109. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

CORELLA

Alkatetzaren dekretua

Ramón Miguel Jiménez González Corellako Udaleko alkate udalburua naizen honek, legeek emandako ahalmenak erabilita.

Kontuan hartuz herritik kanpo egonen naizela abuztuaren 2tik 16ra, biak barne, honako hau dekretatu dut:

Lehenbizikoa: Alkatetzari dagozkion eskurantza guztiak Félix Bienzobas Lázaro lehen alkateordeari eskuordetzea, hain zuzen ere abuztuaren bitik hamaseira, biak barne.

Eta hori dena jasota gera dadin, sinatu egiten dut.

Corellan, 2005eko abuztuaren 1ean._Alkate udalburua, Ramón Miguel Jiménez González.

Iragarkiaren kodea: L0517272