109. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

D E I E R R I

Udal Planeko aldaketa xehekatua, Bearingo UE6 unitatea, behin betiko onetsirik

Udalak, 2005eko uztailaren 29an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, erabateko gehiengoaz:

ERABAKIA:

Lehena._Ikusirik planeamenduaren aldaketan Lurraldearen Antolamenduari buruzko 35/2002 Foru Legeak dakarren legezko tramitazioa erabili dela, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak adostasun txostena eman duelarik, eta ikusirik, halaber, txosten juridikoa eta udal arkitektoarena, behin betikoz onetsi da Bearingo UE6ko aldaketa xehekatua.

Bigarrena._Agiriaren ale bat igortzea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, onetsi ondoko hamabost egunean.

Behin betiko onespena eta araudia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 70.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen dira Udal Planeko araudian aldatu diren artikuluak.

Deierrin, 2005eko abuztuaren 2an._Alkate udalburua, Alvaro Nicuesa Santamaría.

DEIERRIKO UDAL PLANEKO ANTOLAMENDU XEHEKATUKO DETERMINAZIOEN ALDAKETA

Bearingo U.E.6 aldaketarako eskabidea. Deierri. Nafarroa

Sustatzaile-jabea: José Miguel Lizarraga El Busto.

Arkitektoa: Carlos Urzainqui Domínguez. 2005eko apirila.

Oroit-idazkia

Aurrekariak

Udal Planaren arabera, Deierriko katastroko 16. poligonoko 354. lurzatia, 5.853,32 m² baita, hiri lurzorua da eta Bearingo Kontzejuko U.E.6 exekuzio unitatearen zati da.

Egun, honakoak ditu mugak: iparraldean, mendebaldean eta hegoaldean, bidea, eta ekialdean, berriz, jabetza pribatua.

Topografia gorabeheratsua du, alegia, 14 metroko aldea ere hartzen du mutur batetik bestera. Gainera, hiriaren mugetan da, izan ere hiri lurzorua hortxe bukatzen da, eta bestetik ere, gorantzako sestren aldaketa gertatzen da puntu horretan.

Bearingo U.E._6 unitateak jadanik jasan du Udal Planeko aldaketa puntuala, behin betiko onetsi zena 2004ko urriaren 29an. Aldaketa horren ondorioz hona hemen onetsitako determinazio partikularrak:

_Azalera: 6.634 m².

_Sailkapena: hiri lurzorua.

_Kalifikazioa: bizitegitarako.

_Jarduketa sistema: borondatezko birzatiketa.

_Azalera pribatua, hasieran: 5.853,32 m².

_Azalera pribatua, hondarrean: 4.800 m².

_Banaz bertzeko aprobetxamendua: 0,40 m²/m²

_Gutxieneko lurzatia: 600 m².

_Etxebizitzen kopurua, gehienez: 8.

2004ko urriaren 29an onetsitako aldaketa puntualari eranskin bat atxiki zitzaion non 279/2001 Foru Dekretuko hilotzen gaineko osasunei buruzko manua betetzeari buruzko aipamen egiten baitzen, hain zuzen ere hilerritik gorde beharreko babes-distantziari buruzkoa. Hortaz, ezarri egin zen 50 metroko babes-distantzia, eraikinek gorde beharko luketena.

Behin betiko onespenaren ondotik, 2004ko azaroaren 3an, sustatzaileak kontsulta egin zion Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, baita proposatu ere aipatu babes-zerrenda hori murriztea kasu honetarako behinik behin. Proposamen horrek adostasun txostena jaso zuen azaroaren 18an, eta horretarako arrazoiak nahikoak baziren Udal Plana Hilotzen gaineko Osasunaren Erregelamendua (297/2001 Foru Dekretua) baino lehenagokoa baita, eta gainera ondo-ondoan dagoen beste unitate baterako etxebizitzak aurrreikusiak izategatik, 50 metroko tarte hori gordeko ez dutenak.

Horregatik bada, eta aipatu hirigintza planeamenduko txostenean oinarriturik, abian jarri da Bearingo UE6 unitatearen aldaketa xehekatuaren tramitazioa, ondoriozko lurzatien antolamendua jarraia izan dadin bide nagusiarekiko eta horren ondorioz Udalari aurkeztu zaion birzatiketa proiektuak onespena jaso ahal izateko.

Aldaketa

Aldaketa honen xedea da hilerriarekiko distantzia gordetzetik salbuetsia izatea, izan ere distantzia hori 2004ko urriaren 29an behin betiko onetsitako aldaketa puntualeko 1. puntuan aipatzen zen.

Hori dela-eta egin da Deierriko Udal Plan Orokorreko Antolamendu Xehekatuko determinazioak aldatzeko agiri hau, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz.

Aipatu legeko 49. artikuluko aipua eransten da, non zehazten baita kasu honi dagokion determinazio mota dela, hain zuzen ere, xehekatua. Hona hemen:

49. artikulua. "Hirigintza antolamendua gorpuzten duten determinazioak".

1. Udalaren hirigintza antolamenduko determinazioak egituratzaileak edo xehekatuak izan daitezke:

b) Antolamendu xehekatuko determinazioak dira aurreko determinazioek behar izaten dituztenak, halako neurrian non exekuzio materialeko ekintza zehatzak egin ahal izateko beharrezkoak diren.

3. Hirigintza antolamenduko determinazio xehekatutzat hartuko dira, gutxienez, honako hauek:

a) Hiri-bilbeen definizio zehatza, bereziki eraikinen eta bide-elementuen lerrokadura eta sestra-lerroen bidez.

b) Lurzatien gaineko egintzak arautzen dituzten baldintzak eta lurzatiek bete behar dituztenak exekuzio materialaren esparrua izateko.

c) Onar daitezkeen obra-moten arauketa eta eraikinek bete behar dituzten baldintzak; halaber, euren morfologia eta tipologia.

d) Erabilera xehekatuen eta esku-hartze onargarri eta debekatuen araubidea, bai eta baimenduak izateko bete behar dituzten baldintzak ere.

e) Bide publikoetako, hiri zerbitzuetako, espazio libre publikoetako eta ekipamendu publiko nahiz pribatuetako toki-sistemen definizioa, alegia, sistema orokorren artean sartu gabe, sistema orokorretako zerbitzuak osatzeko beharrezkotzat jotzen diren ekipamendu publikoena.

f) Planeamenduaren helburuekin eta irizpideekin bat ez datozela eta, antolamenduz kanpo deklaratzen diren lurzoruaren erabileren zerrenda, eta bereziki eraikin eta instalazioena.

g) Exekuzio unitateak zehaztea eta jarduketa sistemak finkatzea.

h) Hirigintza-betebeharrak betetzeko epeak seinalatzea.

i) Beren natur edo kultur balioak direla eta, edo jabari publikoarekin duten loturagatik, kontserbatu edo berreskuratu behar diren elementuen identifikazioa eta katalogoa, bidezkoak diren babes neurriekin batera.

j) Minusbaliotasun organiko edo zirkunstantzial bat jasaten duten pertsonei oro har erabilera publikorako eremu libreen, kaleen, eraikinen, lokalen eta garraiobideen irisgarritasuna eta erabilera bermatzen dieten determinazioak, oztopo fisiko eta zentzumenezkoei buruzko araudiak ezarritako xedapenei jarraikiz.

Aipatu legeko 74. artikuluko aipua eransten da, non zehazten baita kasu honi dagokion tramitazio mota dela, hain zuzen ere, 3.000 biztanle bitarteko udalei dagokiena.

74. artikulua. Plan partzialen eta garapeneko plan berezien tramitazioa.

1. Udal plan orokorretako determinazioak garatzen dituzten plan partzialen eta plan berezien tramitazioan, arau hauek bete beharko dira:

a) Kasuan kasuko plana formulatu duen udal berak emanen dio hasierako onespena, gero jendaurrean jartzeko, gutxienez ere hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALeko iragarkiaren bidez eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan, bederen, argitaratuta.

Hasierako onespenaren gainean erabakia hartzeko epea, edo ukatzeko, ekinbide partikularreko planen kasuan, bi hilabetekoa izanen da, dokumentazio osoa udal erregistroan aurkezten denetik hasita. Epe hori igarotzen bada, behar den ebazpenik eman gabe, plan partziala edo berezia hasiera batez onetsirik dagoela ulertuko da. Hasierako onespenetik hasi eta hilabeteko epean, udalak igorriko du aurreko lerroaldean aipatzen den iragarkia, baina jarduketa hori, bestela, planeamenduko tresnaren sustatzaileak berak zuzenean egin dezake.

Dena den, antolamendu-proposamena aurkeztu den kasuetan, 66. artikuluko 3. idatz-zatiak xedatuaren arabera jokatuko da.

b) Jendaurreko epearen emaitza ikusita, udalak behin betikoz onetsiko du, behar diren aldaketekin. Aldaketa horiek hasieran onetsitako planari funtsezko aldaketa eragiten badiote, jendaurreko beste aldi bat hasiko da, behin betiko onespena eman baino lehen.

2. Hiru mila biztanle edo gutxiagoko udaletan, jendaurreko aldiarekin batera, hasiera batez onetsitako plana Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igorriko da, hark planari buruzko bere txostena egin dezan. Hasierako onespenetik hilabeteko epean, udalak eskatuko du aipatutako txosten hori, baina jarduketa hori, bestela, planeamenduko tresnaren sustatzaileak berak zuzenean egin dezake.

Txostena luzatzeko epea bi hilabetekoa izanen da, eskaera Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan aurkezten denetik hasita, eta epe hori igarotzen bada udalak txostena jaso gabe, tramitea egintzat joko da. Txostena loteslea izanen da, indarrean dagoen legeriari egokitzeari dagokionez.

3. Udalak, hala badagokio, behin betiko onespena emanen du, bidezko aldaketekin, gehienez ere bi hilabeteko epean, jendaurreko aldia amaitzen denetik edo aurreko idatz-zatian aipatzen den txostena jasotzen denetik hasita. Epe hori igarotzen bada, behar den ebazpena eman gabe, plan partziala edo berezia onetsita dagoela ulertuko da. Hala gertatzen denean, sustatzaileak zuzenean bete beharko ditu planaren publikotasun eta komunikazio beharkizunak, Foru Lege honetako 81.1 artikuluak aipatzen dituenak.

Aipatu legeko 79. artikuluko aipua eransten da, non zehazten baita eskatzen den determinazio xehekatuen aldaketarako prozedura. Hona hemen

79. artikulua. Prozedura

1. Planen berrikuspena, haien tramitazio eta onespenean aipatutako xedapen berberen arabera eginen da .

2. Udal eta sektorizazio planetako antolamendu egituratzaileko determinazioen aldaketa Foru Lege honetako 70 eta 71. artikuluetan ezarritako prozeduraren arabera eginen da, honako hiru puntu hauetan izan ezik:

a) Ez da beharrezkoa izanen 70. artikuluan aurreikusitako lurraldea okupatzeko estrategia eta eredua, ezta 71. artikuluko a) letrako oroit-idazkia ere.

b) Jendaurreko epea hamabost egunekoa izanen da.

c) Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak bi hilabeteko epean emanen du behin betiko onespena.

3. Udal eta Sektorizazio planetako antolamendu xehekatuko determinazioen aldaketa Foru Lege honetako 74. artikuluan ezarritako prozeduraren arabera eginen da, ekinbide publiko edo pribatuari jarraikiz, deusetan ukatu gabe plan partzial eta bereziek antolamendu xehekatuan egiten dituzten aldaketak.

4. Plan partzial eta berezietako eta xehetasun azterlanetako determinazioen aldaketa eginen da beren onespenerako ezarritako prozedura beraren arabera.

Arrazoia

1. Delako dekretuak agintzen duena oso-osoan betez gero, hainbat etxebizitza biratu beharra ekarriko luke eta horren ondorioz geometria nahasiko lurzatiak sortuko lirateke edota 2 etxebizitza osorik galtzea, Udal Planeko xedapena bete nahi bada.

2. Bearingo herriak duen tamainari erreparatuta, 150 biztanlekoa baita, gehiegizkoa ematen du babes-distantziarako 50 m gorde behar izateak.

3. Erregelamendu hau aplikatzeko arrazoia unitatearen aldaketan datza, bideak eta lurzati kopurua aldatu baita. Halarik ere, Udal Planaren idazketa dekretu hau baino lehenagokoa da.

4. Ondo-ondoko UE7 exekuzio unitatean, hori ere hilerritik gertu baitago, ez da babes-distantziarik gore.

5. Hilotzen gaineko Osasunen Erregelamenduak hilerri eraiki berrietatik edo hilerrien handipenetatik gorde beharreko distantzia arautzea du helburu. Ez da, ez, kasu hau.

6. Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak adostasun txostena eman zion kontsulta horri, alegia, Hilotzen gaineko Osasunaren Erregelamendua betetzetik salbuestea, unitate honi dagokionez.

Udal Planeko beste edozer, U.E.6 unitate hau ukitzen ahal duena eta dokumentu honetan aipatzen ez dena, ez da aldatuko.

Egungo hirigintza-fitxa eransten da (proposatutako aldaketak ez du ukitzen)

Erantsi egin da, halaber, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigitnza Zerbitzuak 2004ko azaroaren 3an horren gaineko kontsultari buruz emaniko planeamenduko txostena.

Egungo hirigintza-fitxa

66. artikulua. UE6 exekuzio unitatea.

Azalera: 6.634 m²

Sailkapena: hiri lurzorua.

Kalifikazioa: bizitegitarako.

Jarduketa sistema: borondatezko birzatiketa

Azalera pribatua: 4.800 m²

Banaz bertzeko aprobetxamendua= 0,40 m²/m²

Gutxieneko lurzatia: 600 m²

Atzeramanguneak: 3. lurzatiaren eta eremu publikoaren mugaraino.

Etxebizitzen kopurua, gehienez ere: 8 bizitza.

Beste zehaztapen batzuk:

Kanpo lerrokadurak eta eraikinaren garaierak, antolamendu planoetan grafiatuarekin bat.

Grafiatutako barne lurzatiketak gutxi gorabeherakoak dira, ondoriozko lurzati garbian lur bereizketa bat nola geldi litekeen jakiteko.

Unitatearen mugak bat egiten du unitate mugakideenarekin.

Unitatearen hego-ekialdean barna doan bide perimetrala urbanizatu egin beharko da, galtzada 7,5 metrokoa eta espaloia 1,5 metrokoa egin beharko baita.

Oinezkoendako pasabidea urbanizatu beharko da, 3 metro zabal, unitatearen ipar-mendebaldeko mugan.

Tipologia:

Familia bakarreko etxebizitza, bakartua edo bikia.

Urbanizatzeko lanak egiten ahalko dira eraikitzeko lanak baino lehenago edo, bertzenaz, haiekin batean, behar den proiektua aldez aurretik aurkeztuta.

Ibarreko Udalari dagozkion lagapenak egiazki egin arte ez da obra lizentziarik emanen.

Iragarkiaren kodea: L0517195