109. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

A I E G I

Udal Planeko Ordenantzaren aldaketa puntuala. Hasierako onespena

Udalak, 2005eko abuztuaren 2ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Hirigintzari eta eremu publikoko obrei buruzko ordenantza orokorreko aldaketa puntuala, 1. artikuluari idazketa berria emateko eta artikulu berri bat, 17.a, eransteko.

Espedientea ikusgai egonen da udal idazkaritzan, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Aiegin, 2005eko abuztuaren 5ean._Alkatea, José Artiz Segura.

Iragarkiaren kodea: L0517395