110. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

106/2005 FORU DEKRETUA, abuztuaren 22koa, Ascensión Martinicorena García andrearen "Azcona liburutegia" deiturikoa, Tafallakoa, interes kulturaleko ondasun deklaratzen duena.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak ekainaren 25ean emandako 195/2004 Foru Aginduaren bidez, hasiera eman zitzaion Tafallako "Azcona liburutegia" interes kulturaleko ondasun deklaratzeko espedientea. Liburutegia Ascensión Martinicorena García andrearena da eta Tafallan dago. Kultura eta Turismo kontseilariak martxoaren 31n emandako 38/2005 Foru Aginduaren bidez jabeak espedientearen kontra egindako alegazioak ezetsi ziren. 2005eko maiatzaren 16ko idazki baten bidez, Ascensión Martinicorena García andreak gora jotzeko helegite bat jarri zuen martxoaren 31ko 38/2005 Foru Aginduaren kontra, baina Gobernuak ezetsi egin du 2005eko uztailaren 18an hartutako erabakiaz.

Nafarroako Kultura Kontseiluko Artxibo eta Liburutegien Batzordeak ondasun hori Interes Kulturaleko Ondasuntzat jotzeko adostasun txostena eman du.

Interes Kulturaleko Ondasunak adierazteko urriaren 3ko 217/1986 Foru Dekretuak, abenduaren 30eko 572/1991 Foru Dekretuak aldatuak, 12. artikuluan ezartzen du Nafarroako Gobernuaren foru dekretu batek adieraziko dituela interes kulturaleko ondasunak Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenen esparruan.

Horrenbestez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2005eko abuztuaren 22an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Ascensión Martinicorena García andrearen "Azcona liburutegia" deiturikoa, Tafallakoa, interes kulturaleko ondasun deklaratzea.

Foru dekretu honek gaitzat hartu duen ondasunaren deskripzio osagarria adierazpen espedienteko agirietan ageri da.

AZKEN XEDAPENA

Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2005eko abuztuaren 22an._Nafarroako Gobernuko lehendakariordea, Francisco J. Iribarren Fentanes._Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.

Iragarkiaren kodea: F0518007