I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
OHARRA, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, Nafarroako Ubidearen Itzarbeibarko eremu ureztagarriko II-1 sektoreko lurzati berrantolamenduaren oinarriak onesten dituena.
Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko II. sektoreko lurzati berrantolamenduan, apirilaren 5eko 170/2004 Foru Dekretuaren bidez onura publikokoa izendatua eta hura II-1 eta II-2 sektore bereizietan zatitzen duen ekainaren 27ko 91/2005 Foru Dekretuaren bidez ezarria den horretan, interesa duten guztiei jakinarazten zaie Landa Garapenerako zuzendari nagusiak, abuztuaren 11ko 887/2005 Ebazpenaren bidez, II-1 sektoreko lurzati berrantolamenduaren oinarriak onetsi dituela, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko matxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 25. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
Aipatutako oinarriok jendaurrean egonen dira Añorbeko, Obanosko eta Garesko herriko etxeetan, hilabetez, ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik zenbatuta.
Interesatuek oinarri horietako agiriak aztertu ditzakete. Honako hauek dira: jabeen zerrenda, kargen titularrak eta bestelako egoera juridikoen zerrenda, lurren sailkapena eta konpentsazio koefizienteak, ereduzko lurzatien zerrenda, berrantolamenduaren perimetroan sarturiko lurzati periferikoak, baztertutako lurzatiak, ustiapeneko azalera oinarrizkoak, herrilurrak mugatzeko akta, landatzeko eskubideak, lurraren balio naturalak, jabetzaren banakako buletinak eta aldeak dituen udal lurretako planoak.
Oinarrien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete berrantolamenduan interesatu direnek, hilabeteko epean, ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko egunetik zenbatuta. Errekurtsoak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorb., 2, Iruña) edo Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuan (Alondegi kalea, 1, 31002, Iruña) aurkeztuko dira. Jakinarazpen ondorioetarako, helbide bat adierazi beharko da.
Iruñean, 2005eko abuztuaren 16an._Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, Paz Martínez Martínez.
Iragarkiaren kodea: F0517782