109. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Ediktua.

Jakinik merezimendu-lehiaketarako deialdia egina dela, Justizia Administrazioan Nafarroan dauden lanpostu hutsak bitarteko funtzionario gisa betetzeko izangaien zerrendak osatzeko (irailaren 30eko 266/2004 Ebazpena). Iragarkia.

María Garciarena Otanok gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du Kudeaketa Prozesal eta Administratiboaren Kidegoko, Izapidaketa Prozesal eta Administratiboaren Kidegoko eta Epaileen Laguntzaileen Kidegoko behin betiko zerrenden kontra; Daniel Obanos Arrastiak gora jotzeko errekurtsoa Laguntza Judizialeko Kidegoko behin betiko zerrendaren kontra; eta María Isabel San Julián Sancenak gora jotzeko errekurtsoa Izapidaketa Prozesal eta Administratiboaren Kidegoko behin betiko zerrendaren kontra, izan ere zerrenda horiek maiatzaren 10eko 114/2005 Ebazpenaren bidez onetsi ziren. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, interesatu guztiei jakinarazten zaie, eta hamar egun balioduneko epea ematen, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten.

Aurkeztutako errekurtsoen kopia interesatuen eskura dago, Justizia Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan, Iruñeko Iratxeko Monasterioaren kaleko 22an.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian aurreikusitako moduan aurkezten ahal dira alegazioak.

Iruñean, 2005eko uztailaren 27an._Justizia zuzendari nagusia, José María Abad Alegría.

Iragarkiaren kodea: F0517194