109. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CINTRUENIGO

5.7 sektoreko 5. eremuko aldaketa puntuala. Hasierako onespena

Udalak, 2005eko uztailaren 5ean egin osoko bilkura arruntean, bertzeak bertze, honako hau erabaki zuen:

5.7 SEKTOREKO 5. EREMUKO ALDAKETA PUNTUALA

Ikusirik Udal Plana 5.7 sektoreko 5. eremuan aldatzeko espedientea, Juan Cecilio Chivite Garbayo jaunak sustatua eta Joaquín Aliaga Montes industria ingeniari eta arkiteko teknikoak prestatua.

Ikusirik, orobat, Udaleko Hirigintza Zerbitzuak eta Obra Batzordeak emandako adostasun txostenak, ekainaren 30ekoak.

Gai honi buruzko bozketa egin eta ondokoa erabaki da, erabateko gehiengoaz:

1. Hasiera batez onestea 5.7 sektoreko aldaketa puntuala.

2. Bi hilabeteko jendaurreko epea ezartzea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, iragarki oholean eta Komunitateko egunkarietan iragarkiak paratu ondoan.

Cintruenigon, 2005eko uztailaren 23an._Alkatea, Faustino León Chivite.

Iragarkiaren kodea: L0517243