109. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

B E R R I O B E I T I

Plantilla organikoko aldaketa puntuala behin betikoz onetsirik

Berriobeitiko Udalak, 2005eko uztailaren 5ean egin osoko bilkura arruntean, jarraian hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez eskatutako quoruma zuela:

1._Behin betikoz onestea Berriobeitiko udalerriko hamar kontzejuen berezko administrazio lanak egin behar dituen administrari-ofizialaren lanpostuan euskara merezimendua izateko arrazoia, bi hizkuntzak (euskara eta gaztelania) jakitea komeni baita, lan horretan harreman zuzena eta hagitz hurbilekoa izaten delako kontzejuetako ordezkariekin eta oro har jendearekin, eta euskaldunak gero eta gehiago direlako.

2._Behin betikoz onestea Berriobeitiko Udalaren 2005eko lan eskaintza publikoko aldaketa puntuala, euskaraz jakiteko merezimenduaren balorazioa sartzeko administrari-ofizialaren lanpostuan, lan kontratu finkoa eta lanaldi osoa izanik Berriobeitiko Udalerriko hamar kontzejuetako administrazio-lanak egiteko izanen den horretan. Hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Berriobeitin, 2005eko abuztuaren 1ean._Alkate udalburua, José María Irisarri.

Iragarkiaren kodea: L0517145