109. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

UHARTE

Itaroako Plan partzialeko aldaketa. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2005eko uztailaren 28ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Itaroako Plan Partzialeko aldaketa xehekatua 8 etxe sailean, Andueza Itaroa, S.L.k sustatua eta Mercedes eta Francisco Javier Fernández de Arcaya Iragui arkitektoek prestatua; hori guztia, espedientean behar bezala eginbidetua dagoen testuari jarraikiz.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez.

Uharten, 2005eko abuztuaren 2an._Alkatea, José Iriguibel López.

Iragarkiaren kodea: L0517208