109. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

340/2005 EBAZPENA, apirilaren 21ekoa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Vianako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutuari "Del Camino" berariazko izena ematen diona.

Ikusirik Vianako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutuko Eskola Kontseiluaren erabakia, "Del Camino" berariazko izena ematea proposatzen duena.

Kontuan harturik Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako Institutuen Erregelamendu Organikoa onetsi zuen otsailaren 10eko 25/1997 Foru Dekretuaren 3. artikuluan ezarritakoa.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz; eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Vianako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutuari (ikastetxearen kodea: 31008463) "Del Camino" berariazko izena ematen zaio eta, hortaz, hemendik aitzina ikastetxearen izen osoa hauxe izanen da: "Del Camino" Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutua.

2. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Ebazpen hau ondoko hauei igortzea: ikastetxeko Eskola Kontseiluko buruari, Vianako Udalaren alkate-udalburuari; Giza Baliabideen Zerbitzuari eta Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusiaren zerbitzu guztiei, Araubide Administratiboaren Atalari, Departamentuko Egoitzen eta Ikastetxeen Mantentze Lanetarako Atalari, Ikasketak Antolatzeko Atalari, Ikasketetarako Laguntzen Atalari eta Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari; eta Informazioa Kudeatzeko Bulegoari, Ikastetxe Publikoak Finantzatzeko Bulegoari, Beka Bulegoari, Haur eta Lehen Hezkuntzako Irakasleen Bulegoari, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Bulegoari eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegoari.

Iruñean, 2005eko apirilaren 21ean._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

Iragarkiaren kodea: F0517078