109. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

D E I E R R I

Lakarko AR14 banaketa eremuko Plan Partziala behin betikoz onetsirik

Udalak, 2002ko ekainaren 13an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, erabateko gehiengoa zuela:

Ebazpen proposamena

Lehenbizikoa: behin betikoz onestea Lakarko AR1 banaketa eremuko Plan Partziala, María Luisa Morrás Zaspe andreak sustatua.

Bigarrena: Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, bai behin betiko onespena bai Planeko hirigintzako araudia.

Hirugarrena: agiriaren ale bat igortzea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, Plana onetsi ondoko hamabortz egunean.

Toki Araubidearen Oinarriei buruz apirilaren 21eko 11/1999 Legeak aldatutako 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen da Bearingo AR4 banaketa eremuko Plan Partzialaren testua.

HIRIGINTZA ARAUDIA

Xedapen orokorrak

Izaera eta xedea.

Lakarko A.R.1 banaketa eremuko hirigintzako determinazio guztiei dagokien oro arautzen du araudi honek.

Lurraldea.

Araudi honen aplikazio eremua Lakarko A.R.1 banaketa eremua izanen da. Agiri honetara bildu ez den orotarako, Lakarko Udal Plan indarra dueneko araudiari jarraituko zaio.

Indarraldia eta derrigortasuna.

Araudi honek Plan Partzialaren behin betiko onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Interpretazioa.

Agiri grafiko eta literarioak bat etortzen ez badira, testua lehenetsiko da marrazkiaren gainetik; bat ez etortzeak agiri grafikoetan gertatzen badira, berriz, eskala handienekoa lehenetsiko da, salbu eta kontrako interpretazioa ondorioztatzen ahal bada testutik.

Agiri idatziak bat etortzen ez badira, Hirigintzako Arauen testua lehenetsiko da.

Definizioak

Araudi partikularra egoki ulertzeko artikuluak definitzen dira jarraian:

_Lurzati libre pribatua: aisia eta josteta jarduerak baimentzen dira, baita ibilgailuak sartzeko eta aparkatzeko eremuak. Hirigintzako Araudi Partikularrean ezarriko dira egiten diren jarduerak sostengatzeko elementu edo eraikuntza tikien gaineko determinazioak.

_Eremu publikoa: lurzatiketaren eta lerrokadura ofizialak ezartzearen ondorioz gelditzen dena da. Hartan erabilera publikoa da eta haren barnean sartzen dira ibilgailuendako bideak, oinezkoendakoak, parkeak eta lorategiak, plazak, pasealekuak ... Hirigintzako araudi partikularrak ezarriko ditu kasu bakoitzerako beharrezkotzat jotzen diren baldintza edo determinazioak. Ibilgailu nahiz oinezkoendako bide sistemak plan honetako dokumentazio grafikoan dauden zehaztapenak garatuko ditu, obrak garatu eta egiteko beharrezko diren egokitzapenak egin ahal izatea deusetan ukatu gabe.

_Lerrokadurak:

_Ofiziala: kontzeptu hau antolamenduaren ondoriozko jabetzaren araubideari dagokio. Egungo jabegoaren mugaren eta lerrokadura ofizialaren artean gelditzen diren lurrak komunikazio eta eremu libreen sistemaren barrenera sartzen dira.

_Gehieneko eraikuntza lerroa: lurzati baten barnean eraiki daitekeen gehiena eraikin baten fatxada bakoitzean mugatzen duen lerroa.

_Nahitaezko eraikuntza lerroa: karrika baten edo eremu publiko baten diseinuak komenigarri egiten duenean, fatxadaren baten gehieneko lerrokadura nahitaezkotzat jotzen da.

_Forjatuen arteko garaiera: lurretik lurrera neurtua hartuko da kontuan.

_Erabilera motak:

Antolamenduaren xedeekin duten egokitasunaren aldetik begiratuta:

_Aurreikusia: lurzoru kategoria bakoitza babestu eta zaintzeko helburuekin berez bateragarriak diren erabilera eta jarduerak.

_Onargarria: onargarritzat jotzen den erabilera bakoitzarendako azalera eraikia, zer solairutan dagoen, hangoxeko azalera eraikiaren % 30 baino tikiagoa izanen da, dagokion hirigintzako fitxan kontrako xedapenik izan ezean.

_Debekatua: aurreikusiak edo onargarriak ez diren guztiak debekatutzat joko dira.

_Beheko solairua: inguratzen duen lurretik hurbilena dagoena, bere kotarik baxuenean.

_Erdisotoa eta sotoa: beheko solairua baino beheratagoko kotan dagoena.

_Goiko solairuak dira beheko solairuaren eta teilatuaren artean daudenak.

_Sestra gaineko solairuak dira lurreko sestraren gainean dauden guztiak.

_Teilatupeko solairua: hala erraten zaie teilatuaren planoaren azpian dauden solairuei, baldin eta estalkiaren ezaugarriek, eraikuntza aldetik, bi forjatuen arteko espazio horretan bizitzeko aukera ematen badute.

_Gorputz irtena da eraikin bateko fatxadan kanpoko murru edo atariak inguruko lurrarekin elkartzen diren lerroak mugatutako plano bertikaletik ateratzen den eraikuntza oro, zernahi materialetakoa.

_Atzeramangunea: lerrokadura ofizialaren eta fatxadaren arteko tarteari erraten zaio, biekiko norabide elkarzutean.

_Bateragarritasun eremua da oinezkoaren eta ibilgailuaren arteko bereizketarik ez duena, zola guztiak plano berean daudelako. Hartan, ibilgailuaren joan-etorriak lazten dituzten eremuak definitzen ahalko dira, zirkulazioko abiadura apaltzeko eta gisa hartara oinezkoa babesteko. Eremu hauek izan behar duten izaera araudi partikularrean zehaztuko da.

_Sestrak definiturik gelditzen dira karrikaburuetan eta familia bakarreko etxebizitza adosatuen erdigunean.

Xedapen arau emaileak

Hirigintzako araudi honek Plan Partzial honi atxikitako lurzatien jabeen eskubide eta betebeharrak zehazten ditu, eta baldintzak finkatzen ditu kudeaketari, erabilerari eta aurreikusitako antolamendu moduari dagokienez.

Jabeen eskubide eta betebeharrak zehazteko, dagozkien kudeaketa planoetan adierazten den bezalaxe, eremu hauek ezarri dira lurzoru urbanizagarrirako:

_UEa;

_UEb.

Lurzoru urbanizagarrien araudi honen eranskin gisa, hirigintzako fitxa bat erantsi da aipatu exekuzio unitate bakoitzeko; haietan baldintzak finkatzen dira esparru horietako bakoitzaren kudeaketari, erabilerari eta antolamendu moduari dagokienez.

UEa-ren hirigintzako fitxa

UEa exekuzio unitatea.

Determinazio orokorrak:

Lurzoru mota: urbanizagarria.

Banaketa eremua: A.R.1.

Udal planak ezartzen duen ereduko aprobetxamendua (eraikigarritasuna): 0,35m²/m²

Egungo azalerak:

Unitatearen azalera, osotara: 3.947,66 m²

Azalerak, planeamenduaren ariora:

_Lurzati pribatuen azalera: 3.123,43 m²

_Lagapenaren azalera, jabari eta erabilera publikoko eremuetarako: 824,23 m².

Erabilera nagusia, bizitegietarako: familia bakarreko etxebizitza bakana.

Erabileraren intentsitatea / eraikigarritasuna: 3 etxebizitza

Lurzati zenbakia: P1. Erabilera: familia bakarreko etxebizitza bakana. Aprobetxamendua: 450,00 m2.

Lurzati zenbakia: P2. Erabilera: familia bakarreko etxebizitza bakana. Aprobetxamendua: 450,00 m2.

Lurzati zenbakia: P3. Erabilera: familia bakarreko etxebizitza bakana. Aprobetxamendua: 450,00 m2.

Hirigintzako aprobetxamendua, osotara: 1.350,00 m2.

Kudeaketari dagozkion determinazioak

Jarduketa sistema: konpentsazio batzordea

Epeak eta garapenerako bitartekoak

Hirigintzako aprobetxamendurako eskubidea eskuratzea: 2 urte

Bitartekoak:

1. Birzatiketa proiektua.

2. Urbanizazio proiektua eta haren betearazpena, administrazioak bere gain hartuko duena, jabeen bizkar urbanizazio kuoten bitartez.

Urbanizatzeko eskubidea eskuratzea: 2 urte.

Bitartekoak:

1. Obra lizentziaren eskabidea.

Eraikitzeko eskubidea eskuratzea: obra lizentzia ematean definitu beharrekoa.

Bitartekoak:

1. Lehen erabilerarako lizentzia eskabidea.

Lehentasun baldintzak:

Exekuzio unitate hau UEb baino lehenago egin beharko da, lehenbizikoak bere ardurapean duelako bigarrenera sartzeko bidea egitea.

Lurzatiketarako baldintzak:

3 lurzatiak banaezinak dira. Lurzatiketa proiektuak ez ditu banatzen ahal.

Eraikuntza proiektuetarako baldintzak:

Lurzatiak berez dira proiektu unitate bat.

Erabilerari dagozkion determinazioak

Tipologia: familia bakarreko etxebizitza bakan librea, lorategia duena.

Beheko solairua:

Erabilera aurreikusiak: bizitegia, garajea, aisia. Erabilera onargarriak: bulego profesionala, aisia.

1. solairua.

Erabilera aurreikusiak: bizitegia. Erabilera onargarriak: bulego profesionala, aisia.

Lurzoru librea:

Erabilera aurreikusiak: lorategi pribatua. Erabilera onargarriak: berotegia, askaldegia, aisia.

Formari dagozkion determinazioak

Deskripzioa: familia bakarreko etxebizitza bakana, lorategia duena.

Azalera eraikia, gehienez ere: lurzati bakoitzaren eraikigarritasunak aditzera ematen duena.

Eraikinen gehieneko garaiera: 7 m, hegalaren behe alderaino.

Sestra gaineko solairu kopurua, gehienez ere: 2, behekoa lehenbizikoa

Sestra azpiko solairu kopurua, gehienez ere: batere ez.

Teilatua: maldaduna, % 30etik % 40ra bitarteko malda duena

Forjatuaren garaiera beheko solairuan, gehienez ere: 3,5 m.

Garaiera goiko solairuetan, gutienez ere: 2,9 m.

Lerrokadurak: formari dagokion planoari jarraikiz: gehienekoak dira.

Atzeraemanguneak eta hegalkinak: onartuak, betiere ezarritako lerrokadurak betetzen badituzte.

Ibilgailu eta oinezkoendako sarbideak: sartzeko erdiko biribilgunetik eginen dira

Aparkatzeko lekuak: lurzati bakoitzean egonen dira, estalpean izan, aire zabalean izan:

_plaza 1 gutienez etxebizitza bakoitzeko, eta gainera

_plaza 1 bizitegietarako 50 m² eraikitik, garaje edo trastegeletarako azalerak kontatu gabe. Zenbateko horri plaza 1 kenduko zaio, eremu publikoan dagoelako.

Lurzatia ixteko baldintzak: lurzatiak itxitura izaten ahalko du bere perimetroan. Opakua izaten ahalko da, gehienez ere metro 1eko garaieraraino, eta landarez edo bertzenaz sarez edo mailazoz, gehienez ere 2 metroraino.

Eremu publikoari dagozkion determinazioak

Arreta berezia emanen zaio jarraikortasunari eta honekin muga egiten duten exekuzio unitateekiko beharrezko harreman formalari, bereziki AR1aren barnean dagoen UEb-arekikoari eta hiri lurzoruko UE2-arekikoari.

Unitatearen urbanizazioak, bere osotasunean, koherentzia bera izan beharko du.

Bideak deiseinatzean kontuan hartuko da estandarrek ezarritako aparkalekuak (4, gutienez) izan behar dituztela.

Hirigintzako fitxa

UEb

UEb exekuzio unitatea

Zehaztapen orokorrak

Lurzoru mota: urbanizagarria

Banaketa eremua: A.R.1

Udal planak ezartzen duen ereduko aprobetxamendua (eraikigarritasuna): 0,35m²/m²

Egungo azalerak

Unitatearen azalera, osotara: 4.148,62 m²

Azalerak, planeamenduaren ariora:

_Lurzati pribatuen azalera: 2.465,71 m²

_Lagapenaren azalera, jabari eta erabilera publikoko eremuetarako:

1.682,91 m²

Erabilera nagusia, bizitegietarako: familia bakarreko etxebizitza bakana

Erabileraren intentsitatea / eraikigarritasuna: 2 etxebizitza, 4raino handitzen ahal da

Lurzati zenbakia: P4. Erabilera: familia bakarreko etxebizitza bakana. Aprobetxamendua: 1.112,25 m²2.

Lurzati zenbakia: P5. Erabilera: familia bakarreko etxebizitza bakana. Aprobetxamendua: 370,75 m²2.

Hirigintzako aprobetxamendua, osotara: 1.483,00 m²2.

Kudeaketari dagozkion determinazioak

Jarduketa sistema: konpentsazio batzordea

Epeak eta garapenerako bitartekoak:

Hirigintzako aprobetxamendurako eskubidea eskuratzea: 8 urte

Bitartekoak:

3. Birzatiketa proiektua.

4. Urbanizazio proiektua eta haren betearazpena, administrazioak bere gain hartuko duena, jabeen bizkar urbanizazio kuoten bitartez.

Eraikitzeko eskubidea eskuratzea: 2 urte

Bitartekoak:

2. Obra lizentziaren eskabidea.

Eraikitzeko eskubidea eskuratzea: obra lizentzia ematean definitu beharrekoa.

Bitartekoak:

1. Lehen erabilerarako lizentzia eskabidea.

Lehentasun baldintzak:

Exekuzio unitate hau UEa baino geroago egin beharko da, azken horrek bere ardurapean duelako UEb-ra sartzeko bidea egitea.

Lurzatiketarako baldintzak:

4. lurzatia oinarrizko lurzatia da. Birzatiketa proiektuak banantzen ahalko du, betiere ateratzen diren lurzatiek baldintza hauek betetzen badituzte:

_Karrikara jotzen duen fronteak gutienez ere 12 m izatea.

_Atal bananduek angelu zuzena eratu beharko dute frontearekin; ez, ordea, gibelaldearekin.

_Banantzearen ondoriozko lurzatiak gutienez ere 500 m² izan beharko ditu.

_Banantzearen ondorioz gehienez ere 3 lurzati aterako dira.

5. lurzatia lurzati banaezina da.

Eraikuntza proiektuetarako baldintzak:

Lurzatiak berez dira proiektu unitate bat.

Edozein lurzati bananduz gero, proiektuaren gutieneko unitatea ateratzen den lurzati bakoitza izanen litzateke; hari familia bakarreko etxebizitza adosatu bat dagokio.

Hala eginez gero, ateratzen diren lurzatien eraikigarritasunen batura jatorrizko lurzatiarena bezainbat izanen da; hura ateratzen diren azaleren heinean banatuko da.

Erabilerari dagozkion determinazioak

Tipologia: familia bakarreko etxebizitza bakan librea, lorategia duena.

Beheko solairua. Erabilera aurreikusiak: bizitegia, garajea, aisia. Erabilera onargarriak: bulego profesionala, aisia.

1. solairua. Erabilera aurreikusiak: bizitegia. Erabilera onargarriak: bulego profesionala, aisia.

Lurzoru librea. Erabilera aurreikusiak: lorategi pribatua. Erabilera onargarriak: berotegia, askaldegia, aisia.

Formari dagozkion determinazioak

Deskripzioa: familia bakarreko etxebizitza bakana, lorategia duena.

Azalera eraikia, gehienez ere: lurzati bakoitzaren eraikigarritasunak aditzera ematen duena.

Eraikinen gehieneko garaiera: 7 m, hegalaren behe alderaino.

Sestra gaineko solairu kopurua, gehienez ere: 2, behekoa lehenbizikoa

Sestra azpiko solairu kopurua, gehienez ere: batere ez.

Teilatu maldaduna, % 30etik % 40ra bitarteko malda duena

Forjatuaren garaiera beheko solairuan, gehienez ere: 3,5 m.

Garaiera goiko solairuetan, gutienez ere: 2,9 m.

Lerrokadurak: formari dagokion planoari jarraikiz: gehienekoak dira.

Atzeraemanguneak eta hegalkinak: onartuak, betiere ezarritako lerrokadurak betetzen badituzte.

Ibilgailu eta oinezkoendako sarbideak: sartzeko erdiko biribilgunetik eginen dira

Aparkatzeko lekuak: lurzati bakoitzean egonen dira, estalpean izan, aire zabalean izan:

_plaza 1 gutienez etxebizitza bakoitzeko, eta gainera

_plaza 1 bizitegietarako 50 m² eraikitik, garaje edo trastegeletarako azalerak kontatu gabe. Zenbateko horri plaza 1 kenduko zaio, eremu publikoan dagoelako.

Lurzatia ixteko baldintzak: lurzatiak itxitura izaten ahalko du bere perimetroan. Opakua izaten ahalko da, gehienez ere metro 1eko garaieraraino, eta landarez edo bertzenaz sarez edo mailazoz gehienez ere 2 metroraino.

Eremu publikoari dagozkion determinazioak

Arreta berezia emanen zaio jarraikortasunari eta honekin muga egiten duten exekuzio unitateekiko beharrezko harreman formalari, bereziki AR1aren barnean dagoen UEa-arekikoari eta hiri lurzoruko AA12-arekikoari eta UE1-arekikoari.

Unitatearen urbanizazioak, bere osotasunean, koherentzia bera izan beharko du.

Bideak deiseinatzean kontuan hartuko da estandarrek ezarritako aparkalekuak (4, gutienez) izan behar dituztela.

Berdegunean nahitaez landatu behar diren arbolak aukeran hemengoak izanen dira (artea, erkametza, ametz ilaunduna...); gisa hartara, mantentze lanak gutienekoak izanen dira eta alde hauek atseginak izanen dira urte osoan.

Aritzalan, 2005eko abuztuaren 4an._Alkatea, Alvaro Nicuesa Santamaría.

Iragarkiaren kodea: L0517289