109. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LARRAGA

E D I K T U A

Larragako Udalak, Udalbatzaren osoko bilkuran, hasiera batez onetsi du, legez eskatzen den gehiengoa izanik, Udal Planeko aldaketa puntualaren proiektua, hirilurra are gehiago zabaltzeko. Proiektua Jesús Ezponda Olaverri jaun arkitektoak erredaktatu du, Merino-Ondarra, S.L.k sustatu ondotik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 79-2, 71 eta 70. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, hirigintza espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita. Argitalpen horrek, bestalde, jakinarazpen balioa izanen du interesa izaten ahal duten ezezagunentzat eta, egiten saiatuagatik, legezko jakinarazpena egin ezin izan zaienentzat, hala baitago ezarrita Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59. artikuluko 4 eta 5-a) ataletan.

Larragan, 2005eko abuztuaren 11n._Alkate udalburua, Jesús María Suescun Molinero.

Iragarkiaren kodea: L0517847