110. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

OHARRA, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, Zarrakaztelu-Gainerakoaren Lurzati Berrantolamenduaren Erabakia onesten duena.

Zarrakaztelu-Gainerakoaren lurzati berrantolamenduan, maiatzaren 5eko 122/1997 Foru Dekretuaren bidez onura publikokoa izendatua, interesa duten guztiei jakinarazten zaie Landa Garapenerako zuzendari nagusiak, abuztuaren 9ko 877/2005 Ebazpenaren bidez, alde horretako lurzati berrantolamenduaren Erabakia onetsi duela, Nekazaritzako Azpiegiturak Berritzeari buruzko abenduaren 9ko 18/1994 Foru Legean xedatutakoarekin bat etorriz.

Aipatutako erabakia jendaurrean egonen da Zarrakazteluko Herriko Etxean, hilabetez, ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Interesatuek erabaki horretako agiriak aztertu ditzakete. Honako hauek dira: jabeen eta horietariko bakoitzari dagozkion finken zerrenda, finka-zortasunen eta bestelako egoera juridikoen zerrenda, eta eremua osatzen duten poligonoetako planoa.

Behin betiko erabaki honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete berrantolamenduan interesatu direnek, hilabeteko epean, ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Errekurtsoak Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko Erregistroan (Iruñeko Alondegi kaleko 1ean, 31002 posta kodean), Nafarroako Gobernuko edozein bulegotan edo 30/1992 Legean aipatzen diren tokietan aurkezten ahal dira. Jakinarazpenetarako helbide bat adierazi beharko da.

Iruñean, 2005eko abuztuaren 16an._Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, Paz Martínez Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0517781