110. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

665/2005 EBAZPENA, uztailaren 28koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Lan zuzendari nagusiak emana, Nafarroako "Elikagaien biltegizainak" sektorerako lan hitzarmen kolektiboaren 2004ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 71/2005).

Ikusirik Nafarroako "Elikagaien biltegizainak" sektorerako lan hitzarmen kolektiboko soldatak 2004an berrikusteko akordioaren testua (espediente zenbakia: 71/2005).

Gertakariak

1. Departamentu honetan 2005eko uztailaren 5ean sartu da soldatak berrikusteko akordioa, 2004. urteari dagokiona, negoziazio batzordeak hitzarmen hartan itundutakoa betez izenpetu eta onetsia (hasierako espedientearen zenbakia: 84/2004).

2. Espediente hau izapidatzean aplikatu beharreko legezko eta arauzko manuak bete dira.

Zuzenbideko oinarriak

1. Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentu honek bere esku du lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzea, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan ezarrita dagoen bezala, eta hori, Lan zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat, bai eta irailaren 23ko 334/1996 Foru Dekretuarekin ere, Departamentu honi Estatutik transferitutako lan zerbitzuak esleitzen dizkionarekin, alegia.

2. Maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuaren bigarren artikuluak agintzen du Langileen Estatutuaren III. tituluan ezarritakoaren arabera egindako hitzarmenak hitzarmen kolektiboen erregistroan inskribatu behar direla.

3. Hitzarmen kolektiboak gordetzea, erregistratu ondoren, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentu honen eskumena da, zuzenbideko oinarrietako lehenbizikoan aipatutako manuen arabera.

Horiek horrela, Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak eta otsailaren 24ko 49/2005 Foru Dekretuak emandako eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako "Elikagaien biltegizainak" sektorearen soldatak berrikusteko akordioa erregistratzea (kodea: 3101505), Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea. Hori guztia negoziazio batzordeari jakinaraziko zaio.

2. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Ebazpen honen berri ematea interesatuei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko uztailaren 28an._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.

NAFARROAKO "ELIKAGAIEN BILTEGIZAINAK" SEKTORERAKO LAN HITZARMEN KOLEKTIBO PROBINTZIALA

A K T A

Iruñean, 2005eko otsailaren 25eko 17:00etan, Nafarroako "Elikagaien biltegizainak" sektorearen lan hitzarmen kolektibo probintzalerako batzorde negoziatzailea bildu zen, ondoko entitate eta ordezkariek osatua:

Enpresen ordezkariak

Asociación de Empresarios Almacenistas de Alimentación de Navarra elkartearen izenean:

Javier Arístegui jn.

Langileriaren ordezkariak

UGTren aldetik: Alicia Sanz and.

CC OOen aldetik: Juan Antonio Vidal jn.

Ekitaldiari hasiera eman ondoren,

Erabaki dute:

Lehena._Indarra duen hitzarmen kolektibo honetako 5. artikuluan aurreikusitako soldaten berrikuspena egitea, 2004ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ko ondorioekin. Akta honi erantsiko zaio. Berrikuspenaren bidez % 1,2 igoko da, hori baita 2004ko K.P.I.ren egiazko igoera.

Bigarrena._Hitzarmeneko soldaten taulen bi ale Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentura igortzea, jakin dezan. Espresuki eskatuko zaio behar dena xedatu dezala gero erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ahal izateko, Langileen Estatutuko 90. artikuluko 2. eta 3. ataletan agindutakoari jarraikiz.

Aztertzeko beste gairik ez izanik, bilerari bukaera eman zaio eta, adostasunaren adierazgarri, honako akta hau sinatu da goian aipatu toki eta egunean.

LANSARIEN TAULAK

Indarraldia: 2004ko urtarrilaren 1etik 2004ko abenduaren 31ra (Soldaten berrikuspena)

HILEKO OINARRIZKO HILEKO HITZARMEN-

SOLDATA (euroak) PLUSA (euroak)

_ZUZENDARITZAKO PERTSONALA

Zuzendaria edo kudeatzailea 1.118,09 63,15

Pertsonal-burua 987,87 55,83

Salmenten burua 987,87 55,83

Erosketen burua 987,87 55,83

Biltegiko burua 987,87 55,83

Sukurtsaleko burua 987,87 55,83

_ADMINISTRAZIOKO PERTSONALA

Administrazioburua 987,87 55,83

Administrari-ofiziala 873,95 49,37

Administrari laguntzailea 808,83 45,70

_HARATEGIKO EDO Arrandegiko PERTSONALA

Harategiko edo Arrandegiko burua 987,87 55,83

Harategiko edo Arrandegiko 1. mailako ofiziala 873,95 49,37

Harategiko edo Arrandegiko 2. mailako ofiziala 825,17 46,62

Harategiko edo Arrandegiko laguntzailea 792,66 44,75

_GAINERAKO PERTSONALA

Txandako arduraduna 873,95 49,37

1. mailako gidabaimena duen gidaria 922,75 52,12

2. mailako gidabaimena duen gidaria 857,69 48,44

Saltzaile bidaiaria 792,66 44,75

eta komisio bermatuen 34,13 euro

Morroi espezializatua 825,17 46,62

Estutxetzaile edo paketatzailea 792,66 44,75

Morroia edo lanbideko laguntzailea 792,66 44,75

_PRESTAKUNTZALDIKO LANGILERIA

1. urteko prestakuntzaldia 593,98

2. urteko prestakuntzaldia 712,77

LANSARIEN TAULAK

Indarraldia: 2004ko urtarrilaren 1etik 2004ko abenduaren 31ra (Soldaten berrikuspena) (Diferentziak)

HILEKO OINARRIZKO HILEKO HITZARMEN-

SOLDATA (euroak) PLUSA (euroak)

_ZUZENDARITZAKO PERTSONALA

Zuzendaria edo kudeatzailea 12,88 0,73

Pertsonal-burua 11,38 0,64

Salmenten burua 11,38 0,64

Erosketen burua 11,38 0,64

Biltegiko burua 11,38 0,64

Sukurtsaleko burua 11,38 0,64

_ADMINISTRAZIOKO PERTSONALA

Administrazioburua 11,38 0,64

Administrari-ofiziala 10,07 0,57

Administrari laguntzailea 9,31 0,52

_HARATEGIKO EDO Arrandegiko PERTSONALA

Harategiko edo Arrandegiko burua 11,38 0,64

Harategiko edo Arrandegiko 1. mailako ofiziala 10,07 0,57

Harategiko edo Arrandegiko 2. mailako ofiziala 9,50 0,54

Harategiko edo Arrandegiko laguntzailea 9,22 0,51

_GAINERAKO PERTSONALA

Txandako arduraduna 10,07 0,57

1. mailako gidabaimena duen gidaria 10,62 0,60

2. mailako gidabaimena duen gidaria 9,88 0,56

Saltzaile bidaiaria 9,22 0,51

eta komisio bermatuen 0,40 euro

Morroi espezializatua 9,50 0,54

Estutxatzaile edo paketatzailea 9,22 0,51

Morroia edo lanbideko laguntzailea 9,22 0,51

_PRESTAKUNTZALDIKO LANGILERIA

1. urteko prestakuntzaldia 6,84

2. urteko prestakuntzaldia 8,21

Iragarkiaren kodea: F0517004