109. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

I T Z A L T Z U

Ezkondu gabeko bikote egonkorren erregistroari buruzko ordenantza. Hasierako onespena

Itzaltzuko Udalak, erregelamenduaren araberako quoruma izanik, hasiera batez onetsi du Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.

Jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, herritar eta interesatuek erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari jarraikiz, hasierako onespena behin betiko bilakatuko da aipatu epean erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, gertaera hori, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Itzaltzun, 2005eko maiatzaren 24an._Alkate udalburua, Enrique Pascual Juanto.

Iragarkiaren kodea: L0517296