109. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

438/2005 FORU AGINDUA, abuztuaren 2koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Lizarrako Hiri Antolamendurako Plan Orokorra UE-6.2 unitatean, antzinako Garaipenaren Gudaletxean, aldatzeko espedientea, bertako Udalak sustatua, behin betikoz onesten duena.

Lizarrako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dadin.

Ikusirik ekarritako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako adostasun txostena, bidezko da espediente hori behin betikoz onestea, foru agindu honen xedapen zatian azaltzen den zehaztapenarekin.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen otsailaren 24ko 42/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Lizarrako Hiri Antolamendurako Plan Orokorra UE-6.2 unitatean, antzinako Garaipenaren Gudaletxean, aldatzeko espedientea, bertako Udalak sustatua behin betikoz onestea. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin, Udalak testu bategin bat aurkeztu beharko du, zehaztapen hau biltzen duena:

_Garapen planeamendu gisa prestatzen den unitateko xehetasun azterlanak, eraikin berrien antolaketa zehatza ezarriko duenak, Kultur Ondarearen Zuzendaritza Nagusiaren baimenaren beharra edukiko du. Halaxe adieraziko da aurkezturiko aldaketa proiektuari buruzko arautegian.

2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean. Eta espedientearen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epe horiek foru agindu honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

3. Foru agindu hau Lizarrako Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko abuztuaren 2an._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Andrés Burguete Torres.

Iragarkiaren kodea: F0517256