109. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

B E R R I O B E I T I

Deialdia, Berriobeiti Udalaren zerbitzuko administrari laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta lan-kontratu finkoarekin betetzeko

Berriobeitiko Udalak, 2005eko uztailaren 5ean egin osoko bilkura arruntean, bertzeak bertze, honako erabaki hau hartu zuen:

"Ikusirik administrari laguntzaile izateko lanpostu bat, lan-kontratu finkoarekin eta Gizarte Segurantzaren araubideari lotua betetzeko deialdiko oinarriak.

Kontuan hartuz lanposturako aurrekontua badela eta plantilla organikoan lanpostu huts gisan ageri dela; ondokoa erabaki da:

Lehenbizikoa._Onestea Berriobeitiko Udalaren zerbitzuko administrari laguntzaile izateko lanpostu bat, udal bulegoetarako, lan-kontratu finkoarekin, oposizio-lehiaketa bidez eta Gizarte Segurantzaren araubideari lotua betetzeko deialdiko oinarriak.

Bigarrena._Deialdiko iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agintzea eta lanpostua betetzeko beharrezkoak diren tramiteak egitea."

Berriobeitin, 2005eko abuztuaren 2an._Alkate udalburua, José María Irisarri Ollacarizqueta.

A R A U A K

1. oinarria._Arau orokorrak.

1.1 Deialdi honen xedea da Berriobeitiko Udalean administrari laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzea.

1.2. Izendapenak Berriobeitiko Udaleko lan-kontratudun finko bilakatuko du izendatua, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean kidetuko da eta, kasua bada, hartan izena emanen, jabetza hartzen duenetik, eta aipatu araubidearen babesean egonen da.

1.3. Lanpostuaren lansariak D mailari dagozkionak izanen dira, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan eta 1984ko uztailaren 4ko Lansarien behin-behineko Erregelamenduan eginiko sailkapeneam.

1.4. Lanorduen banaketa zerbitzuaren beharren araberakoa izanen da, eta administrazio organo eskudunek noiznahi alda dezakete.

1.5. Bete beharreko eginkizunak bere mailari eta kategoriari egokituko zaizkio.

2. oinarria._Izangaien betebeharrak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Adinez nagusi izan eta Espainiako edo Europako Batasuneko hiritarra izatea.

b) Eskola-graduatuaren titulua, lehen graduko Lanbide Heziketarena edo baliokidea izatea.

c) Behar den gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea, karguan aritzeko.

d) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izana.

2.2 Lanpostua lortzen duten izangai onartuek, deialdi honek xedatzen duen moduan eta epean, egiaztatu beharko dituzte arestiko baldintzak. Hori guztia bete beharko da eskabideak aurkezteko epea akitzen den egunerako, baita oposizio prozedura osoan eta izendapen eguna arte ere.

3. oinarria._Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Berriobeitiko Udaleko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita hamar egun naturaleko epean eta azken eguneko arratsaldeko ordu biak arte. Azken egun hori baliogabea bada, hurrengo egun baliodunean bukatuko da epea. Eskabidea I. eranskinean argitaratu ereduari lotuko zaio eta harekin batera honako agiriak aurkeztu beharko dira:

a) NANaren fotokopia edo nortasun agiri baliokidea.

b) Deialdi honetako 2.1.b atalean eskatutako tituluen kopia kautotua edo fotokopia, konpultsatzeko jatorrizkoarekin batera aurkeztuko dena.

c) Lehiaketaldiko baremoaren arabera baloratu ahal diren merezimenduen egiaztagiriak. Epaimahaiak ez ditu aintzat hartuko jatorrizko agiriarekin edo fotokopia konpultsatuarekin egiaztaturik ez dauden merezimenduak.

d) Lanpostuaren eginkizunetan aritzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua ez egotea.

f) Berriobetiko Udalaren alde 15 euroko banku transferentzia egin izanaren gordekina, deialdian inskribatzeko tasengatik; haren dirusarrera Udalak Nafarroako Kutxan duen kontu honetan egin behar da: 2054 0075 81 9101252141.

3.2. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

4. oinarria._Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea akiturik, alkate udalburuak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko.

4.2. Izangai baztertuek, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta 10 egun balioduneko epean, erreklamazioak aurkeztu eta egindako okerrak zuzentzen ahalko dituzte.

4.3. Erreklamazioetarako epea iraganik, eta horiek ebatzita, Berriobeitiko Udaleko alkate udalburuak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko.

5. oinarria._Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: José María Irisarri Ollacarizqueta, Berriobeitiko Udaleko alkate udalburua.

Ordezko mahaiburua: José Luis Gil Jiménez, Berriobeitiko Udaleko alkateordea.

Lehen mahaikidea: David Azcona Ruiz de Galarreta, Berriobeitiko Udaleko arkitektoa.

Ordezkoa: M.ª Consuelo Menéndez Pina, Berriobeitiko Udaleko kontu hartzailetzako aholkularia.

Bigarren mahaikidea: Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatzen duen teknikaria.

Ordezkoa: Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatzen duen teknikaria.

Hirugarren mahaikidea: ANIMSAk izendaturiko informatikako teknikaria.

Ordezkoa: ANIMSAk izendaturiko informatikako teknikaria.

Laugarren mahaikidea: José Manuel Larumbe Ilundáin, Berriobeitiko Udaleko zinegotzia.

Ordezkoa: Mirenchu Arraztoa Zubiri, Berriobeitiko Udaleko zinegotzia.

Mahaikide-idazkaria: Juan José Garde Mozaz jauna, Berriobeitiko Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Manuel Conget Ferruz, Txulapaingo Udaleko idazkaria.

5.2. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da, eta ezin izanen da eratu kideen gehiengo osoa bederen bertan ez bada.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren arauak ulertu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen afera guztiak.

6. oinarria._Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

6.1. Oposizio-lehiaketak bi fase izanen ditu, lehenik lehiaketaldia izanen da eta ondoren oposizioaldia.

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean probak hasteko tokia, eguna eta ordua zehaztuko dira.

6.1.1. Lehiaketaldia.

Epaimahaiak izangaiek aurkeztutako merezimenduak II. eranskineko baremoaren arabera baloratuko ditu. Merezimendu guztiak oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskabidea egiterakoan aurkeztu eta egiaztatu beharko dira agirien bidez. Hauek jatorrizkoak edo behar bezala konpultsatuak izan beharko dute, bestela aurkeztu gabetzat joko dira.

Epaimahaiak ezin izanen du inola ere aurkeztu gabeko edo agirien bidez egiaztatu gabeko merezimendu bat kontuan hartu.

6.1.2. Oposizioaldia.

Oposizioak hurrengo ariketak izanen ditu:

Lehenengo ariketa._Bi proba hauek osatzen dute:

a.1) Ortografia. Proba honetan ez da hiztegirik erabiltzen ahalko. Gehienez ere 12 puntu emanen dira, eta bazterturik geldituko dira gutienez ere 6 puntura iristen ez diren izangaiak.

0,20 puntu kenduko dira ortografi zein azentuazio akats bakoitzeko, eta 0,10 puntu gainontzeko puntuazio akats bakoitzeko.

a.2) Matematika._Funtsezko lau erregeletan oinarritutako buruketak egitea (zatikiak, hiruko erregela bakuna eta konposatua, eta korrituen erregela). Proba hau egiteko ez da kalkulagailurik erabiltzen ahalko. Gehienez ere 8 puntu emanen dira, eta bazterturik geldituko dira gutienez ere 4 puntura iristen ez diren izangaiak.

Bigarren ariketa_Hona hemen:

b.1) Ariketa teoriko bat: II. eranskineko programako gaiei buruz galdera laburrak edo test motakoak erantzunen dira idatziz. Gehienez ere 20 puntu emanen dira, eta bazterturik geldituko dira gutienez ere 10 puntura iristen ez diren izangaiak.

b.2) Ariketa praktikoa: bi dokumentu egin beharko dituzte (ofizioak, bandoak, iragarkiak, eskabideak, egiaztagiriak, ordainagiriak, etab.), toki administrazio bateko administrari laguntzailearen lanpostuan egin behar izaten direnak. Gehienez ere 10 puntu emanen dira, eta bazterturik geldituko dira gutienez ere 5 puntura iristen ez diren izangaiak.

Hirugarren ariketa._Informatika.

Consistirá en la elaboración a ordenador de documentos a propuesta del Tribunal, sobre la aplicación Word.

Puntuazioa emateko orduan, baloratuko da tresna informatikoak erabiltzeko trebetasuna, dokumentuak egiteko denbora eta haiek aurkezteko egokitasuna. Gehienez ere 15 puntu emanen dira, eta bazterturik geldituko dira gutienez ere 7,5 puntura iristen ez diren izangaiak.

Laugarren ariketa: N.A.P.I.ko Psikologia Aplikatuaren Zerbitzuak prestatuko dituen proba psikoteknikoak egin beharko dira, izangaiek lanpostuarekiko duten gaitasuna eta egokitzapena baloratzeko, Udalarendako zerbitzu hoberena bermatzearren. Atal honetan gehienez ere 5 puntu lor daitezke.

Proben balorazioa:

Oposizioaldiko ariketak baztergarriak izanen dira. Ariketa bakoitzari dagokion gutxieneko puntuazioa bederen eskuratzen ez duena baztertuta geldituko da.

Izangaiak ariketa bakoitzaren lehenengo proban gutxieneko puntuazioa ez badu eskuratzen, epaimahaiak ez ditu ariketa osatzen duten gainerako probak kontuan hartuko.

6.2. Ariketa bakoitza zuzendu ondoan, epaimahaiak, gainditu dutenen zerrenda jendaurrean paratuko du haien kalifikazioekin, Berriobeitiko Udaleko iragarki oholean eta oposizioko hurrengo ariketa egiteko eguna, tokia eta ordua ere zehaztuko ditu, gutienez 48 ordu lehenago.

6.3. Ariketa bakoitzerako dei bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala aldean dutela agertu beharko dute, eta baztertuak geldituko dira, edozein arrazoia dela eta, iragarritako toki, ordu eta egunetan agertzen ez diren izangaiak.

7. oinarria._Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

7.1 Azken ariketa zuzendurik, epaimahaiak probak gainditu dituztenen zerrenda, bakoitzaren puntuazioaren hurrenkeraren arabera egina, paratuko du jendearen aitzinean Berriobeitiko Udaleko iragarki oholean. Horretarako, izangai bakoitzak lehiaketaldian eta oposizioko ariketetan lortutakoak batuko ditu eta zerrenda horrekin batera, puntuaziorik handiena lortu duten izangaien aldeko izendapen proposamena igorriko dio Berriobeitiko Udaleko osoko bilkurari. Proposamen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

7.2 Proposaturiko izangaien aldeko izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman ondoko hogeita hamar egun naturaleko epean, proposatutako izangaiek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Berriobeitiko Udaleko bulegoetan:

a) Jaiotagiriaren ziurtagiria edo nortasun agiri nazionalaren fotokopia konpultsatua.

b) Eskatutako tituluaren jatorrizko agiria edo fotokopia konpultsatua, edo hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.

c) Udalak izendatzen duen mutua patronalak egin beharrako txostena, karguaren eginkizunetan jardutea eragozten dion eritasunik edo akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzen duena.

d) Eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearen, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik berezia ez izanaren zinpeko aitorpena.

e) Zinpeko aitorpena edo hitz ematea Nafarroako Foru Araubidea errespetatu, Konstituzioari eta legeei men egin eta karguko eginbeharrak zintzo beteko dituela.

7.3. Izangaiak ez baditu agiri horiek aipatutako epean aurkezten, behar bezala arrazoituriko ezinbertzeko kasuetan izan ezik, ez da izendatzen ahalko eta egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, eskabidean egindako faltsukeriagatik dagokion erantzukizuna galarazi gabe.

Aurreko atalean aurreikusitakoa gertatuz gero, puntuazioen zerrendako hurrengo izangaiarekin beteko da lanpostua.

8. oinarria._Lanpostu hutsen hautapena.

Izangai proposatuek, Berriobeitiko Udalak horretarako ematen dien epean, lanpostu hutsa hautatuko dute, erdietsitako puntuazioaren hurrenkeran.

Bete beharreko lanpostu hutsa da:

_Administrari laguntzaile izateko lanpostu bat

9. oinarria._Izendapena eta jabetza hartzea.

9,1 Hautapen prozedura bukatuta eta izangaiak aurreko 7.2 oinarrian zehaztutako agiriak aurkezturik, organo eskudunak proposaturiko izangaia izendatu eta kontratatuko du, eskatutako baldintzak ezarritako moduan eta epean bete baditu. Izendapen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

9.2. Izangai izendatuak hilabeteko epea izanen du lanpostuaren jabetza hartzeko, izendapena jakinarazten denetik hasita. Ezinbertzeko kasuetan salbu, jabetzarik hartzen ez badu epe horretan, izendapenak lekarzkiokeen eskubide guztiak galduko ditu, 7.3 atalean ezarritako moduan eta ondorioekin.

10. oinarria._Errekurtsoak.

Deialdi honen oinarrien aurka edo berau aplikatzeko egintzen aurka, aukeran, ondorengo errekurtsoetako bat aurkez daiteke:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, arlo bereko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabakia argitaratu edo errekurritutako aplikazio egintza jakinarazi eta biharamunetik aitzina, aldez aurretik egintza burutu duen organoari errekurritzeko asmoa jakinarazita; edo bertzenaz,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakiak argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izen-abizenak ............................... adinez nagusia, NAN zenbakia ............. jaioteguna ........... jaioterria (..........), helbidea ........................... karrika ......................... zenbakia ..... posta-kodea .............. telefonoa .........................

Zure aitzinera agertu eta adierazten dut:

Onartua izatea eskatzen dudala Berriobeitiko Udalean administrari laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian, .........(e)ko .... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen hartan.

Orobat, karguan aritzea galarazten didan eritasun edo akats fisikorik edo psikikorik ez dudala.

Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez naizela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Badudala deialdiko 2. oinarrian adierazten den titulazioa.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean eskatzen diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

Horrenbertzez,

Eskabide hau onar dezazula eta, beraz, Berriobeitiko Udalean administrari laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen dut.

Berriobeitin, 2005eko ................aren ..............(e)an.

(Eskatzailearen sinadura)

BERRIOBEITIKO UDALEKO ALKATE UDALBURUA.

II. ERANSKINA

Merezimenduen baremoa

A) Laneko esperientzia

A.1._Administrazio publikoetan administrari laguntzaile gisa betetako lanpostuak: 2,5 puntu urte bakoitzeko. Erakundeak publikoak ez badira, 0,5 puntu urte bakoitzeko.

Aurreko bi ataletan aipatzen diren merezimenduak kontuan hartzeko, lehiakideak lan egin zuen enpresaren edo administrazio publikoaren egiaztagiriak behar dira. Kontuan hartuko dira hala lan araubidean, behin-behineko gisa edo finko egonik, nola administrazio araubidean, bitarteko gisa edo lanpostuaren jabe izanik, emandako zerbitzuak; baina atal batean baino gehiagotan sartzen diren zerbitzuak denbora berean emanak badira, puntuaziorik handiena dutenak bakarrik baloratuko dira.

Egiaztatutako esperientzia denborak urtebetea osatzen ez badu, proportzioaren araberako kalkulua eginen da.

B) Prestakuntza ikastaroak

B.1._Bete beharreko lanpostuarekin ikusteko duten prestakuntza ekintzak, hala bada ez baitira baloratzen ahalko, behar bezala egiaztatuak jatorrizko tituluaren edo fotokopia konpultsatuaren bidez. Haien puntuazioa honela eginen da:

_20 ordu edo gutiagoko ikastaro bakoitzeko: 0,20 puntu.

_20 ordu baino gehiago eta 50 ordu baino gutiagoko ikastaro bakoitzeko: 0,40 puntu.

_50 ordutik goitiko ikastaro bakoitzeko: 0,75 puntu.

Ikastaro guztien baturak ez du 3 puntu baino gehiago eginen.

Lehiaketaldian 30 puntu eskuratu ahalko dira gehienez ere.

Epaimahaiak Berriobeitiko Udaleko iragarki oholean emanen ditu aditzera izangaiek lehiaketaldian eskuratutako puntuazioak.

III. ERANSKINA

Gai zerrenda

1. gaia._Udal ordenantzak eta erregelamenduak: motak eta horiek onesteko baldintzak. Alkatetzaren bandoak.

2. gaia._Nafarroako Toki Administrazioa. Antolaketa eta administrazioa. Entitate motak. Eskumenak. Nafarroako toki entitateen funtzionamenduaren araubidea. Haien organoak eta eskumenak. Bilkuren araubidea. Herritarren partaidetza.

3. gaia._Administrazio egintza. Administrazio prozedura. Kontzeptua eta arautzea. Ideia orokorra haren hasieraz, antolamenduaz, instrukzioaz eta bukaeraz.

4. gaia._Administrazio errekurtsoak: Administrazioaren isiltasuna. Toki entitateen egintza eta erabakien aurkako administrazio errekurtsoak. Gora jotzeko errekurtsoaren aipamen berezia.

5. gaia._Nafarroako toki ogasunen baliabideen zerrenda eta haien sailkapena. Haien definizioa eta haien azterketa laburra. Tasak eta prezio publikoak. Udal zergak. Zerga kudeaketa eta dirubilketa.

6. gaia._Nafarroako toki entitateetako aurrekontu orokorrak. Egitura. Gastuen sailkapen ekonomikoa eta funtzionala. Aurrekontuetako kredituen araubide juridikoa. Onesteko eta aldatzeko bideak.

7. gaia._Udal erroldaren gaineko ideia orokorra, hautesle-errolda, katastroa, ibilgailuen errolda, jarduera ekonomikoen gaineko zerga.

8. gaia._Toki korporazioen zerbitzuko langileak. Motak. Plantilla organikoa. Funtzionarioen hautapena. La oferta pública de Empleo. Funtzionarioen eskubide eta eginbeharrak. Lansariak. Eskubide sindikalak eta ordezkaritza kolektiboa.

9. gaia._Kontratazioa. Obra kontratuak. Esleipena baino lehenagoko jarduketak. Kontratatzeko espediente motak. Adjudikatzeko bideak. Kontratazio mahaia. Kontratua izenpetzea. Kontratua aldatu eta iraungitzea. Bermeak.

10. gaia._Nafarroako toki entitateen ondasunak. Kalifikazio juridikoa. Eskuratzea, defendatzea, begiratzea eta berreskuratzea. Inbentarioa, besterentzea eta kargatzea. Herrilurrak.

11. gaia._Toki erakundeen zergak. Tasak. Prezio publikoak.

Iragarkiaren kodea: L0517093