109. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

SAN ADRIAN

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Transportes Richard, S.L. Jarduera: legarra ateratzea. Tokia: La Cantera alderdia, 3. poligonoko 1316-1330 bitarteko lurzatiak eta 1332, 1675 eta 1676. lurzatiak.

San Adrianen, 2005eko uztailaren 1ean._Alkatea, Emilio Ignacio Ruiz Lorente.

Iragarkiaren kodea: L0517314