109. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza

450/2005 FORU AGINDUA, abuztuaren 11koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Irunberriko Udal Plana AR-7 banaketa eremuan, Saso Tabia alderdian, aldatzeko espedientea, bertako Udalak sustatua, behin betikoz onesten duena.

Irunberriko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dadin.

Ikusirik ekarritako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako adostasun txostena, bidezko da espediente hori behin betikoz onestea, foru agindu honen xedapen zatian azaltzen den zehaztapenarekin.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen otsailaren 24ko 42/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Behin betikoz onestea Irunberriko Udal Plana AR.7 banaketa eremuan, Saso Tabia alderdian, aldatzeko espedientea, bertako Udalak sustatua, zehaztapen hau eginda:

_Proiektu fasean azterketa arkoelogiko bat egin beharko da, sustatzailearen kontura, arkeologo edo enpresa batek zuzendua. Bertan honako hauek bildu beharko dira:

.Indusketaren eta proiektuaren eragin-eremuaren mugaketa zehatza.

.Hondakinak ahalik hobekien zaintzeko neurriei buruzko irizpena.

.Neurri horiek aplikatzeko modua.

Azterketa hori egiteko, Vianako Printzea-Kultura eta Turismo Departamentuko Kultur Ondarearen Zuzendaritza Nagusiaren administrazio baimena beharko da, urriaren 3ko 218/1986 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, horren bidez arautu baitziren Nafarroako Foru Komunitatean egin beharreko prospekzio eta indusketa arkeologikoak. Azterketaren ikuskapen lanak egitea Nafarroako Gobernuko Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondasun Higigarri eta Arkeologia Atalari atxikitako Ondare Arkeologikoaren Bulegoari dagozkio.

2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean. Eta espedientearen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epe horiek foru agindu honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

3. Foru agindu hau Irunberriko Udalari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko abuztuaren 11n._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Andrés Burguete Torres.

Iragarkiaren kodea: F0517537