110. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

742/2005 EBAZPENA, abuztuaren 8koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Iruñeko "Esclavas del Sagrado Corazón" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe itunduaren baimena aldatzen duena, unitateak gehitu baitira.

María Asunción Sagaseta Aríztegui andreak eskaera bat aurkeztu du Iruñeko "Esclavas del Sagrado Corazón" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe itunduaren izenean, ikastetxeari Haur Hezkuntzan beste adar bat, hiru unitate dauzkana, abian jartzeko baimena behin betikoz eman dakion.

Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko Eraikuntza Bulegoak emaniko adostasun txostena ikusirik.

Ikusirik uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretua, araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioak Nafarroako Foru Komunitatean emateko baimena izateko prozedura ezartzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen bigarren xedapen iragankorrarekin bat eta Hezkuntza kontseilariak uztailaren 16ko 356/2003 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Iruñeko "Esclavas del Sagrado Corazón" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe itunduaren, 31004767 kodea duenaren, baimena aldatzea, Haur Hezkuntzan 3 unitate gehitu baitira. Hemendik aurrera, behin betikoz, 6 unitate izanen ditu hezkuntza maila horretan. 2.

Horren ondorioz, data horrexetatik aurrera, indarrik gabe geldituko da ikastetxeak unitate horietarako duen behin-behineko baimena.

3. Beraz "Esclavas del Sagrado Corazón" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe itunduak osaera juridiko hau izanen du:

_Haur Hezkuntza: 6 unitate, gehienez ere 150 ikastoki.

_Lehen Hezkuntza: 6 unitate, gehienez ere 150 ikastoki.

4. Ikastetxeak Haur eta Lehen Hezkuntzako irakaskuntza itundua duenez gero, Foru Agindu honen bidez baimentzen diren unitateen egiazko funtzionamendurako arlo horretako arauak bete beharko dira.

5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

6. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

7. Ebazpen hau igortzea ikastetxe interesatuko titularrari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikastetxeen Atalari, Hezkuntza Itunen Bulegoari, Informazioa Kudeatzeko Bulegoari eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegora.

Iruñean, 2005eko abuztuaren 8an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

Iragarkiaren kodea: F0517499