109. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CINTRUENIGO

Herrilurren ordenantza. Hasierako onespena

Udalak, 2005eko uztailaren 5ean egin osoko bilkura arruntean, bertzeak bertze, honako hau erabaki zuen:

HERRILURREN ORDENANTZA

Ikusirik Herrilurren Ordenantza prestatzeko aurkeztu den proiektua eta Nekazaritzako Batzordeak aurtengo ekainaren 17an eta 27an eman dituen txostenak.

Ikusirik Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan -11/2004 For Legean emandako idazketa berrian-xedatutakoa.

Udalbatzak ondokoa erabaki du aho batez:

1. Hasiera batez onestea Herrilurren ordenantza.

2. Jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoan.

Cintruenigon, 2005eko uztailaren 23an._Alkatea, Faustino León Chivite.

Iragarkiaren kodea: L0517246