109. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

L E D E A

Behin betikoz onetsirik arau subsidiarioetako aldaketa puntuala

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikulua betez, argitara ematen da Ledeako arau subsidiarioetako aldaketa puntualari buruzko hirigintzako araudia, 1. poligonoko 69 eta 868. lurzatiei dagokiena, behin betikoz onetsi baitzen Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak urtarrilaren 13an emandako 19/2005 Foru Aginduaren bidez.

Ledean, 2005eko ekainaren 30ean._Alkatea, María Beatriz Lucía Olleta Sánchez.

LEDEAKO ARAU SUBSIDIARIOETAKO ALDAKETA: 1. POLIGONOKO 69 ETA 868. LURZATIAK

Proposatzen den hirigintzako araubidea

"La Paloma" jarduketa unitatea.

Mugapena: dokumentazio grafikoan aipatzen dena.

Lurzoruaren sailkapena: hiri lurzorua.

Lurzoruaren kalifikazioa: bizitegietarako.

Jarduketa sistema: konpentsazioa edo borondatezko birzatiketa.

Bitartekoak: xehetasun azterlana, hala behar bada. Urbanizazio proiektua. Eraikitzeko proiektuak.

Urbanizazioaren baldintzak: urbanizazio guztia barnekoa dela kontsideratzen da, eta unitateko jabeen kontura eginen da. Unitateko jabeak beharturik daude planoetan aipatzen den urbanizazio berezia beren kontura egitera.

Unitatearen azalera: 13.762,83 m².

Etxebizitzen kopurua, gehienez ere: familia bakarreko 16 etxebizitza, bikiak.

Solairu kopurua, gehienez: 2 (B+1) edo ( B+ Teilatupea).

Gehieneko azalera eraikigarria: 2.440 m².

Erabilera nagusiak: familia bakarreko etxebizitza.

Erabilera onargarriak: arau subsidiarioetako bateragarritasunen taularen arabera.

Erabilera debekatuak: gainerakoak.

Aparkalekuak: aparkaleku plaza bana egonen da, ezinbestean, gune pribatuaren barreneko etxebizitza bakoitzeko.

Lagapenak: araudi grafikoan zehaztutakoak eta aprobetxamendu errentagarriaren 100eko 10.

Oharrak: 1,80 m baino gehiagoko altuera librea duen teilatupearen aprobetxamendua 100eko 50 kontatuko da. Aprobetxamendu errentagarria ekarritako lurzati pribatuei ematen zaie. Unitatearen barrenean sartzen diren bide publikoek ez dute ez sortzen ezta hartzen ere aprobetxamendu errentagarririk.

Iragarkiaren kodea: L0518185