurreko artikuluetan aipatzen diren inskripzioak erregistratzeko, liburu orokorra erabiliko da.

Liburua orri mugigarri, zenbatu eta zigilatuez osatua egonen da, eta irekitzeko eta ixteko eginbideak paratuko dira hasieran eta bukaeran.

7. artikulua. Bikote bakoitzaren lehenbiziko inskripzioak oinarrizko inskripzioaren izaera izanen du eta horren bazterrean geroago Liburu Orokorrean elkartzeari buruz egiten den beste edozein idazpen agertaraziko da.

8. artikulua. Erregistroak liburu lagungarri bat izanen du, inskribatuen deituren arabera ordenaturik, eta bertan adieraziko da liburu orokorreko zein orrialdetan dauden haiekin zerikusia duten oharpenak.

9. artikulua. Erregistroan inskribatutakoen intimitatea, norbanakoarena nahiz familiarena, babesteko, ez zaio publizitaterik emanen idazpenen edukiari, salbu eta erregistroaren ardura duen funtzionarioak luzatzen dituen egiaztagiriak, bikoteko edozein kidek, epaileek edo auzitegiek hala eskatu ondotik.

10. artikulua. Egiten diren inskripzioak eta luzatzen diren ziurtagiriak erabat doakoak izanen dira.

11. artikulua. Izatezko bikoteen erregistroan inskribatzen diren ezkondu gabeko bizikidetasunezko elkartzeek ezkontza bidezko elkartzeen tratamendu bera izanen dute Bidaurretako Udalean.

XEDAPEN GEHIGARRI BAKARRA

Ordenantza hau berrikusiko da, legeetan aldaketarik bada gai honen inguruan.

I. ERANSKINA

Bikote egonkorren udal erregistroa

Bidaurretako Herriko Etxean, halako egunean: ............... (urtea, hilabetea, eguna): eta halako orduan: ......, honako hauek batera agertu gara, ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren arduradunaren aitzinean:

Izena: .........; jaioterria: .......; helbidea (erroldakoa): .............., adinez nagusia (edo adingabe burujabea, horren agiria aurkezten baitugu); N.A.N. zenbakia: .........

Izena: .........; jaioterria: .......; bizilekua: ....................

erroldaren lekua: ..................., adinez nagusia (edo adingabe burujabea, horren agiria aurkezten baitugu); N.A.N. zenbakia: .........

Eta adierazten dugu:

"Ezkondu gabeko bikote egonkorren" Udal honetako erregistroan inskriba gaitzatela nahi dugula, horri buruzko ordenantzaren arabera, eta horretarako

Adierazten dugu:

Lehenbizikoa: ........ urtetik eratzen dugula bizikidetasunezko elkartze bat, ezkontzarik gabea. Aipatu ordenantzan aurreikusitako bizikidetasuna dela eta, gure helbidea honako hau izanen dela: ................. (oroitarazi behar zaio ................. jaunari/andreari T.A.O.L.aren 15. artikuluari jarraikiz, erroldatu beharra duela ohiko bizilekuko udalerrian.)

Bigarrena: ez gaudela gu biok ezkontzaren bidez lotuak, ez eta gutako inor beste inorekin ere.

Hirugarrena: gure artean ez dagoela lerro zuzenean odolkidetasunezko edo adopzio bidezko ahaidetasunik, ez eta alboko lerrotik bigarren mailara bitarteko odolkidetasunezko ahaidetasunik ere.

Laugarrena: gutako inork ez duela akats edo anomalia psikikorik, ez eta ezkontzeko inolako ezgaitasun aitorturik ere.

Borzgarrena: ez dugula nahi/nahi dugula erregistroan jasotzea gure arteko giza nahiz ondare mailako harremanen gaineko hitzarmenak.

Seigarrena: baimena ematen dugula Bidaurretako Udal Erroldan datu hauek egiaztatzeko.

Eta zin egiten dugu gutako inor ez dagoela inskribatua ez Bidaurretako erregistroan, ez maila eta xede bereko inongo herritako erregistroan ere.

Horiek horrela,

Ezkondu gabeko bikote egonkorren Bidaurretako Udal honen erregistroan inskriba gaitzatela eskatzen dugu.

Eginbidea._Agerraldi honen bidez gauzatu egiten da ........................... jaunak/andreak eta ........................ jaunak/andreak eratzen duten elkartzearen inskripzioa.

Hori guztia jaso eta ziurtatzen dut, Bidaurretan, data honekin: .......................

Idazkaria,

II. ERANSKINA

Bidaurretako Herriko Etxean, halako egunean ......... Comparecen:

Izena: .....................................; N.A.N. zenbakia: .............., eta

Izena: ....................................; N.A.N. zenbakia: .................

Eta Ezkondu gabeko bikote egonkorren Udalaren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantzan zehaztutakoarekin bat, adierazten dugu asmoa dugula gure arteko bikote egonkorra bukatutzat edo iraungitzat jotzeko, izan ere horrelaxe inskribatua dago aipatu Udalaren erregistroan.

Horregatik guztiagatik, eskatzen dugu bukatutzat edo iraungitzat jo dadila aipatutako elkartzearen inskripzioa, eta horretarako sinatu egiten dugu agerraldi honetan.

Eginbidea._Jasota gera dadin, agerraldi honen bidez, ................................ jaunak/andreak eta jaunak/andreak osaturiko elkartzearen iraungitzeari buruz ................................. jaunak/andreak egin duen deklarazioa Liburu Nagusian, ..... orrian, idazpenaren bazterrean idatzi dela.

Hori guztia jaso eta ziurtatzen dut, Bidaurretan, data honekin: .......................

Idazkaria,

Iragarkiaren kodea: L0517529