109. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

U R R A U L B E I T I

Udal Planeko aldaketa xehekatua hasiera batez onetsirik

Urraulbeitiko Udalak, 2005eko maiatzaren 5ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Urraulbeitiko Udal Planeko Araudi Orokorreko 24 eta 25. artikuluei dagokien aldaketa puntuala.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 74. eta 79. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proiektua Urrraulbeitiko Udalaren bulegoetan aztertzen ahalko da, bai eta bidezko juzgatzen diren nahi beste alegazio aurkeztu ere.

Urraulbeitin, 2005eko ekainaren 15ean._Alkatea, L. Fernando Cabodevilla Eslava.

Iragarkiaren kodea: L0517987