109. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

1641/2005 EBAZPENA, abuztuaren 5ekoa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana, urtarrilaren 18ko 156/2005 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bitartez Ingurumen arloko Baimen Osatua eman zitzaion Guardian Navarra, S.L.U. enpresari beira laua, laminatua eta distiragabetua fabrikatzeko instalazioa jartzeko. Ebazpenaren II. eranskinean, distiragabetze prozesuko hondakin uren tratamendurako instalazioaren isuriaren baldintzak ezarri ziren, eta eranskin horretako 5. puntuan ezarritako epea da orain aldatzen dena.

Ingurumen zuzendari nagusiak urtarrilaren 18an emandako 156/2005 Ebazpenaren bitartez, Guardian Navarra, S.L.U.ri Ingurumen arloko Baimen Osatua eman zitazion Tuterako udalerrian beira laua, laminatua eta distiragabetua fabrikatzeko, eta aurkeztutako proiektuari buruzko Ingurumenaren gaineko Eraginaren Deklarazioa egin zen.

Espedienteko izapideak eta txostenak kutsaduraren aurkako aurreneurri eta kontrol osatuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legean adierazitakoari jarraituz egin ziren. Bestalde, lege horren 11.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, ingurumen arloko baimen osatua emateko prozeduran jarduketa hauek egin ziren:

_Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretuan aurreikusitakoak, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioari dagokionez.

_Gai arriskutsuak tarteko direnean istripu larrietan sortzen diren arriskuak kontrolatzeko neurriak onesten dituen ekainaren 16ko 1254/1999 Errege Dekretuan aurreikusitakoak, istripu larriei dagokienez.

Ondoren, 2005eko ekainaren 23an, aipatutako epea 2005eko abenduaren 31ra arte luzatzeko eskaera aurkeztu zuen enpresak departamentu honetako erregistroan (sarrera zenbakia: 2005/235341).

Titularrak aurkeztutako dokumentazioan adierazten duenez, eskaera hori egin dute beira distiragabetua ekoizteko prozesuaren egonkortasuna lortu ez dutelako, instalazioa probaldian baitago orainidik, eta, hortaz, ez dute lortu prozesu horretan sortzen diren hondakin ur azidoen tratamenduaren eta berrerabilpenaren optimizazioa.

Bestalde, hilean behin, enpresak hondakin uren araztegia egokitzeko lanen egoerari buruzko txostena bidali du, isurketa-mailen eta isuriaren bolumenaren inguruko datu zehatzen berri emanez.

Horiek horrela, kutsaduraren aurkako aurreneurri eta kontrol osatuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legean ezarritakoari jarraikiz izapideak eta txostenak egin ondoren, eta eginkizun batzuk Ingurumen zuzendari nagusiaren esku uzteko, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak uztailaren 24an emandako 1054/2003 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskurantzen arabera,

EBATZI DUT:

1. Urtarrilaren 18ko 156/2005 Ebazpena aldatzea. Ebazpen horren bitartez Ingurumen arloko Baimen Osatua eman zitzaion Guardian Navarra, S.L.U. enpresari beira laua, laminatua eta distiragabetua fabrikatzeko instalazioa jartzeko. Ebazpenaren II. eranskinean, distiragabetze prozesuko hondakin uren tratamendurako instalazioaren isuriaren baldintzak ezarri ziren, eta eranskin horretako 5. puntuan ezarritako epea da orain aldatzen dena.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio Publiko interesdunek administrazioarekiko auzi errekurtsoa paratzen ahal dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan zehazten diren moduan eta epean Nafarroako Gobernuaren aurrean aurreko errekerimendua egiteko aukera galarazi gabe.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasiko dira.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Ebazpen hau Guardian Navarra, S.L.U.ri, Tuterako Udalari, Barne Zuzendaritza Nagusiari eta Ingurumen Integrazioko Zerbitzuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko abuztuaren 5ean._Ingurumen zuzendari nagusia, Juan José Grau Lasheras.

Iragarkiaren kodea: F0517393