I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
445/2005 FORU AGINDUA, abuztuaren 8koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, "Nafarroa 2005-2006. Tokian tokiko Garapen Iraunkorreko Praktika Egokietarako IV. Sariaren arauak" onetsi eta, 2005ean eta 2006an, Praktika Hoberenetako sarietan gastatzeko baimena ematen duena.
Uztailaren 4ko 176/2003 Foru Dekretuan Gobernuak mamituriko erabakia aplikatuz, zeinak 14. artikuluan Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren egitura organikoa aldatu eta Hiri Ingurumenaren Atalari eginkizunak esleitzen baitizkio, garapen iraunkorraren aldeko politika bultzatzea da.
Horretarako, Nafarroan izandako esperientziak aprobetxatzeko eta egindako ahalegina garapen iraunkor handiago baten alde bideratzearren, esperientzien trukea bultzatzea, Praktika Egokiko katalogo bat sortzea eta hiru Praktika Hoberenak saritzea dira helburuak, besteak beste.
Praktika Egokietarako sariak, oso zabalduak nazioartean, baliagarriak direla aitortzen da; izan ere, kalitatea etengabe handitzeko estrategia da hoberenak saritzea eta hautatuak argitaratzea jardueren kreditazioa, eraginkortasuna, lehia eta aberastasuna sortzeko bidean, ohiko zehapen metodoak baino ondorio hobeak baititu.
Herritarrek, agente sozialek eta agintariek aise ulertzen duten pizgarria dira horrelako jarduerak, Tokian tokiko Garapen Iraunkorrean lortutakoaz Nafarroako gizarteak duen kontzientzia bultzatu eta hobetzen baitute, Europako Hirien Iraunkortasunaren aldeko Aalborg-eko Gutunean, Giza Kokalekuei buruzko Nazio Batuen Bigarren Konferentzian (Hábitat II) eta Europako Batasunaren Integrazioko Ingurumen Printzipioetan ezarritako irizpideen arabera.
Arrakasta handia eta eragina izan du 1999-2000, 2001-2002 eta 2003-2004 biurtekoetan "Tokian tokiko Garapen Iraunkorreko Praktika Egokietarako lehenengo, bigarren eta hirugarren", bai Foru Komunitatean, bai Estatuan bai nazioartean. Hortaz bidezko da aurten eta hurrengoan sari honen hirugarren edizioa egitea.
Ikusirik Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak egin txostena, eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontu-hartzaile delegatuak aurrekontuari oniritzia emanik,
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36. artikuluko 2. idatz-zatiak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz, horrenbestez,
AGINDU DUT:
1. "Nafarroa 2005-2006. Tokian tokiko Garapen Iraunkorreko Praktika Egokietarako IV. Sariaren arauak" onestea (I. eranskina).
2. Guztira laurogeita hamar mila (90.000,00) euroko gastua baimentzea. 2005ean, berrogeita bost mila (45.000) euro emanen dira sariaren deialdia zabaltzeko jardunaldi bat egiteko (2005eko azaroaren 23an) eta arauen liburuxka idatzi baino lehenagoko gastuak eta prentsako iragarkiak (II. eranskina) finantzatzeko, 2005eko gastu aurrekontuko "Ingurumeneko praktika egokiak" izeneko 330002 31200 2269 456302 kontusailetik. 2006an, beste berrogeita bost mila (45.000) euro emanen dira, bi urteko saria emateko jardunaldia egiteko (2006ko azaroan) eta seina mila euroko hiru sariak, zurezko garaikurrak, praktika egoki saridunak biltzen dituen katalogoa prestatu baino lehenagoko gastuak eta 2006ko lehen seihilekoko prentsa iragarkiak finantzatzeko, 2006ko gastu aurrekontuko "Ingurumeneko praktika egokiak" izeneko 330002 31200 2269 45630 izeneko kontusailetik edo antzeko beste kontusail batetik.
3. Foru agindu honek ez du administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoak izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.
Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.
Epeak foru agindu hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira.
4. Dagokion foru agindua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta ohiko hedabideetan argitaratzea.
5. Foru agindu hau Idazkaritza Teknikora, Ingurumenaren Integrazioko Bulegora, Ekonomia Departamentuko kontu-hartzaile delegatuari eta Kontrol Ekonomiko-administratiboaren Atalera igortzea, bere ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2005eko abuztuaren 8an._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Andrés Burguete Torres.
I. ERANSKINA
Helburua
Tokian tokiko Garapen Iraunkorreko Praktika Egokietarako IV. Sariak Nafarroako gizartearen kontzientzia bultzatu eta hobetu nahi du bizi baldintzak hobetzen garapen iraunkorrean lortutakoari buruz, Garapen Iraunkorraren aldeko Europako Hirien Aalborg-eko Gutunean, Giza Kokalekuei buruzko Nazio Batuen Bigarren Konferentzian (Habitat II), Europako Batasuneko Integrazioaren Ingurugiro Printzipioetan eta Hannover-eko Deklarazioan, Europako liderrena XXI. mendearen atarian; horiek denak Garapen Iraunkorraren ikuspegitik (2003ko abenduko 445/2005 Foru Agindua).
Saria eta Aldikotasuna
Sari hauek emanen dira:
1. 6.000,00 euro (sei mila euro), hiru Praktika Hoberenetako bakoitzari.
2. Zurezko trofeoak, "Garapen Iraunkorreranzko Hiri eta Herrien Europako kanpaina Nafarroan" izenekoaren adierazgarri diren zur-lanak, Praktika Hoberenentzat eta Aipamen Berezientzat, horrelakorik balego.
3. Praktika Egokien Nafarroako Foru Komunitateko Tokian Tokiko Garapen Iraunkorreko Praktika Egokien Laugarren Katalogoa, sariketa honetakoa, hautapenaren irizpideak betetzen dituztenentzat.
Parte-hartzaileen aukerak
Nafarroan Garapen Iraunkorreko Praktika Egokiak egin dituzten entitate eta lagunei irekita dago saria, hala nola:
1. Hiriak, herriak, udal edo eskualdeetako agintariak edo beren elkarteak.
2. Gobernuz kanpoko erakundeak (GKE).
3. Oinarrizko komunitate erakundeak (OKE).
4. Agente ekonomikoak eta sozialak.
5. Erakunde akademikoak eta ikerketakoak.
6. Komunikabideak.
7. Lanbide elkarteak.
8. Fundazio publikoak eta pribatuak.
9. Beren kasa, Praktika Egokiko irizpideak biltzen dituen ekimen edo proiektua aurkezten duten herritarrak.
10. Bertze batzuk.
Kategoriak
Praktika Egokiak kategoria hauetako batean sartuko dira:
1. Baliabide berriztaezinen erabilera gutxitzea.
2. Baliabide berriztagarriak erabiltzea berritzen diren neurrian.
3. Gai eta hondakin arriskutsuak arduraz erabili eta kudeatzea.
4. Natur baliabideak mantendu eta hobetzea: ekosistemak, espezieak eta paisaiak.
5. Natur baliabideak mantendu eta hobetzea: ura eta lurzorua.
6. Hiri Ingurumenaren kalitatea mantendu eta hobetzea.
7. Eguratsa babestea: eskualde batean eta munduan.
8. Ingurumenari buruzko prestakuntza eta hezkuntza.
9. Parte-hartze publikoa bultzatzea garapen iraunkorraren aldeko erabakietan.
10. Hirietako etxebizitzak eta azpiegitura.
11. Garapen iraunkorra gizakiaren kokalekuetan.
12. Generoa eta bazterketa sozialaren aurkako borroka.
13. Kontsumo eta ekoizpen zikloak hobetzea.
14. Hirietako pobretasuna gutxitu eta enplegua sortzea.
15. Hondamendi naturalak eta gizakiak eragindakoak.
16. Gazteriaren ideia eta beharrekiko sentsibilitatea.
17. Hondakinak bildu, birziklatu eta berriz erabiltzea.
18. Garraiorako eta komunikazioetarako aukera.
19. Krimenaren prebentzioa eta justizia soziala.
20. Administrazio eraginkorra, arduratsua eta gardena.
21. Informazioa erabiltzea erabakiak hartzeko prozesuetan.
22. Hiriko arkitektura eta diseinua.
23. Hirugarren adinekoen premiez arduratzea.
24. Esperientzia berritzaileak eta esperimentalak.
Praktika egokiak saritzeko irizpideak
Hauek dira irizpide nagusiak Praktika Egokiak saritzeko:
1. Ekimen prestatuak edo abian jarritakoak izatea, emaitzak partzialak edo azkenekoak dituztenak, haien ondorioa neurtzeko. Praktika egokiak eragin onuragarria izan behar du jendearen bizimoduan, haiek suma dezaketena.
2. Alde nabaria izan behar dute sektorean ohikoa den praktikarekin konparatuta (adib.: industri jarduerak, nekazaritzakoak, abeltzaintzakoak, arkitektura bioklimatikoa, biodibertsitatea mantendu edo berreskuratzea, uraren zikloa, hiritik kanpoko garapena, hirietako enplegua eta ingurumena, energia, herritarren parte-hartzea, hondakinak, etab.).
3. Norberak nahita egin behar dira. Ezin dira legeak eskatu jarduerak izan; konpromiso bat behar dute legeak eskatzen duenetik harantzago.
4. Besteetara heda daitekeen hartuko da kontuan. Berritzaile izateagatik besteentzat eredu diren praktikek balio gehiago izanen dute, beste esperientzia batzuk imitatu eta egokitu badezakete.
5. Elkarteen parte-hartzea (Partnership) hartuko da kontuan: ondoren aipatzen diren partaideetatik gutxienez bi, edo gehiago ahal bada, dituzten elkarteek egindako Praktika Egokiak.
a) Hiriak, bertako agintariak edo elkarteak.
b) Gobernuz kanpoko erakundeak (GKE).
c) Oinarrizko komunitate erakundeak (OKE).
d) Sektore pribatua.
e) Erakunde akademikoak eta ikerketakoak.
f) Komunikabideak.
g) Fundazio publikoak eta pribatuak.
6. Iraunkortasuna: Praktika Egokiek beren ondorioa, integratua eta suma daitekeena, behar dute frogatu. Balio gehiago dute diru aldetik bideragarriak izanik (beren burua finantzatzen dutenak), inor baztertu gabe eta ingurumena errespetatuz, ondoko arlo hauetako batean, bederen, aldaketa iraunkorrak sortzen dituzten praktikek:
a) Lege eta erregelamendu esparruak, arau subsidiarioak edo estandarrak, beren xedeko gai eta arazoen ezagutza formala ematen dutela.
b) Politika soziala eta sektoreko estrategiak, eskualdean edo herrian, nonahi errepikatzeko aukera dutenak.
c) Instituzioen esparrua eta erabakiak hartzeko prozesuak, maila eta partaide bakoitzari bere zeregina eta erantzukizuna ematen dietela, hala nola gobernuko erakunde zentral eta lokalei eta oinarrizko komunitate erakundeei.
d) Kudeaketa sistema eraginkor, garden eta arduratsuak, baliabide teknikoak, finantzarioak, naturarenak zein giza baliabideak eraginkorrago bihurtzen dituztenak.
7. Lidergoa eta komunitatearen indartzea:
a) Ekintza eta aldaketak ekarriko dituen lidergoa, baita politika publikoan ere.
b) Jendea, bizilagunak eta komunitateak bizkortu eta haien laguntza lortuko duena.
c) Dibertsifikazio soziala eta kulturala onartu eta bereganatzea.
d) Hedatu, egokitu eta errepikatzeko aukerak.
e) Tokian tokiko baldintzei eta garapen mailei egokitutako neurriak.
8. Generoa eta onarpen soziala: dibertsitate soziala eta kulturala onartu eta haren mesedetan ari diren ekimenak, berdintasun soziala bultzatzen dutenak (sarrera, generoa, adina, sasoi fisikoa/mentala) eta gaitasun guztiak onartu eta baloratzen dituztenak.
Irizpide baztergarriak baitira, honako hauetako bat beharko da, gutxienez: 1.-Ekimen prestatuak/ondoriodunak, 5.-Elkarteen parte-hartzea eta 6.-Iraunkortasuna.
Eskabideen aurkezpena
Deialdi honetara aurkezteko eskaerak interesatuen esku egonen dira Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamenduko Hiri Ingurumeneko Atalaren zuzendaritzan, paperean edo formatu digitalean bete ditzaten:
Armadaren etorbideko 2. oinean (31002) Iruñean.
Faxa 848 42 37 97 & Telefonoa 848 42 75 82.
scmaurb@cfnavarra.es & rtortajm@cfnavarra.es.
http://www.cfnavarra.es/MedioAmbiente/agenda/agendaindex.htm.
Ona da material lagungarri hau gehitzea eskaerari:
a) Prentsako artikuluak edo bestelakoak, argitalpen profesionaletan, aldizkarietan edo bestelakoetan agertuak.
b) Formatu estandarreko bideoak, 10 mitututik beherakoak.
c) Argazkiak edo bestelako material grafikoa.
d) Liburuxkak edo antzeko materiala.
Eskaerak 2006eko ekainaren 1a baino lehen beharko dira aurkeztu Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan. Bertan, hartu izanaren agiria emanen da eta katalogo zenbaki bat esleituko zaie, ekimenen datu-basean erreferentzia izateko eta jarraipena egiteko (kodea, izangaiaren izena, gaia, etab.); eskabidearen nondik norakoaren berri emanen zaie haien igorleei.
Hautapen prozesua
2006ko ekainaren 1a bitarte aurkeztu eskabideek prozesu hau izanen dute:
1. Praktika Egokiaren oinarrizko irizpideak betetzen dituzten ekimen guztiak adituen batzorde bati igorriko zaizkio, behar bezala azter ditzan.
2. Adituen batzordeak ekimenak aztertu eta Katalogoan argitaratzeko merezimenduak dituztenak hautatuko ditu, baita hiru ekimen bikain gehienez, edo bakarrik ere ez, Sarirako.
3. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamenduak igorle bakoitzari bere egoeraren berri emanen dio, Sarirako hautapen prozesua amaitutakoan.
Iragarkiaren kodea: F0517565