109. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CASCANTE

Behin betikoz onetsirik Cascanteko Udal Planeko aldaketa, Natalia Burgos Cazaux andreak sustatua, 5. poligonoko 603 B lurzatiari dagokiona, Las Abuelas industrialdean

Cascanteko Udalak, 2005eko abuztuaren 3an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenbizikoa._Behin betikoz onestea Cascanteko Udal Planeko aldaketa, Natalia Burgos Cazaux andreak sustatua, 5. poligonoko 603 B lurzatiari dagokiona, Las Abuelas industrialdean.

Bigarrena._Agiriaren ale bat igortzea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, behin betikoz onetsi ondoko hamabost egunean.

Hirugarrena._Behin betiko onespenaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluaren ondorioetarako."

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Cascanten, 2005eko abuztuaren 4an._Alkatea, María Angeles Ochoa Gorrindo.

Iragarkiaren kodea: L0517907