109. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MAÑERU

Hasiera batez onetsirik Udal Planeko aldaketa puntuala

Mañeruko Udalak, 2005eko abuztuaren 18an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Udal Planean aldaketa puntuala egitea, katastroko 1. poligonoko 673-A lurzatian, María Rosa Elizalde Montoya andreak sustatu ondoren. BOA Arquitectos-ek erredaktatutako proiektua, EHAEOk 2005eko ekainaren 9an ikus-onetsia.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 eta 80. artikuluetan xedatutakoa aplikatuz.

Mañerun, 2005eko abuztuaren 22an._Alkatea, José Ignacio Martínez Cía.

Iragarkiaren kodea: L0517885