109. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

E G U E S I B A R

Hasiera batez onetsirik "Oihan parkea" plan partzialeko aldaketa, Altzuzako PF2 lurzatiaren esparruan

Udalak 2005eko abuztuaren 16an egindako osoko bilkura arruntean hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi baita "Oihan parkea" plan partzialeko PF-2 lurzatiari eragiten dion aldaketa, jendaurrera ateratzen da, hala egon dadin hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita; horretaz gain, Nafarroan editatzen diren egunkarietan ere argitaratuko da.

Aldaketaren xedea da plan partzialak finkatutako eraikuntzaren gehieneko okupazioa, bolumena eta lerrokadurak zuzentzea eta, gero, horiek aldatzea PF-2 lurzatiarentzat.

Aipatutako epeak dirauen bitartean, interesatuek aldaketaren dokumentazioa udal bulegoetan aztertzen ahalko dute, bidezko alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Eguesen, 2005eko abuztuaren 26an._Alkatea, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0518084