109. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BERRIOZAR

Alkatetzaren eskuordetza

Toki Korporazioen antolaketaren, funtzionamenduaren eta araubide juridikoaren gaineko Erregelamenduko 43 eta 47. artikuluetan xedatuari jarraituz, ondoko hau ebatzi dut alkatetzaren 8/2005 ebazpenaren bidez:

Alkate naizen aldetik ditudan eskurantza guztietarako, José Antonio Navidad Piquero lehen alkateordea eskuordetzea, nire ordezkoa izan dadin aurtengo abuztuaren 13tik aitzina, Berriozarko udalerritik kanpo naizen bitartean.

Berriozarren, 2005eko abuztuaren 9an._Alkatea, Benito Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L0517539