109. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

E S A

Ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsirik

2005eko maiatzaren 16an, 58. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, argitara eman zen Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantzako aldaketa hasiera batez onesteko iragarkia, eta jendaurreko epean ez zen alegaziorik aurkeztu.

Horrenbertzez, behin betikoz onetsi da Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantzako aldaketa.

2. artikuluari 11. puntua erantsi zaio, eduki hau izanen duena:

11._Kalez kaleko salmenta, bi pilotalekuetan eginen dena, ostegunetan.

Zenbatekoen eranskinean C) letra eransten da, testu honekin:

C._Kalez kaleko salmenta: 240 euro urtean.

Esan, 2005eko abuztuaren 3an._Alkatea, José Antonio Aquerreta Martínez de Lagos.

Iragarkiaren kodea: L0517309