109. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

1613/2005 EBAZPENA, abuztuaren 3koa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana. Haren bitartez, jendaurrean jartzen da San Adriango udal mugapean legarra ateratzeko "Los Riscos" ustiapen proiektua, Transportes Richard, S.L. enpresak sustatua, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioko prozedurari ekiteko.

Ingurumen Integrazioko Zerbitzuak jakinarazi duenez, jarduera hori Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legearen 3C eranskinean sarturik dago. Espediente hau, beraz, ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzeko prozeduraren arabera izapidatuko da.

Horrenbestez, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioari buruzko eginkizunak esleitzen dituen abenduaren 4ko 580/1995 Foru Dekretuaren 3. artikuluko 1.b) idatz-zatiarekin bat, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 42/2005 Foru Dekretuaren bidez ditudan eskurantzen arabera,

EBATZI DUT:

1. Hogeita hamar egun baliodunez jendaurrean jartzea San Adriango udal mugapean legarra ateratzeko "Los Riscos" ustiapen proiektuak ingurumenean duen eraginaren azterlana, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioko prozedurari ekiteko. Proiektua Transportes Richard, S.L. enpresak sustatu du.

Espedientea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan (Armada etorbidea, 2; Iruña) eta San Adriango udaletxean egonen da eskuragarri, bulegoko ordu baliodunetan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak idatziz aurkez daitezen epe horretan.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan, Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua betetzeko Erregelamenduaren 22. artikuluan ezarririkoari jarraikiz.

3. Ebazpen hau Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, San Adriango Udalari eta sustatzaileari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko abuztuaren 3an._Ingurumen zuzendari nagusia, Juan José Grau Lasheras.

Iragarkiaren kodea: F0517254