109. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

A I E G I

Udal Planeko Ordenantzaren aldaketa puntuala. Behin betiko onespena

Udalak 2005eko ekainaren 7an egin osoko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen Udal Planeko Ordenantzaren aldaketa puntuala: Eraikuntzari buruzko ordenantza: 8. artikulua, 3.7 atala; hona hemen, testu osoa:

"Hirigintzari buruzko araudiaren fitxa partikularretan finkatu da jarduketa unitate bakoitzean gehienez ere baimentzen ahal diren etxebizitzen kopurua.

Eginak diren eraikinetan, berritu edo zaharberritzen direnean, etxebitza bakar bat onartuko da zaharberritu, berritu edo handitzen den eraikinak goiko solairuetan dituen 120 m² eraikigarriko (hau da, beheko solairua kenduta). Eraikinean egiten diren etxebizitzek bizigarritasun baldintzak bete beharko dituzte, lizentzia eskatzen denean indarra duen foru araudian ezarritakoari jarraikiz.

Oraingo eraikinaren okupazio azalera oso txikia denean, baimena emanen da etxebizitza bat egiteko, azalera eraikitako 120 metro karratu baino txikiagoa izan arren.

Lurzati bakoitzean egun dauden etxebizitzak baino bi gehiago egin ahalko dira gehienez ere.

Lurzati bakoitzeko azalera eraikigarria neurtzeko, kontuan hartuko da estalkipearen neurria izanen dela planoetan adierazitako okupazio azaleraren % 50.

Eraikinean lehen zeuden baino etxebizitza gehiago eginez gero, ondoko baldintzak beteko dira ibilgailuen aparkalekuetarako:

_Eraikinean lehen zeuden baino etxebizitza gehiago egiten direnean, etxebizitza berri bakoitzeko aparkatzeko toki bat aurreikusiko da eraikinaren barnean; eremu publikotik sarbide zuzena izanen du, eta gutxienez ere 20 metro karratuko azalera egonen da plaza bakoitzeko.

_Eraikinean lehen zeuden etxebizitzak baino bi etxebizitza gehiago egiten badira, aurreko lerroaldean aipatutako baldintzaz gain, aparkatzeko beste bi toki prestatuko dira lurzatiaren barneko eremuren batean, urbanizatu eta erabilera publikorako lagako dena egungo bideen luzapena bihurtzeko.

Halakoetan, obra-lizentzia eskatu aurretik, xehetasun azterlana izapidatuko da, bertan finkatuko baitira bolumenen kokalekuak, etxebizitzen banaketaren eskema, eraikinaren barneko aparkalekuen kokapena eta eraikinaren kanpoan aparkatzeko lagako den eremuaren kokalekua."

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Aiegin, 2005eko abuztuaren 5ean._Alkatea, José Artiz Segura.

Iragarkiaren kodea: L0517384