109. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

1339/2005 EBAZPENA, abuztuaren 1ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan arkitekto tekniko izateko lanpostu huts bat merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, apirilaren 13ko 734/2005 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan arkitekto tekniko izateko lanpostu huts bat merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2005eko maiatzaren 6ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 54. zenbakian.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, izangai bat ere aurkeztu ez denez, bidezko da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan arkitekto tekniko izateko lanpostu huts bat merezimenduzko lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdia bete gabe uztea.

Hortaz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko egitura organikoa ezarri duen uztailaren 28ko 276/2003 Foru Dekretuak ezarritakoari jarraikiz,

EBATZI DUT:

1. Bete gabe uztea Nafarroako Foru Komunitateko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan arkitekto tekniko izateko lanpostu huts bat merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Apirilaren 13ko 734/2005 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdia, eta 2005eko 54. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu, maiatzaren 6an.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzura eta Deialdiak Izapidatzeko Unitatera, eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko abuztuaren 1ean._Osasunbidea - Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0517107