109. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

1341/2005 EBAZPENA, abuztuaren 1ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Administrazio Publikoko teknikaria (arlo juridikoa) izateko lanpostu huts bat merezimenduzko lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, maiatzaren 16ko 918/2005 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Administrazio Publikoko teknikaria (arlo juridikoa) izateko lanpostu huts bat merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2005eko ekainaren 3ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 66. zenbakian.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, izangai bat ere aurkeztu ez denez, bidezko da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Administrazio Publikoko teknikaria (arlo juridikoa) izateko lanpostu huts bat merezimenduzko lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdia bete gabe uztea.

Hortaz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko egitura organikoa ezarri duen uztailaren 28ko 276/2003 Foru Dekretuak ezarritakoari jarraikiz,

EBATZI DUT:

1. Bete gabe uztea Nafarroako Foru Komunitateko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzu erakunde autonomoan Administrazio Publikoko teknikari (arlo juridikoa) izateko lanpostu huts bat merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Maiatzaren 16ko 918/2005 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdia, eta 2005eko 66. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu, ekainaren 3an.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Ebazpen honen berri ematea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariari, Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari eta Deialdiak Izapidatzeko Unitateari, eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko abuztuaren 1ean._Osasunbidea - Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0517105