109. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

700/2005 EBAZPENA, abuztuaren 5ekoa, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Lan zuzendari nagusiak emana, Iruñeko "TRW Automotive España, S.L." enpresaren lan hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 77/2005).

Ikusirik Iruñeko "TRW Automotive España, S.L." enpresaren lan hitzarmen kolektiboa, Negoziazio Batzordeak sinatua (espediente zenbakia: 77/2005).

Gertakariak:

1. Departamentu honetan 2005eko uztailaren 26an sartu da aipatu enpresaren lan hitzarmen kolektiboaren testua, 51 artikuluz, 9 xedapen iragankorrez eta 4 eranskinez (2005erako lansarien taula, lan-egutegia, antzinatasuna eta autobusen ibilbidea) osatua, enpresaren ordezkaritzak eta enpresa batzordeak (UGT, CC.OO., ELA-STV, ESK eta LAB) 2004ko abenduaren 1ean izenpetu eta onetsia.

2. Espediente hau izapidatzean aplikatu beharreko legezko eta arauzko manuak bete dira.

Zuzenbideko oinarriak:

1. Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentu honek bere esku du lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzea, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan ezarrita dagoen bezala, eta hori, Lan zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat, bai eta irailaren 23ko 334/1996 Foru Dekretuarekin ere, Departamentu honi Estatutik transferitutako lan zerbitzuak esleitzen dizkionarekin, alegia.

2. Maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuaren bigarren artikuluak agintzen du Langileen Estatutuaren III. tituluan ezarritakoaren arabera egindako hitzarmenak hitzarmen kolektiboen erregistroan inskribatu behar direla.

3. Hitzarmen kolektiboak gordetzea, erregistratu ondoren, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuaren eskumena da, zuzenbideko oinarrietako lehenbizikoan aipatutako manuen arabera.

Horiek horrela, Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak eta otsailaren 24ko 49/2005 Foru Dekretuak emandako eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Iruñeko "TRW Automotive España, S.L." enpresaren (kodea: 3103712) lan hitzarmen kolektiboa erregistratzea, Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea. Hori guztia negoziazio batzordeari jakinaraziko zaio.

2. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Ebazpen honen berri ematea interesatuei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko abuztuaren 5ean._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.

TRW AUTOMOTIVE ESPAÑA, S.L.KO ZUZENDARITZAK ETA ENPRESA BATZORDEAK ENPRESAREN ESTATUTUTEN ARABERAKO 2005. ETA 2006. URTEETARAKO HITZARMEN KOLEKTIBOA ONESTEKO HARTURIKO AKORDIOA

A K T A

Iruñean, 2004ko abenduaren 1ean, ondoko hauek bildu dira. Enpresako zuzendaritzaren ordez: Jesús María Arce, Miguel Angel Equiza eta Juan Carlos Manresa jaunak.

Langileen ordez, TRW Automotive España, S.L.ko Enpresa Batzordea, ondoko hauek osatua: Javier Oquiñena, Jose Manuel Romeo, José Javier Vélaz, Maria Jesús Villamayor, Marta García, Fernando Berrocal, Ricardo Ocaña, Alberto Paz, Patxi Hidalgo, Mikel Moreno, Miguel Angel Erro, Esteban Senosiain, Yolanda Azcarate, Justo Azpiroz, Rafael Goñi, Eduardo Urra, David Marcalain, Alfredo Aristu, Virginia Alvarez, Jesús María Sarasibar eta Eduardo De Carlos jaun-andreak.

Eta horiez gain, ondoko hauek: Félix Jiménez (UGT sindikatuaren ordezkaria), Carlos Aristu (UGT sindikatuaren ordezkaria), Julio Aguilera (CC.OO sindikatuaren ordezkaria), Juan Antonio Castillo (CC.OO sindikatuaren ordezkaria), Martín Gil (ELA sindikatuaren ordezkaria), Karlos Vélez (ELA sindikatuaren ordezkaria), Alvaro Idoate (ESK sindikatuaren ordezkaria) eta Alfredo Tollar (LAB sindikatuaren ordezkaria) jaunak.

Bertaratuek kontratatu eta erantzukizuna izateko legezko gaitasun osoa aitortzen diote elkarri, batez ere enpresaren estatutuen araberako 2005 eta 2006rako hitzarmen kolektiboaren negoziazioan harturiko akordioak onesteko.

Iruñean, 2004ko abenduaren 1ean._Sinatzaileak: TRW Automotive España, S.L. enpresako zuzendaritzaren aldetik, Jesús María Arce jauna (NANa: 14.876.004-H), Juan Carlos Manresa jauna (NANa: 29.142.403-T) eta Miguel Angel Equiza jauna (NANa: 15.779.146-L).

Enpresa Batzordearen aldetik: Javier Oquiñena jauna (NANa: 15.787.400-Q), Jose Manuel Romeo jauna (NANa: 44.623.888-R), José Javier Vélaz jauna (NANa: 15.826.864-N), Maria Jesús Villamayor andrea (NANa: 15.765.347-C), Marta García andrea (NANa: 18.196.680-T), Fernando Berrocal jauna (NANa: 18.197.643-C), Ricardo Ocaña (NANa: 33.439.445-K), Alberto Paz jauna (NANa: 33.441.830-Z), Patxi Hidalgo jauna (NANa: 72.698.892-D), Mikel Moreno jauna (NANa: 33.436.656-S), Miguel Angel Erro jauna (NANa: 18.200.689-F), Esteban Senosiain (NANa: 33.447-335-E), Yolanda Azcárate andrea (NANa: 29.144.797-W), Justo Azpiroz jauna (NANa: 15.754.653-K), Rafael Goñi jauna (NANa: 15.799.708-L), Eduardo Urra (NANa: 29.138.903-L), David Marcalain jauna (NANa: 33.438.473-S), Alfredo Aristu jauna (NANa: 15.839.837-J), Virginia Alvarez andrea (NANa: 72.707.922-T), Jesús María Sarasibar jauna (NANa: 33.416.314-M), Eduardo de Carlos jauna (NANa: 33.443.803-D).

Iruñean, 2004ko abenduaren 1ean.

Sindikatuen ordezkariak:

Félix Jiménez jauna (UGT sindikatuaren ordezkaria), NANa: 72.863.311-R; Carlos Aristu jauna (UGT sindikatuaren ordezkaria), NANa: 44.620. 834-Y; Julio Aguilera jauna (CC.OO sindikatuaren ordezkaria), NANa: 15.764.179-W; Juan Antonio Castillo jauna (CC.OO sindikatuaren ordezkaria), NANa: 15.747.040-K; Martín Gil jauna (ELA sindikatuaren ordezkaria), NANa: 18.210.130-H; Karlos Vélez jauna (ELA sindikatuaren ordezkaria), NANa: 43.414.824-R; Alvaro Idoate jauna (ESK sindikatuaren ordezkaria), NANa: 72.703.800-H; Alfredo Tollar jauna (LAB sindikatuaren ordezkaria), NANa: 29.143.642-C.

IRUÑEKO "TRW AUTOMOTIVE ESPAÑA, S.L." ENPRESAREN LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAREN TESTUA

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Langileria.

Hitzarmen kolektibo hau enpresako langile guztiei aplikatuko zaie, ondoko hauei izan ezik:

a) Zuzendariak eta goi mailako buruak, ondorio guztietarako.

b) Egungo balorazio sistemaren 12., 13. eta 14. mailetan dauden langileak. Azken horiek ondoko arlo hauen gaineko klausuletan ezarritakotik bazter egonen dira: alderdi ekonomikoak, lanaldia eta lanpostuak betetzeko sistema (enpresak libreki izendatuko ditu betiere).

2. artikulua. Iraunaldia.

Hitzarmen kolektibo honek bi urteko iraupena izanen du, 2005eko urtarrilaren 1etik 2006ko abenduaren 31ra arte, eta urte bat luzatu ahalko da isilbidez, iraungi baino bi hilabete lehenago bi alderdietatik bakar batek ere ez badu amaiera iragartzen, hitzarmena berrikusi edo bertan behera uztea proposatzeko.

II. KAPITULUA

Lanaldia

3. artikulua. Lanaldia

2005. eta 2006. urteetarako lanaldia 1.704 ordukoa izanen da urteko, lan ordu egiazko eta eraginkorretan neurtua.

Urteko lan egutegian hautapen libreko 2 egun ezarriko dira, baldintza hauek betez gero:

a) Ikuskatzaileari edo buruari aurretik jakinaraztea, ahalik eta lasterren.

b) Ikuskatzailearen edo buruaren adostasuna izatea.

c) Egun horretaz baliatzea kasuan kasuko departamentuaren edo atalaren lana antolatzeko aukera izatearen baldintzapean egonen da, ekoizpen prozesua ez eteteko.

Urteko lanaldiaren banaketa hitzarmen honen 2. eranskinean (lan egutegia) ageri da.

T. termikoen Atalari dagokionez, Lan Ordezkaritzak 1977ko irailaren 14ko ebazpenean adierazitakoaren arabera jokatuko da.

4. artikulua. Lan egutegia.

Lan egutegia 2. eranskinean ezarri da.

1994ko apirilaren 15etik aurrera (egun hori barne) besteak beste asteburuetan eta jaiegunetan lan egiteko kontrataturiko langileentzat, enpresak lan egutegi berariazkoa prestatuko du urtero, enpresako lan egutegi orokorra eta 1994ko apirilaren 15etik aurrera kontrataturiko langileen lan egutegi berariazko hori hartuta enpresa urtean 360 egun irekita eta ekoizten egoteko modukoa.

5. artikulua. Lan ordutegia.

Tailerreko langileria:

_Ohiko lanaldia

Astelehenetik ostiralera: 6:45etik 14:45era.

Larunbatak: 7:00etatik 11:00etara.

_Goizeko txanda

Astelehenetik ostiralera: 6:00etatik 14:00etara.

Larunbatak: 6:00etatik 10:00etara.

_Arratsaldeko txanda

Astelehenetik ostiralera: 14:00etatik 22:00etara.

Larunbatak: 10:00etatik 14:00etara.

_Gaueko txanda

Astelehenetik ostiralera: 22:00etatik 6:00etara.

Larunbatak: ez da lanik egiten.

Asteburuetako eta jaiegunetako lanaldia eta ordutegia. (1994ko apirilaren 15etik aurrera kontrataturiko langileak)

_Goizeko lanaldia, txandaka (6:00etatik 14.00etara).

_Arratsaldeko lanaldia, txandaka (14:00etatik 22.00etara).

_Gaueko lanaldia, txandaka (22:00etatik 06.00etara).

Larunbat, igande eta jaiegunetako lanaldia beste astegun batzuetako lanarekin osatu daiteke, kontratuan ezarritako asteko lan ordu kopurua egin arte.

Bulegoetako langileria:

Astelehenetik ostiralera 8:30etik 16:30era arte. 30 minutuko atsedenaldia izanen dute bazkaltzeko.

Lanaldi malgua egiteko baimena ematen da. Horren ondorioz, langilea 30 minutu berandu sartu ahalko da eta, horrenbestez, denbora bera eman beharko du ohiko lanaldia bukatu ondoren.

Bulegoetako langileriaren ordutegi berriari dagokionez, enplegatuen lanaldia aldatzeko TRW Automotive España, S.L. enpresaren zuzendaritzak Enpresa Batzordearekin lortutako akordioetan ezarritakoari jarraikiko zaio.

6. artikulua. Oporrak.

Oporrak 30 egun naturalekoak dira.

Urteko oporren egutegia aldatzen da, 1990. urtetik aurrera honelaxekoa izanen baita:

_Iruñeko festen egunetan (Sanferminak).

_Gainerako egunak abuztuan hartuko dira.

Oporren egutegia aldatzearen truke, enpresak 1990. urtean 65.000 pezeta ordaindu zizkion langile bakoitzari eta, geroztik, kopuru hori soldataren parte bat da.

Erabakitako oporraldi horretan lantegia irekita baldin badago, hau da, ohiko ekoizpen prozesua egiten baldin badu, oporraldia hasten den egunean aldi baterako ezintasun egoeran dauden langileek oporrak hartzeko eskubidea izanen dute, medikuaren alta-agiria jaso bezain pronto. Ez da ekoizpen prozesutzat hartuko Mantentze-lanetako Zerbitzuak edo Zaintza Zerbitzuak egiten duen lana, ez eta bi edo hiru eguneko ekoizpen prozesuak bukatzekoak ere.

7. artikulua. Lizentzia ordainduak.

Lizentzia eta baimen ordaindu hauek ezarri dira:

a) Langilearen ezkontza: 18 egun natural, lizentzia hori eta oporrak elkarren segidan hartzen ahal dira, batera gertatzen badira.

b) Emaztearen erditzea: 4 egun natural; jaiotzatik aurrera 2 egun natural hartuko dira eta langileak aukeratuko du noiz hartu beste 2 egunak, jaiotzatik hasita 15 eguneko epearen barnean.

c) Ezkontidea hiltzen bada: zazpi egun natural.

d) Ezkontidearen eritasun ez larria, ospitaleratu beharra dakarrena, erditzea salbuetsita: bi egun natural.

e) Ezkontidearen, gurasoen, aitona-amonen, seme-alaben, biloben eta anai-arreben eritasun larria, egiaztatua: bi egun natural.

f) "Ezkontidea" aipatzen den guztietan, balio berekoa izanen da langilearekin bizikide egonkor gisa bizi den pertsona, gutxienez urtebete lehenagotik elkarrekin bizi badira, eta betiere bizilekua duen udalaren ziurtagiriaren bidez frogatzen badute.

g) Gurasoak, aitona-amonak, seme-alabak, bilobak edo anai-arrebak ospitaleratzeagatik: 2 egun natural; ospitaleratzearen agiria aurkeztu behar da. Ahaideak ospitalean egun bat egiten badu, langileak egun bateko baimena izanen du.

h) Gurasoen, aitaginarreba-amaginarreben, aitona-amonen, seme-alaben, biloben eta anai-arreben heriotza: hiru egun natural.

i) Koinatu-koinaten eta suhi-errainen heriotza: bi egun natural. Baimenaren barrenean lanegun ez den egun bat sartzen bada, eguna dagokionean erabili beharko da, aldatu gabe. Baimenaren barruko lanegun bat gutxienez aurrerago erabili ahalko da, baimena emateko arrazoia zein den ikusita egokiagoa den beste egun batean, betiere arrazoizko epe baten barrenean.

j) Anai-arreben, seme-alaben, biloben, gurasoen, lehengusu eta iloba propioen eta koinatu-koinaten ezkontza: egun natural bat.

k) Osaba-izeba, iloba eta lehengusu propioen heriotza: egun natural bat. Baimen eguna laneguna ez bada ere, egun hori dagokionean erabili beharko da nahitaez. Heriotza lanegun batean gertatzen bada, baimena emateko arrazoia zein den ikusita egokiagoa den beste egun batean hartu ahalko da, betiere arrazoizko epe baten barrenean.

l) Ohiko bizitokia aldatzeagatik: egun natural bat.

m) Betebehar publiko saihestezin bat betetzeko behar-beharrezkoa den denbora.

Lizentzia horiei egun natural bat edo enpresari bidezkoa iruditzen zaiona gehituko zaie lizentzia eskatzeko gertaerak, urruntasunagatik edo komunikazio zailtasunagatik, hala eskatzen duenean.

Baimen ofizialen kasuetan, oinarrizko soldata eta primen % 100 ordainduko da.

Ofizialak ez izanik ere, egoera larrietan edo presakoetan ematen diren baimenei dagokienez, enpresak errekuperatu behar direla erabakiz gero, absentzia orduak bi hilabeteko epean errekuperatu beharko dira.

Absentzia orduak taxuzko mugatik gorakoak badira, kasuan kasuko langileak eskatuta, Enpresa Batzordeko kideek enpresarekin negoziatuko dute hauetako konponbideren bat lortzeko asmoz: langileak soldata jasotzea, baimenaren ezinbestekotasuna eta langileari sortu ahal zaion kalte ekonomikoa ikusita; soldata ez ordaintzea edo, bestela, ordu guztiak errekuperatu beharra ezartzea.

8. artikulua. Bestelako baimenak.

Enpresak onartzen dituen bestelako baimenak, egun oso batekoak edo gehiagokoak, lehen-lehenik, bosturtekoei dagozkien baimen egunen kontura konpentsatuko dira, langileak horrelakorik jasotzeko eskubiderik baldin badu.

III. KAPITULUA

Baldintza ekonomikoak

9. artikulua. Lansariak.

2005. urterako lansariak 1. eranskinean azaltzen dira. 2006. urterako lansariak formula honen arabera igoko dira:

2006: Espainiako egiazko KPIa + 1 (igoera lineala).

Hitzarmen hau sinatzen denean plantillan dauden enplegatuendako soldata 3. mailako ofizialentzat adierazitako berbera izanen da, 137 errendimendu tasan arituta. Dena dela, horrek ez du ekarriko egun dauden balorazio-mailetako lanbide kategorien lansari-mugimendurik egitea edo kategoria horiek kentzea.

10. artikulua. Soldaten berrikuspena.

Soldatak berrikusteko klausula bat ezarri da, hasiera batean 2005. urterako aurreikusitako Espainiako egiazko KPIa bermatzeko (% 2).

2006. urterako ere soldatak berrikusteko klausula ezarri da, urte horretako Espainiako egiazko KPIa bermatzeko.

11. artikulua. Soldatak ordaintzea.

Hilean ordainketa bakarra egitea adostu da. Hilabeteko azken egunean eginen da, edo aurrekoan, hura jaieguna baldin bada.

Beharginen lansarien lehenbiziko ordainketa egiteko, dagozkien lansari-kontzeptu guztiak kalkulatuko dira eta gero horien arabera kalkulatzen diren kenkariak aplikatuko dira (PFEZ, Gizarte Aseguruak etab.). Hurrengo hilabeteetan ere arau horrexeri segituko zaio. Hortaz, hilabete bakoitzerako kalkulatutako ordainketa egitean, aurreko hilabeteko likidazio zehatza adierazten duen errezibo ofiziala emanen da, non langile bakoitzari dagokion diferentzia, aldekoa edo kontrakoa, adieraziko den.

Abenduko aparteko saria abenduaren 20an ordainduko da, kategoria guztientzat.

Industria Siderometalurgikorako Lan Ordenantzaren 73. artikuluan adierazitako pizgarriaren ondorioetarako, hots, oinarrizko soldataren % 25 ordaintzeko ondorioetarako, errendimendu zuzena 130 errendimendua da.

Errendimendu hori ezin izanen da inoiz ezinbestez eskatu. Horren ondorio bakarra aurreko lerrokadan ezarritakoa izanen da.

12. artikulua. Mozkinen saria.

Aurreko urteko ekitaldi ekonomikoari dagozkion mozkinen saria urteko apirilaren 1a baino lehen likidatuko da. Sari hori kasuan kasuko ekitaldiko 31 soldata-eguni eta antzinatasunari dagokiena adinakoa izanen da. Sari hau kasuan kasuko urtean lanean emandako denboraren arabera jasoko da, eritasunaren edo istripuaren ondoriozko bajan emandako denbora barne hartuta.

Etorkizunean enpresaren egiazko etekinetan oinarrituriko mozkinen parte-hartze sistemaren bat nahitaez ezarriko balitz langileentzat, ondorio horretarako ez litzateke halakotzat hartuko, ondorio horretarako bakar-bakarrik, TRW Automotive España, S.L.n ezarri zen mozkinen saria.

13. artikulua. Uztaileko, iraileko eta eguberrietako aparteko sarien gaineko arau komunak.

Aparteko sari horiek kasuan kasuko urtean lan egindako denboraren arabera ordainduko dira.

14. artikulua. Kontaketa guztira.

Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren 31. artikuluan edo bete beharreko beste arau edo hitzarmen batean ezartzen diren aparteko sarien eta mozkinen sariaren zenbatekoa konputatzeari begira, urtean sorrarazitako aparteko lau sariak konputatu eta horiekin konpentsatu behar direla ulertu behar da.

15. artikulua. Antzinatasuna.

Osagarri hau bosturtekotan oinarritzen da, kopuru mugarik gabe.

Bosturteko bakoitzeko, langile guztiek baimen-egun bat izanen dute.

Bosturtekoei dagozkien baimen-egunak hartzeko aldez aurretik erdi mailako kargudunarekin edo buruarekin adostu beharko da, departamentuaren edo atalaren lana antolatzeko behar den denbora izan dezaten eta, horrenbestez, ekoizpen prozesua ez eteteko.

Bosturtekoen araberako lansari taulak 3. eranskinean azaltzen dira.

16. artikulua. Mantentze-lanetako zerbitzuko langileak.

Zerbitzu horren ezaugarri bereziak ikusita, bertako langileek 1987ko ekainaren 19an sinaturiko akordioak izanen dituzte araubide. Hona hemen akordio horrek dioena:

"Mantentze-lanetako zerbitzuko langileen ezaugarri bereziak ikusita, beharrezkoa da jarduera hori arautzea, enpresaren zerbitzu-beharrak betetzeko".

Hori ikusita, Enpresa Batzordeak, atal horretako langileek eta enpresako zuzendaritzak ondoko akordio hauek hartu dituzte:

1) 22:00etatik 06:00ak bitarte ustekabeko matxura larriak konpontzeko egiten diren irteeren edo dei berezien osagarria ezartzen da, 27,42 euro gordinekoa, atal honetako lanbide kategoria guztietako langileek jasoko dutena.

a) Kontzeptu horren barrenean lan egindako ordu bakoitzeko ordu bateko atsedenaldia emanen da, gehi 9,59 euro gordin lan ordu bakoitzeko. Atseden-ordu horiek pilatu ahalko dira gero batera hartzeko, arduradunarekin adostu bezala.

b) Kontzeptu honen kontura hartu beharreko gutxieneko denbora bi ordukoa izanen da, aurreko lerroaldean ezarritako baldintzetan, nahiz eta egindako lanean bi ordu baino gutxiago eman.

2) Ustekabekoa eta oso presakoa den makinen matxura larri bat dela kausa, langileak bere lanaldia luzatu behar baldin badu, bi ordu gehienez, ordu horiek pilatu ahalko dira gero batera hartzeko, arduradunarekin adostu bezala. Lan egindako ordu bakoitzeko ordu bateko atsedenaldia emanen da, gehi 9,59 euro gordin ordu bakoitzeko.

3) Lan baldintzak aldatzeko Nafarroako Gobernuko Lan Departamentuak emandako baimena erabiliz, larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan lan egitea beharrezkoa den kasuetarako, 68,55 euro gordineko plusa ezarri da lan egun bakoitzeko, gehi atseden-egun bat, auzitegi eskudunek kontrakoa erabakitzen ez duten bitartean.

Atseden-eguna urte natural horrexetan hartu beharko da, arduradunarekin adostu bezala.

4) 90,48 euro gordineko plusa gehi atseden-egun bat ezarri da larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan lan egiten den egun bakoitzeko, egun hori aurreko atalean ezarritakoaren arabera ohiko lan eguna ez bada.

Atseden-eguna urte natural horrexetan hartu beharko da, arduradunarekin adostu bezala.

5) Mantentze-lanetako zerbitzuko langileek aitortzen dute beharrezkoa dela atal horretako langile batzuek gainerako langile guztientzat ezarritako egutegitik aparte hartzea opor-egunak eta aldi horretan dagozkien eginkizunak betetzeko konpromisoa hartzen dute.

Oporraldi horretako lanak betetzeko, ondoko hauek hartu beharko dira kontuan:

a) Aldi horretako langile-beharrak bi hilabete lehenagotik jakinaraziko dira eta langile boluntarioekin beteko dira, behar guztiak betetzeko adina langile baldin badaude. Bestela, langile egokiak hautatuko dira eta derrigorrez agertu beharko dute.

b) Atalaren antolaketa-egiturak horretarako aukera ematen duenean, ataleko langileentzako txandakako sistema bat ezarriko da, ekoizpenaren beharren ondorioak pairatu behar dituztenak beti langile berberak izan ez daitezen.

c) Oporraldi horretan lanera nahitaez joan behar duten langileek egun bat eta erdiko atsedenaldia izanen dute lan egindako egun bakoitzeko, edo atseden-egun bat gehi 64,68 euro gordin.

Atseden-egunak ekainean, abuztuan edo irailean hartuko dira, nork bere arduradunarekin adostuta, non eta beste egun batzuetan hartzeko banakako akordiorik ez dagoen.

Nolanahi ere, konpentsazio-egunak hartzeari dagokionez, irizpide nagusia izanen da arduradunarekin adostea, zerbitzu beharren arabera hartzeko.

6) Atalaren lan-aurreikuspenak izan bezain pronto, urteko lan-egutegia prestatuko da.

7) Enpresak toxikotasunaren plusa ordainduko du, beharrezkoa duten lanpostuetan.

8) Enpresa zerbitzu honetako langileen lan arropak garbitzeaz arduratuko da, ataleko arduradunak ikuskatu ondoren.

9) Akordio honetan ezartzen diren diru-kopuru, plus edo osagarri guztiak soldataren zatitzat edo soldataren kontzeptutzat hartuko dira. Hortaz, hitzarmen kolektiboen negoziazioen ondorioz TRW Automotive España, S.L.n urtean-urtean aplikatzen diren igoerak aplikatuko zaizkie.

10) Akordio honetan ezartzen diren diru-kopuru, plus edo osagarri guztiak aplikatuko dira langilea Mantentze-lanetako Zerbitzuan ari den bitartean. Beraz, lantegiko beste atal bateko beste lanpostu batera lekualdatzen badute, ez dute horrelakorik kobratzeko eskubiderik izanen.

11) Akordio hau sinatu ondoren hemen adostua aldatzen duen maila altuagoko beste xedapen bat onartuz gero, langileentzat onuragarriena dena aplikatuko da.

12) Klausula hauek guztiak akordio bakar bat osatzen dute eta, beraz, ezinezkoa da batzuk onartzea eta beste batzuk ez, izan ere, batzuek besteak konpentsatzen dituzte eta.

Prestasun plusa

Mantentze-lanetako Zerbitzuko langileen ezaugarri berariazkoak kontuan harturik (mekanika eta elektrizitate-elektronika arloetako lanak), ohiko lan ordutegitik kanpo, jaiegunetan eta oporretan lan egiteko prestasuna baitakarte, besteak beste honako lan hauetan aritzeko: matxurak, makinen aldaketak, prebentzio lanak, istripuak, gorabeherak etab., prestasun plus bat ezartzea erabaki da, 1.217,81 euro gordinekoa urtean. 12 hilabetetan ordainduko da, bakoitzean 101,48 euro gordin. Plus hori ez da aintzat hartuko aparteko sarien, oporren edo beste kontzeptu batzuen kalkulua egiteko orduan.

Plus honen ordainketa eta horren aldera eskatzen den prestasuna egoki bideratzeko, bi alderdien fede ona behar da. Hortaz, ahal den neurrian, lana banatu behar da, langileen prestasun behar hori arrazoi justifikaturik gabe ez handitzeko.

Plusak hitzarmenak indarra izan bitartean izanen du balioa, eta funtzionamenduarekin ados ez egonez gero, alderdietatik edozeinek indarrik gabe utzi ahalko du, osotara edo banaka.

Era berean, plusari hitzarmen kolektiboen negoziazioen ondorioz TRW Automotive España, S.L.n urtean-urtean aplikatzen diren igoerak aplikatuko zaizkio.

Akordio horrek 1991ko uztailaren 1etik aurrera du indarra, 1991ko uztailaren 22an hartutako akordioaren arabera.

17. artikulua. Ohiz kanpoko edo gaueko lana edo lan toxiko, nekagarri edo arriskutsua egiteagatiko osagarriaren arauak.

Osagarri hau oporraldian ere ordainduko da.

18. artikulua. Joan-etorrietarako ordainsariaren arauak.

TRW Automotive España, S.L.ren konturako lanak egitera, enpresarenak ez diren beste lantoki batzuetara joaten diren langileek sari bat jasoko dute, kasuan kasuko langileak aurreko hilabetean irabazitakoaren batez bestekoa hain zuzen.

19. artikulua. Lotura plusa.

Enpresak langileren bati deitu behar baldin badio igande edo jaiegunen batean, hur-hurreko ezbeharrei aurrea hartzeko edo istripuak, matxurak edo kalteak konpontzeko lanetan aritzeko, langile horri "lotura plus" bat ordainduko zaio, 21,63 eurokoa.

20. artikulua. Gaueko deien osagarria.

22:00etatik 06:00ak bitarte egiten diren irteera eta dei berezi bakoitzeko, 10,86 euroko osagarria ezartzen da kategoria guztietako enplegatuentzat.

Beharginentzat plus hori 8,59 eurokoa izanen da kategoria guztietan.

Osagarri hau aparteko orduen diru-zenbatekoarekin bateragarria izanen da.

21. artikulua. Lanaldia luzatzearen osagarriaren arauak.

Egindako lan ordu kopurua zehaztea zaila baita, aparteko orduak ordaindu beharrean, ondotik adierazten den lanpostuak osagarri bat jasoko du urtean, lanaldia luzatzearen osagarri gisara:

_Zuzendaritza Nagusiko idazkaria: 4.646,34 euro gordin.

22. artikulua. Lan falta edo gutxitzea.

Langileari leporatu ezin zaion arrazoi bat dela kausa, enpresan lan falta edo gutxitze bat baldin badago, langileek egiazko soldataren % 100 kobratuko dute, eta ekoizpen sariaren % 100, are lantegi osoa nahitaez geldiarazi behar baldin bada ere, Legean adierazitako ezinbesteko kasuetan izan ezik.

23. artikulua. Sarien sistema.

Zuzeneko sariaren araubidean lanean ari diren langileen ekoizpen saria ekoizpenaren kontrolpean lan egindako orduen arabera sorraraziko da, eta behar bezalako kalitateko produkzioaren arabera.

Gutxieneko errendimendua 100ekoa izanen da. Errendimendu horri 1. eranskinean agertzen diren lansariak dagozkio.

Hilabeteko gutxieneko errendimenduaren % 100 eskatuko da. Batez besteko errendimendua ateratzeko, hilabeteko ekoizpenaren batuketa zati hilabeteko egun kopurua eginen da.

Denbora estandarra aintzat hartu gabe zeharkako lanak egiten dituzten langileek denbora estandarra duten lanpostuetako langileek lortzen dituzten sarien batez bestekoa jasoko dute.

IV. KAPITULUA

Gizarte Segurantzako Araubide Orokorraren babesa hobetzeko borondatezko erabakiak

24. artikulua. Enpresaren ekarpen osagarriak, laneko istripu edo eritasun kasuetan.

Beharginen kasuan, enpresak bajaren lehenbiziko egunetik beretik osatuko ditu Lan istripuen Ugazaben Mutuak ematen dituen prestazioak, langileak ezustea gertatu zenean jasotzen zituen guztirako lansarien % 100 egin arte. Ekarpen hori 18 hilabetez eginen da gehienez.

Enplegatuek, berriz, Gizarte Segurantzako prestazioen eta bakoitzaren egiazko diru-sarreren arteko aldea jasoko dute kontzeptu honengatik.

25. artikulua. Enpresaren diru-ekarpen osagarriak, eritasun arrunta edo lanetik kanpoko istripua dagoenean.

A) Bajarik gabeko eritasuna:

Baja-agiri ofizialik gabeko eritasun kasuetan, enpresak hitzarmen honen aplikazio eremuan dauden langile guztiei ordainsarien % 100 ordainduko die, urte natural bakoitzean bi egunez gehienez (16 ordu). Dena dela, diru-kopuru hori kobratzeko, langileak/enplegatuak enpresako zerbitzu medikoaren kontrolaren eta zaintzaren pean jarri beharko dira.

Hitzarmen honek indarra duen bitarteko urte naturaletan gorago aipatzen den aukera baliatzen ez duten langile/enplegatuek hurrengo urte naturalean hautapen libreko egun osagarri bat izanen dute, hitzarmen kolektibo honetako 3. artikuluan ezarritako baldintzetan.

B) Lanetik kanpoko eritasun edo istripua, baja-agiria aurkeztuta:

1) Beharginen kasuan, enpresak bajaren lehenbiziko egunetik osatuko ditu Gizarte Segurantzak aldi baterako ezintasun kasuetan ematen dituen prestazioak, langilearen guztirako lansarien % 100 egin arte. Ordainketa hori bi urte eta erdiz eginen da gehienez ere.

Hitzarmen honetan ezarri den diru-osagarri hori jasotzeko, baldintza hauek bete beharko dira:

a) Eritasuna egiaztatzea, baja medikoaren agiri ofiziala aurkeztuz.

b) Kasuan kasuko hilabetean beharginen taldean izandako eritasunaren ondoriozko absentziak lanpostuan egon beharreko orduen % 5etik gorakoak ez izatea. Absentismoa % 5 eta 6ren artekoa bada, oinarrizko soldata gehi ekoizpen sariaren % 80 kobratuko da.

Absentismoa % 6 eta 7,5en artekoa bada, oinarrizko soldata gehi ekoizpen sariaren % 60 kobratuko da.

Absentismoa % 7,5etik gorakoa bada, oinarrizko soldata kobratuko da.

Absentismoa neurtzeko lehentxeago adierazitako ehuneko horietan ez dira konputatuko hilabetetik gorako iraupena duten eritasunen ondoriozko baja ofizialak, ez eta izurrite, eritasun kroniko eta antzeko beste kasu batzuen ondoriozkoak ere.

2) Enplegaturen batek lana uzten badu ezongi dagoelako edo Gizarte Segurantzako mediku espezialista batera joan behar duelako, enpresak egun horretako lansari osoa ordainduko dio, betiere Zerbitzu Medikoak ateratzeko baimena emanez gero.

Lanerako ezintasun kasuetan, enplegatuek Gizarte Segurantzaren prestazio ofiziala jasotzen duten bitartean, enpresak diru-osagarri bat ordainduko die lansari guztien % 100 egin arte, betiere eriak lehenbailehen osatzeko ezartzen diren neurriak betetzen baditu.

Behin-behineko baliaezintasun kasuetan, prestazio ofizialen gaineko ekarpen osagarria enplegatuak aldi baterako baja hartu zuenean jasotzen zuen lansari likidoaren % 100 egin artekoa izanen da. Diru-ekarpen hori bi urte eta erdiz eginen da, baliaezintasunaren aitorpena egiten den egunetik hasita.

26. artikulua. Erretiroa hartzean edo ohiko lanbiderako ezintasun iraunkor osoa, erabateko ezintasun iraunkorra edo baliaezintasun handia dagoenean eginen den diru-ekarpena.

60 urte betetakoan erabateko erretiroa edo erretiro partziala hartzen duten langile guztiek 2.487,51 euroko saria jasoko dute.

Aurrean aipatutako baldintzak betetzen dituzten langileei 2.487,51 euroko saria mantentzen zaie "ad personam" berme gisa, hau da, erretiroa 60 urtetan hartzen dutenei edo, adin horretara iritsita, klausula honen tituluan adierazitako ezintasun egoeraren batean deklaratzen direnei.

Ezintasun egoera horietako batean 60 urte bete aurretik deklaratzen diren langileei 62,18 euro ordainduko zaie TRW Automotive España, S.L.n lan egindako urte bakoitzeko, baina 2.487,51 euroko muga gainditu gabe.

Lan urte bakoitzeko 62,18 euro jaso ondoren, ohiko lanbiderako ezintasun iraunkor osoan dagoen langileren bat enpresan sartzen baldin bada ezgaitasunak dituztenentzat gordetako lanposturen batean, TRW Automotive España, S.L.k enpresan baja hartu zuenean zegokion antzinatasuna gordeko dio langileari, eta horren arabera dagokion diru-zenbatekoa lanbide kategoria berriko soldataren arabera kalkulatuko da. Zerbitzu-urte bakoitzeko langileari emandako dirua (62,18 euro urte bakoitzeko) aurrerakin gisa konputatuko da, langilearen erretiro saria edo, lanerako erabateko ezintasun iraunkorra deklaratuz gero, ezintasun saria kalkulatzen denerako.

Kalkulu hori TRW Automotive España, S.L.n egiaztatua duen antzinatasun osoa aintzat hartuta eginen da.

6 hilabetetik gorako lana egiazki egindako urtetzat hartuko da.

Hemendik aurrera erretiroa hartzen dutenei ere 62,18 euro ordainduko zaie lan urte bakoitzeko, baina 60 urte bete artekoak baino ez dira konputatuko. Bestalde, 2.487,51 euroko muga ere mantentzen da "ad personam" berme gisa.

27. artikulua. Dagokion ezintasunerako proposamenak iraun bitartean, eginen den diru-ekarpen osagarria.

Enplegaturen bat "aldi baterako ezintasun" egoeratik "dagokion ezintasun iraunkorrerako proposamena" izatera zuzenean igarotzen denean, hots, "behin-behineko baliaezintasuna" izeneko egoera agortu gabe, enpresak langilearen hileko soldata garbiaren % 100era iritsi arte osatuko ditu Gizarte Segurantzaren prestazio ofizialak, gehienez ere sei hilabetez.

28. artikulua. Ohiko lanbiderako ezintasun iraunkor partzialeko kasuetan eginen den diru-ekarpena.

Enplegaturen bat, dela laneko istripuagatik, dela eritasunagatik, ohiko lanbiderako ezintasun iraunkor partzialaren egoeran deklaratzen badute ofizialki, enpresak beste lanpostu bat esleituko dio -ezgaitasuna duen langileak ohiko eraginkortasuna lortzeko moduko lanpostu bat, ahal baldin bada-eta Gizarte Segurantzaren prestazioak ez zaizkio murriztuko.

29. artikulua. Taldekako asegurua.

Langileek enpresak aseguru-etxe batekin sinatua duen taldekako bizi-aseguruaz baliatzeko eskubidea dute.

Horrez gain, enpresak istripuetarako asegurua sinatua du, honako arrisku hauek estaltzeko:

_Istripuaren ondoriozko heriotzagatik: 15.025,30 euro.

_Istripuaren ondoriozko erabateko baliaezintasunagatik: 24.040,48 euro.

V. KAPITULUA

Malgutasuna

30. artikulua. Prestasun plusa.

94. urtea baino lehen kontratatu ziren bost eguneko kontratudunek (langile finko zaharrak), bai, halaber, egun horren ondotik kontrataturiko bost eguneko kontratudunek ere, hots, langile finko zaharrekin asimilatu eta astelehenetik ostiralera bitarte lan egitera igaro direnek (bost eguneko langile finko berriak), TRWko egutegiko larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan lan egiteko izena eman ahalko dute, norberak eskatuta, arduradunak edo buruak atalaren beharrak ikusita eskatzen duenean. Horrelakoetan, prestasun plus gisara 64,41 euroko osagarria jasoko dute lan egindako egun bakoitzeko (larunbata, igandea edo jaieguna), egun horri dagokion ohiko konpentsazioaz gainera.

31. artikulua. Jaiegunetako plusa 2 eguneko langile finko berrientzat.

1994ko apirilaren 15etik aurrera kontratatuak izanik, astean bi egunetan lan egin ohi duten langileek (horien lan egutegia hitzarmen honen 4. artikuluaren 2. lerroaldean arautua dago) 43,25 euro gordineko plus eguneratua jasoko dute lan egiten duten igande edo jaiegun bakoitzeko (Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALaren arabera), betiere hilabetean 8 egun baino gehiago lan egiten badute.

VI. KAPITULUA

Aparteko orduak

32. artikulua. Aparteko orduak.

Aparteko orduak ekiditeko asmoz, enpresako zuzendaritzak beharrezkoa den kasuetan aldi baterako langileak kontratatzeko konpromisoa hartzen du, legeek baimenduriko aparteko orduak ere baliatzeari uko egin gabe. Egiturazko aparteko orduak arautu eta horien segimendua egiteko, Zuzendaritzak eta Enpresa Batzordeak 1989ko maiatzean lorturiko akordioari men eginen zaio.

Bi alderdiek garbi azaltzen dute behar-beharrezkoa dela bezeroei azkar eta egoki erantzutea, enpresa eta enplegua sendotuko bada. Hori eta lehenbailehen erantzun beharreko beste egoera batzuk kontuan harturik, beharrezkoa da batzuetan aparteko orduak erabiltzea.

Bi alderdiek aparteko orduen kopurua gutxitzeko borondatea azaltzen dute.

VII. KAPITULUA

Langileen sailkapena, maila igoera eta prestakuntza

33. artikulua. Mailaz igotzeko araubidea.

a) Beharginentzat.

Lanpostu bat gora egiteko sistemaren bidez betetzeko irizpide orokorra horretan aritzeko eskatzen diren gaitasunak erakustea izanen da. Gora egiteko azterketetan gaitasun probak eta ezaupideen probak eginen dira.

Gora egiteko azterketetan lanpostu hutsari dagokion mailatik beheragoko langile guztiek parte hartu ahalko dute.

Lanpostu hutsak probak gainditu eta kalifikaziorik altuena lortzen duten langileek beteko dituzte. Berdinketarik izanez gero, lanbide historial hobea edo antzinatasunik handiena duenak izanen du lehentasuna.

Gaitasun probak baztertzaileak izanen dira, hau da, ezaupideen gaineko probak ezin dituzte egin aurreko horiek gainditzen ez dituztenek.

Ezaupidetzat hartuko da lanpostuaren jarduerari dagozkion eginkizunen ezagutza teoriko-praktikoa, halakoa non izangaiak lanpostuari dagokion gutxieneko errendimendua hasiera-hasieratik lortu ahal duen.

Hautatzen diren langileek lanpostuari egokitzeko aldi bat izanen dute, hilabetekoa gehienez.

Egokitzapen aldia gaindituz gero, izangaia mailaz igoko da.

Lanpostuari egokitzeko aldian, langileak lehengo lansariak jasoko ditu. Mailaz igotakoan, lanpostu berriari dagokion soldata jasoko du eta atzerako eragina izanen du egokitzapen aldia hasi zen arte, dagokion aldea ordainduko baitzaio.

Gora egiteko sistemaren bidez hautagai bakar batek ere gainditzen ez badu, enpresak bi bide izanen ditu: langile berrien hautapena egitea edo mailaz igotzeko azterketetan puntuazioarik altuena lortu duen langilea hautatzea.

Hautatzen den pertsonak prestakuntza aldi bat egin beharko du. Horren iraupena eskuratzen duen gaitasunaren erritmoaren araberakoa izanen da.

Nolanahi ere, prestakuntza egin behar hori langileak aurretik onartu beharko du.

Enpresak prestakuntza ikastaroaren segimendua eginen du eta, horren arabera, erabakiko du noiz egin behar duen ezaupideei buruzko proba.

Proba gaindituz gero, lanpostua behin betikoz hartuko du.

Prestakuntza aldian dagoen langileak uste badu gaitasun aski duela azterketa egin diezaiotela eska dezake, baina gainditzen ez badu enpresak prestakuntza aldi bukatzea erabaki dezake. Horixe bera erabaki dezake azterketa egitea enpresak berak agindu duenean ere.

Prestakuntza aldia bukatzea erabakiz gero, langileak ordura arteko soldata jasoko du, eta prima lanpostu aldaketa egin aurreko hiru hilabeteetan lorturikoaren batez bestekoa izanen da.

b) Enplegatuentzat.

Enpresak, 10 egun lehenagotik gutxienez, bete nahi diren lanpostu hutsak zein diren jakinaraziko du eta, horrekin batera, ariketak egiteko eguna, programa eta lanpostuak betetzeko eskatzen diren gaitasunak adieraziko.

Horrez gainera, ariketak egiteko modua eta bidezko diren merezimenduak, tituluak eta bestelako eskakizunak azalduko ditu.

Mailaz igotzeko azterketetan lehiaketaren xede den lanpostuaren kategoriatik beheragoko langile guztiek parte hartu ahalko dute.

Enplegatuak mailaz igotzeko hautapen probak lanpostu horretan egoki aritzeko behar diren ezaupide eta gaitasunak neurtzeko izanen dira, bakar-bakarrik. Hortaz, berariaz adierazten da ezin dela adimen edo nortasun testik egin.

Lanpostu hutsa zein taldetakoa den, hango Enpresa Batzordeko kideak epaimahaian arituko dira, kontu-hartzaile gisa.

Probak gainditzen dituzten langileak goragoko lanpostu horietan hasiko dira lanean, baina gehienez ere hiru hilabete iraungo duen probaldia gainditu beharko dute. Probaldia gaindituz gero, enpresak goragoko lanpostuari dagozkion lansari guztiak lanpostu hori hartu zuen lehenengo egunetik beretik ordaindu beharko dizkio langileari.

34. artikulua. Langile berriak hartzea.

Plantillako langileek enpresan sortzen diren lanpostu hutsak betetzeko lehentasuna izanen dute.

Lanpostu horiek betetzeko hautagai egokirik izan ez eta behin betiko edo bitarteko kontratazioa egin behar baldin bada, enpresako zuzendaritzak Enpresa Batzordeko kideei horren berri emanen die, jakin dezaten, eta lanpostua zein taldetakoa den, Batzordean talde horrexen ordezkari diren kideek hautapen mahaian parte hartuko dute, kontu-hartzaile gisa.

Ondoko lanpostuetan ez da jarduneko langileen lehentasun arau hori aplikatuko eta Batzordeko kideek ez dute hautapen mahaian parte hartu beharrik izanen: enpresako zuzendarien idazkaria, posta eta artxibo lanen arduraduna, Zuzendaritza Nagusiari atxikia, eta telefonista.

35. artikulua. Langileen sailkapena.

Hitzarmen honek indarra izan bitartean, lanpostuen egungo sailkapenak indarrean segituko du.

1., 2., 3. eta 4. mailetan dauden enplegatuek laguntzaileen lanbide kategoria izanen dute edo indarra duen Lan Ordenantzan horren baliokidea dena.

5., 6. eta 7. mailetan dauden enplegatuek 2. mailako ofizialaren lanbide kategoria izanen dute, edo horren baliokidea.

8. eta 9. mailetan dauden enplegatuek 1. mailako ofizialaren lanbide kategoria izanen dute, edo horren baliokidea.

10. eta 11. mailetan dauden enplegatuek 3. mailako buruen lanbide kategoria izanen dute.

12. eta 13. mailetan daudenek 2. mailako buruen lanbide kategoria izanen dute, edo horren baliokidea.

14. mailan daudenek 1. mailako buruen lanbide kategoria izanen dute, edo horren baliokidea.

Mailak Baloraziorako Esku-liburuan adierazitakoari jarraikiz ezarriko dira, bakar-bakarrik, beste inolako prozedurarik erabili gabe.

Gizarte Segurantzako kotizazioen ondorioetarako, 10. eta 11. mailak delineatzaile proiektugilearen lanbide kategoriari asimilatuko zaizkio.

36. artikulua. Ingeniari teknikoaren titulua lortzeko ikasketak egiteko bekak.

Enpresak enpresako langile guztiei ikasketa bekak emanen dizkie, ingeniari teknikoaren titulua atera dezaten.

Beka 2.072,89 eurokoa izanen da urtean. Hiru zatitan ordainduko da, hiruhileko akademiko bakoitzaren hasieran.

Beka ikasketak bukatu arte luzatuko da, betiere ikasleak ikasmaila bakoitza oso-osorik gainditzen badu.

Bekadunak bekaren aprobetxamendua egiaztatu beharko du, eskola liburua edo beste egiaztagiri bat erakutsiz, eta bai, halaber, jokabide egokia izan duela, ikastetxeko idazkaritzaren ziurtagiriaren bidez.

Honelako kasuetan, bekaren onurak berehalakoan etengo dira:

1._Aprobetxamendua egiaztatzeko agiriak faltsutzea.

2._Kurtsoa oso-osorik ez gainditzea.

3._Ikastetxeak edo eskolak zehapena jartzea.

Horrelakoetan, bekaduna enpresako plantillatik aterako da, baina eskubide hauek gordeko ditu:

a) Udako hilabeteetan TRW Automotive España, S.L. lan egiteko eskubidea.

b) Ikasketak bekadunari leporatu ezin zaizkion arrazoiengatik uzten baditu, berehala lanean onartzeko eskubidea.

VIII. KAPITULUA

Gizarte laguntzak

37. artikulua. Seme-alaba minusbaliatu edo ezinduendako laguntza.

Ofizialki minusbaliatu edo ezindua deklaratzen den seme-alaba bakoitzeko, enpresak 125,84 euro gordineko dirulaguntza emanen dio langileari.

38. artikulua. Ahaideendako laguntza.

Jardunean delarik hiltzen den langilearen alargunak edo seme-alabek, edo langilea ezkongabea izanez gero, haren guraso, aiton-amonek edo anai-arrebek 62,19 euro jasoko dituzte langileak enpresan zuen antzinatasun urte bakoitzeko, baina 2.487,52 euroko muga gainditu gabe. Anai-arreben kasuan, hildakoaren kontura bizi zirela egiaztatu beharko dute.

Langilea lan istripu batean hiltzen bada, gehieneko diru-muga ordainduko da, hots, 2.487,52 euro.

39. artikulua. Ezkontza.

Langile guztiei ezkontzeagatik osagarri bat ordainduko zaie:

Lehenengo urtea: 8,29 euro, gehi 30 eguneko soldata.

Bigarren urtea: 16,58 euro, gehi 30 eguneko soldata.

Hirugarren urtea: 24,85 euro, gehi 30 eguneko soldata.

Laugarren urtea: 24,85 euro, gehi 30 eguneko soldata.

Bosgarren urtea: 24,85 euro, gehi 60 eguneko soldata.

Dirulaguntza hori ezkondu ondoren enpresan baja hartzen ez duten langile guztiei ordainduko zaie.

Enplegatuek bi hilabeteko lansari osoak adinako laguntza izanen dute, gehi 24,85 euro bosgarren urtean.

40. artikulua. Seme-alaben jaiotzagatiko laguntza.

Seme edo alaba bakoitza izateagatik 22,18 euroko dirulaguntza ezartzen da.

41. artikulua. Garraioa.

Langileendako garraioa enpresaren bizkar izanen da, 4. eranskinean agertzen den ibilbidearen arabera.

Inoiz edo behin, langileari eskatzen bazaio lantokira joatea edo lanaldia luzatzea eta ordu horretan enpresak antolatutako garraio-zerbitzurik ez badago, 2,70 euro ordainduko zaizkio.

42. artikulua. Erregeen festa.

Langileen 2 eta 8 urte bitarteko seme-alabei ematen zitzaizkien opariak erosteko erabiltzen zen dirua plantillako langile guztien artean banatzea erabaki da, denontzat berdin. Oparien ordezko dirulaguntza hori jasotzeko eskubidea izateko, beharrezkoa izanen da oparia jasotzeko eskubidea mugatzen zuen adineko seme-alabak izatea.

43. artikulua. Korriturik gabeko maileguak.

Enpresak diru puska bat gordeko du langileei korriturik gabeko maileguak emateko, hain zuzen ere, zentsuan dagoen langile kopurua bider 4,11 euro egitetik ateratzen dena.

Maileguak gehienez 194,73 eurokoak izanen dira eta mailegua eman eta ondoko hamabi hilabeteetan itzuli beharko da, gehienez.

44. artikulua. Etxebizitza erosteko kreditua.

Enpresak 40 banku-abal eginen ditu gehienez, bakoitza 411,09 euro artekoa, langileek etxebitza eros dezaten.

45. artikulua. Egitezko bikoteak-bikote egonkorrak.

Bi alderdiek adostu dute ezkontzak eta egitezko bikoteak ondorio guztietarako parekatzea.

IX. KAPITULUA

Berme sindikalak

46. artikulua. Berme sindikalak.

Enpresa Batzordeko kideek eta Ordezkari Sindikalek lan sindikaletarako erabiltzen dituzten orduak hilabetero konputatuko dira, sindikatu bakoitzeko kide eta ordezkari guztiek hartutakoak batuta.

X. KAPITULUA

Lanerako ekipamendua

47. artikulua. Laneko jantziak.

Enpresak honako jantzi hauek emanen dizkie langileei:

Tailerreko buruak:

_Bi zamar.

_Bi galtza pare.

_Atorra urdinak.

Tailerreko langileekin edo kanpokoekin harremanetan dauden teknikariak:

_Bata zuria edo urdina, departamentuaren arabera, horren beharra baldin badute.

Biltegiko administrariak:

_2 bata urdin.

Laborategia:

_Bata antiazidoak, horien beharra dutenean.

Osasun zerbitzua:

_Bata zuria, horien beharra dutenean.

Betiere, jantzi berriak erabilien truke emanen dira.

Enpresak bina galtza pare, bina atorra edo bata zuri, kasuan-kasuan, eta xukadera bana emanen dizkie tailerreko langileei urtero. Egoera berezietan, zuzendaritzak erabaki beharrekoak, atorra, galtza edo bata gehiago eman ahalko dira.

XI. KAPITULUA

Mutuak

48. artikulua. Mutuak.

Alderdiek erabaki dute Mutuen aferari modu bateratuan heltzea.

BESTE XEDAPEN BATZUK

49. artikulua. Arau ordeztaileak.

Enpresaren Hitzarmen Kolektibo honetan arautua ez dagoen orotan, Nafarroako Foru Komunitateko Industria Siderometalurgikorako indarra duen Hitzarmen Kolektiboan ezarritakoa aplikatuko da, eta horretan arautua ez dagoenean, Langileen Estatutua eta lan arloan aplikatzekoak diren gainerako arau orokorrak.

50. artikulua. Batzorde mistoa.

Lan arloko Agintaritzari aitortzen zaizkion ahalmenak ukatu gabe, Hitzarmena interpretatzeko Batzorde Misto bat eratu da, sindikatuen bi ordezkarik eta enpresaren bi ordezkarik osatua.

51. artikulua. Azken ohartarazpena.

Hitzarmen hau sinatu aurretik langileren batek edo langile-talderen batek hemengoak baino hobeak diren baldintzak baldin baditu, lehengokoak errespetatuko zaizkio.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehena._2 eguneko langile finko berria izatetik 5 eguneko langile finko berria izatera pasatzea.

Hitzarmen hau sinatzen den egunean, 2 eguneko kontratu finko berria duten langileak 5 eguneko kontratu finko berria izatera pasako dira sei hilabeteko epean, akordio hau sinatzen denetik kontatzen hasita, baldintza hauek betetzen badira:

a) Lan karga gero eta handiagoa izatea, kontratu mota hori aldatzea justifikatzeko modukoa.

b) Behar diren malgutasun-mailei eustea.

Alderdiek erabaki dute ezen 2 hilabete horiek bete ondoren ezinezkoa izan baldin bada 2 eguneko langile finko berri guztiak 5 eguneko langile finko berri bihurtzea, banakako plan berariazko bat prestatuko dutela hurrengo bi hilabeteetan bihurtzeko.

Bigarrena._Astelehenetik ostiralera bitarteko lanaldia duten lanpostu hutsak betetzea.

Zuzendaritzak onartzen du 2004ko abenduaren 31 baino lehen astelehenetik ostiralera bitarteko txandara 30 lagun pasatzea.

Hitzarmen Kolektibo berriak indarra duen bitartean, bere horretan segituko du sustaturiko bajei buruzko idatz-zatia aplikatzeko ezarritako 3 urteko aldian enpresan sortzen diren bajak betetzeko sistemak, hots, langileak antzinatasunaren arabera igaroko dira astelehenetik ostiralera bitartean lan egitera.

Zuzendaritzak azaltzen du Hitzarmenaren indarraldia bitartean, sistema horren bitartez, urtero 10 langile gehiago igarotzeko prest dagoela, betiere lan karga gora badoa eta beharrezkoa den malgutasunak horretarako aukera ematen badu.

Hirugarrena._Ikaskuntza.

Ikaskuntzari buruz 2003ko ekainaren 16an hartutako akordioa aplikatzea.

Laugarrena._Tratamendu termikoak.

Termikoen Atalean urtebetetik gora aritu diren langile guztiei tratamendu termikoei buruzko akordioan ezarritakoa aplikatuko zaie, atal horretan lan egiten duten bitartean.

Bosgarrena._Mutuak.

Zuzendaritzak uko egiten dio, hitzarmena indarrean izan bitartean, aldi baterako ezintasunen egoeretako kontingentzia arruntak Mutuaren bidez kudeatzeari.

Seigarrena._TRW Balaztak.

TRW Direkzioak atalean lan egiten duten TRW Balaztak ataleko langileak, hitzarmen honek indarra hartzearekin batera, TRW Direkzioak atalean sartuko dira, egungo soldatei eutsiz. Horrez gainera, soldata eguneratzeari, urteko ordu kopuruari eta 59 urtetan baja hartzeari buruz Hitzarmen honetan ezarritako klausulak ere aplikatuko zaizkie.

Balaztak egiten segitzen duten TRW Balaztak ataleko langileak, Geologistic-en ari diren TRW Balaztak-eko langileak barne, TRW Direkzioak atalera igaroko dira 2006ko urtarrilaren 1a baino lehen, aurreko horien baldintza berberetan.

Zazpigarrena._Errelebo-kontratuak.

Hitzarmenaren indarraldia bukatu baino lehen, hitzarmenaren akordioa sinatzen den egunean enpresan dauden 12 errelebo-kontratuak mugagabekoak eginen dira.

Zortzigarrena._Behin-behineko langileak.

Hitzarmenak indarra duen bitartean, tailerreko langileentzako errelebo-kontratuak 2004ko azaroaren 22an behin-behinekoak ziren langileekin eginen dira, enpresako kontratuaren antzinatasunaren arabera.

Bederatzigarrena._Malgutasuna.

Laugarren txanda egiten duten langileek bi asteburu libre izanen dituzte hilabetero.

I. ERANSKINA

Lansariak

TAILERREKO LANGILEAK

Espezialistak

Oinarrizko soldata: 50,52 euro x 365 egun = 18.439,80 euro.

Aparteko sariak: 2006ko martxoa = 1.566,12 euro.

Uztaila = 1.566,12 euro.

Iraila = 1.566,12 euro.

Abendua = 1.566,12 euro.

Finkoa guztira urtean = 24.704,28 euro.

Finkoa guztira urtean = 22.836,30 euro.

100 653,13 25.357,41

110 960,56 25.664,84

120 1.307,85 26.012,13

130 1.635,21 26.339,49

137 1.856,07 26.560,35

140 1.949,26 26.653,54

3. mailako ofiziala

Oinarrizko soldata: 50,85 euro x 365 egun = 18.560,25 euro.

Aparteko sariak: 2006ko martxoa = 1.576,35 euro.

Uztaila = 1.576,35 euro.

Iraila = 1.576,35 euro.

Abendua = 1.576,35 euro.

Finkoa guztira urtean = 24.865,65 euro.

100 660,90 25.526,55

110 1.054,61 25.920,26

120 1.366,09 26.231,74

130 1.678,52 26.544,17

137 1.897,76 26.763,41

140 1.989,89 26.855,54

2. mailako ofiziala

Oinarrizko soldata: 52,20 euro x 365 egun = 19.053,00 euro.

Aparteko sariak: 2006ko martxoa = 1.618,20 euro.

Uztaila = 1.618,20 euro.

Iraila = 1.618,20 euro.

Abendua = 1.618,20 euro.

Finkoa guztira urtean = 25.525,80 euro.

100 665,73 26.191,53

110 1.143,79 26.669,59

120 1.487,83 27.013,63

130 1.831,81 27.357,61

137 2.068,92 27.594,72

140 2.176,79 27.702,59

1. mailako ofiziala

Oinarrizko soldata: 54,03 euro x 365 egun = 19.720,95 euro.

Aparteko sariak: 2006ko martxoa = 1.674,93 euro.

Uztaila = 1.674,93 euro.

Iraila = 1.674,93 euro.

Abendua = 1.674,93 euro.

Finkoa guztira urtean = 26.420,67 euro.

100 668,65 27.089,32

110 1.198,70 27.619,37

120 1.565,09 27.985,76

130 1.930,47 28.351,14

137 2.186,81 28.607,48

140 2.295,91 28.716,58

1. C mailako ofiziala

Oinarrizko soldata: 55,32 euro x 365 egun = 20.191,80 euro.

Aparteko sariak: 2006ko martxoa = 1.714,92 euro.

Uztaila = 1.714,92 euro.

Iraila = 1.714,92 euro.

Abendua = 1.714,92 euro.

Finkoa guztira urtean = 27.051,48 euro.

100 868,59 27.920,07

110 1.263,26 28.314,74

120 1.657,79 28.709,27

130 2.075,77 29.127,25

137 2.365,47 29.416,95

140 2.487,97 29.539,45

1. B mailako ofiziala

Oinarrizko soldata: 55,95 euro x 365 egun = 20.421,75 euro.

Aparteko sariak: 2006ko martxoa = 1.734,45 euro.

Uztaila = 1.734,45 euro.

Iraila = 1.734,45 euro.

Abendua = 1.734,45 euro.

Finkoa guztira urtean = 27.359,55.

100 896,43 28.255,98

110 1.304,23 28.663,78

120 1.711,95 29.071,50

130 2.131,63 29.491,18

137 2.451,70 29.811,25

140 2.569,29 29.928,84

1. A mailako ofiziala

Oinarrizko soldata: 56,48 euro x 365 egun = 20.615,20 euro.

Aparteko sariak: 2006ko martxoa = 1.750,88 euro.

Uztaila = 1.750,88 euro.

Iraila = 1.750,88 euro.

Abendua = 1.750,88 euro.

Aginte plusa = 2.545,40 euro.

Finkoa guztira urtean = 30.164,12 euro.

ENPLEGATUAK

1 1.670,22 1.670,22 1.670,22 1.670,22 1.670,22 26.723,52

2 1.670,22 1.670,22 1.670,22 1.670,22 1.670,22 26.723,52

3 1.670,22 1.670,22 1.670,22 1.670,22 1.670,22 26.723,52

4 1.670,22 1.670,22 1.670,22 1.670,22 1.670,22 26.723,52

5 1.670,22 1.670,22 1.670,22 1.670,22 1.670,22 26.723,52

6 1.670,22 1.670,22 1.670,22 1.670,22 1.670,22 26.723,52

7 1.712,57 1.712,57 1.712,57 1.712,57 1.712,57 27.401,12

8 1.763,90 1.763,90 1.763,90 1.763,90 1.763,90 28.222,40

9 1.822,99 1.822,99 1.822,99 1.822,99 1.822,99 29.167,84

10 1.939,27 1.939,27 1.939,27 1.939,27 1.939,27 31.028,32

11 2.078,96 2.078,96 2.078,96 2.078,96 2.078,96 33.263,36

TRW Balaztak ataletik datozen langileen lansariak

TAILERREKO LANGILEAK

Peoia:

Oinarrizko soldata: 53,65 euro x 365 egun = 19.582,25 euro.

Aparteko sariak: Uztaila = 1.631,96 euro.

Iraila = 526,18 euro.

Abendua = 1.631,96 euro.

Finkoa guztira urtean = 23.372,35 euro.

Errendimendu saria 135: 135.

Saria euro/urtea: 629,09.

Guztira euro/urtea: 24.001,44.

Espezialista

Oinarrizko soldata: 54,34 euro x 365 egun = 19.834,10 euro.

Aparteko sariak: Uztaila = 1.652,76 euro.

Iraila = 530,18 euro.

Abendua = 1.652,76 euro.

Finkoa guztira urtean = 23.669,80 euro.

Errendimendu saria 135: 135.

Saria euro/urtea: 629,09.

Guztira euro/urtea: 24.318,35.

1. mailako espezialista

Oinarrizko soldata: 55,44 euro x 365 egun = 20.235,60 euro.

Aparteko sariak: Uztaila = 1.686,41 euro.

Iraila = 541,87 euro.

Abendua = 1.686,41 euro.

Finkoa guztira urtean = 24.150,29 euro.

Errendimendu saria 135: 135.

Saria euro/urte: 648,55.

Guztira euro/urte: 24.798,84.

3. mailako ofiziala

Oinarrizko soldata: 56,46 euro x 365 egun: = 20.607,90 euro.

Aparteko sariak: Uztaila = 1.717,36 euro.

Iraila = 550,35 euro.

Abendua = 1.717,36 euro.

Finkoa guztira urtean = 24.592,97 euro

Errendimendu saria 135: 135.

Saria euro/urte: 686,34.

Guztira euro/urte: 25.279,31.

2. mailako ofiziala

Oinarrizko soldata: 58,55 euro x 365 egun = 21.370,75 euro.

Aparteko sariak: Uztaila = 1.780,87 euro.

Iraila = 568,55 euro.

Abendua = 1.780,87 euro.

Finkoa guztira urtean = 25.501,04 euro.

Errendimendu saria 135: 135.

Saria euro/urte: 739,24.

Guztira euro/urte: 26.240,28.

1. mailako ofizial

Oinarrizko soldata: 60,65 euro x 365 egun = 22.137,25 euro.

Aparteko sariak: Uztaila = 1.844,74 euro.

Iraila = 587,30 euro.

Abendua = 1.844,74 euro.

Finkoa guztira urtean = 26.414,03 euro.

Errendimendu saria 135: 135.

Saria euro/urte: 787,22.

Guztira euro/urte: 27.201,25.

1. C mailako ofiziala

Oinarrizko soldata: 63,77 euro x 365 egun = 23.276,05 euro.

Aparteko sariak: Uztaila = 1.939,57 euro.

Iraila = 614,73 euro.

Abendua = 1.939,57 euro.

Finkoa guztira urtean = 27.769,92 euro.

Errendimendu saria 135: 135.

Saria euro/urte: 872,78.

Guztira euro/urte: 28.642,70.

1. B mailako ofiziala

Oinarrizko soldata: 65,91 euro x 365 egun = 24.057,15 euro.

Aparteko sariak: Uztaila = 2.004,81 euro.

Iraila = 635,34 euro.

Abendua = 2.004,81 euro.

Finkoa guztira urtean = 28.702,11 euro.

Errendimendu saria 135: 135.

Saria euro/urte: 901,57.

Guztira euro/urte: 29.603,68.

Ikuskatzailea

Oinarrizko soldata: 67,67 euro x 365 egun = 24.699,55 euro.

Aparteko sariak: Uztaila = 2.058,35 euro.

Iraila = 649,54 euro.

Abendua = 2.058,35 euro.

Finkoa guztira urtean = 29.465,79 euro.

Errendimendu saria 135: 135.

Saria euro/urte: 858,61.

Guztira euro/urte: 30.324,40.

ENPLEGATUAK

1 1.466,03 1.466,03 404,62 1.466,0320.929,04

2 1.573,53 1.573,53 434.69 1.573,5322.464,11

3 1.606,41 1.606,41 443,92 1.606,4122.933,66

4 1.646,66 1.646,66 455,19 1.646,6623.508,43

5 1.689,85 1.689,85 467,25 1.689,8524.125,15

6 1.742,84 1.742,84 482,12 1.742,8424.881,88

7 1.810,45 1.810,45 501,09 1.810,4525.847,39

8 1.875,41 1.875,41 519,29 1.875,4126.775,03

9 1.949,73 1.949,73 540,00 1.949,7327.836,22

10 2.100,19 2.100,19 582,23 2.100,1929.984,89

11 2.282,50 2.282,50 633,20 2.282,5032.588,20

2. ERANSKINA

2005eko lan egutegia

Urtarrila: 19 egun, astelehenetik ostiralera x 8 ordu = 152 ordu.

Otsaila: 20 egun, astelehenetik ostiralera x 8 ordu = 160 ordu.

Martxoa: 20 egun, astelehenetik ostiralera x 8 ordu = 160 ordu.

Apirila: 21 egun, astelehenetik ostiralera x 8 ordu = 168 ordu.

Maiatza: 22 egun, astelehenetik ostiralera x 8 ordu = 176 ordu.

Ekaina: 22 egun, astelehenetik ostiralera x 8 ordu = 176 ordu.

Uztaila: 10 egun, astelehenetik ostiralera x 8 ordu = 80 ordu.

Abuztua: 8 egun, astelehenetik ostiralera x 8 ordu = 64 ordu.

Iraila: 22 egun, astelehenetik ostiralera x 8 ordu = 176 ordu.

Urria: 19 egun, astelehenetik ostiralera x 8 ordu = 152 ordu.

Azaroa: 21 egun, astelehenetik ostiralera x 8 ordu = 168 ordu.

Abendua: 11 egun, astelehenetik ostiralera x 8 ordu = 88 ordu.

Urteko ordu kopurua, guztira = 1.720 ordu.

1994ko apirilaren 15etik aurrera kontrataturiko langileek nork bere egutegia izanen dute, lan arloaren arabera.

2005. urteko lanaldia 1.704 ordukoa izanen da, lan egiazko eta eraginkorrean kontatua.

Urteko lan egutegian hautapen libreko bi egun ezarriko dira, honako baldintza hauek betez gero:

a) Ikuskatzaileari edo buruari aurretik jakinaraztea, ahalik eta lasterren.

b) Ikuskatzailearen edo buruaren adostasuna izatea.

c) Egun horretaz baliatzea kasuan kasuko departamentuaren edo atalaren lana antolatzeko aukera izatearen baldintzapean egonen da, ekoizpen prozesua ez eteteko.

Lanaldiari eta lan ordutegiari dagokienez, enpresaren hitzarmen kolektiboan ezarritakoari jarraituko zaio (II. kapitulua).

Oporrak

Uztailaren 6tik 14ra eta abuztuaren 1etik 21era, biak barne.

1994ko apirilaren 15etik aurrera enpresan sartu diren langileen oporraldia banaka-banaka ezarriko da.

3. ERANSKINA

Antzinatasuna

Espezialista 446,34

3. mailako ofiziala 473,14

2. mailako ofiziala 500,02

1. mailako ofiziala 545,75

1. C mailako ofiziala 561,22

1. B mailako ofiziala 578,02

1. A mailako ofiziala 578,02

1. maila 446,35

2. maila 446,35

3. maila 446,35

4. maila 446,35

5. maila 473,44

6. maila 500,21

7. maila 546,07

8. maila 561,57

9. maila 578,22

10. maila 583,93

11. maila 590,13

Gaueko lana

Kategoria guztiak: 2,296 euro/ordu.

Toxikotasuna

Espezialista 4,90

3. mailako ofiziala 5,04

2. mailako ofiziala 5,22

1. mailako ofiziala 5,42

1. C mailako ofiziala 5,91

1. B mailako ofiziala 6,03

1. A mailako ofiziala 6,14

TRW BALAZTAK ATALETIK DATOZEN LANGILEAK

Antzinatasuna

Peoia 616,06

Espezialista 616,06

1. mailako espezialista 616,06

3. mailako ofiziala 616,06

2. mailako ofiziala 616,06

1. mailako ofiziala 616,06

1. C mailako ofiziala 616,06

1. B mailako ofiziala 616,06

Ikuskatzailea 616,06

1. maila 616,06

2. maila 616,06

3. maila 616,06

4. maila 616,06

5. maila 616,06

6. maila 616,06

7. maila 616,06

8. maila 616,06

9. maila 616,06

10. maila 616,06

11. maila 616,06

Gaueko lana

Kategoria guztiak: 2,154 euro/ordu

Toxikotasuna

Peoia 5,481

Espezialista 5,672

1. mailako espezialista 5,762

3. mailako ofiziala 5,842

2. mailako ofiziala 6,088

1. mailako ofiziala 6,357

1. C mailako ofiziala 6,851

1. B mailako ofiziala 7,109

Ikuskatzailea 7,244

4. ERANSKINA

Autobusen ibilbidea

TAILERREKO LANGILEAK

1. linea

Sartzeko: 5:25 eta 13:20. Ateratzeko: 14:00 eta 22:00 ordu.

SARTZEKO IBILBIDEA ATERATZEKO IBILBIDEA

Burlata (UNZU ostatua) Lantegia

Merindadeen plaza (Bus geltokia) Barañain (Edelweis ostatua zena)

Oliveto kondea kalea (Bus geltokia) Barañain (Dominikak)

Armada etorbidea (tabako-denda) Barañain (Mugako plaza)

Baiona etorbidea (Unzu) Mendebaldea (Euskadiko Kutxa)

Baiona etorbidea (Foto Koldo) Ermitagañako azoka

Baiona etorbidea (Telefónica) Baiona etorbidea (Deportes Navarcorena)

Ermitagañako azoka Baiona etorbidea (Eroski)

Mendebaldea (Euskadiko Kutxa) Baiona etorbidea (Optika)

Barañain (Edelweis ostatua zena) Armada etorbidea (Edif. Singular)

Barañain (Dominikak) Oliveto kondea (Condiveto kafetegia)

Barañain (Mugako plaza) Merindadeen plaza (BBVA)

Lantegia Burlata (UNZU ostatua)

2. linea

Sartzeko: 5:25 eta 13:25. Ateratzeko: 14:00 eta 22:00.

SARTZEKO IBILBIDEA ATERATZEKO IBILBIDEA

Irubide institutua (Bus geltokia) Lantegia

San Kristobal etorb. (Bus-Osasun etxea) Sanduzelaiko etorb. (farmaziaren parean)

San Kristobal etorb. (Sorgiñe ostat. parean) Sanduzelaiko etorb. (SUPERMABO)

Atarrabiako etorbidea (Ciclos Larequi) Sanduzelaiko etorb. (RENFE geltokia)

Marcelo Celayeta etorb. (ZAZU ostatua) Cuatrovientos

Kaputxinoen biribilgua Marcelo Celayeta etorb. (El Porrón ostatua)

Marcelo Celayeta etorb. (Karpy ostatua) M. Celayeta etorb. (transformadorea)

Marcelo Celayeta etorb. (transformadorea) M. Celayeta etorb. (Karpy ostatuaren parean)

Marcelo Celayeta etorb. (El Porrón ostatua) M. Celayeta etorb. (Zazu ostatuaren parean)

Cuatrovientos (La Cabaña ostatua) Kaputxinoak (biribilgua)

Sanduzelaiko etorb. (RENFE geltokia) Atarrabiako etorb. (Ciclos Larequiren parean)

Sanduzelaiko etorb. (Don Jorge ostatua) San Kristobal etorb. (Sorgiñe ostatua)

Sanduzelaiko etorb. (farmazia) San Kristobal etorb. (CANen parean)

Lantegia Irubide institutua (Bus geltokia)

3. linea

Sartzeko: 5:25 eta 13:15. Ateratzeko: 14:00 eta 22:00.

SARTZEKO IBILBIDEA ATERATZEKO IBILBIDEA

Fuente del Hierro/Serafín Olave Lantegia

Serafín Olave/San Juan Bosco Fuente del Hierro/Serafín Olave

Serafín Olave/Ezkirotz Serafín Olave/Ezkirotz

Ega ibaia/Buenaventura Iñiguez Serafín Olave/San Joan Bosco

Buenaventura Iñiguez (Aragón ostatua) Ega ibaia/Buenaventura Iñiguez

José Vila ikastetxea Buenaventura Iñiguez (Aragón ostatua)

Aranguren ibarra/Sadarko errep. José Vila ikastetxea

Zizur Nagusia (Kontzejuaren plaza) Aranguren ibarra/Sadarko errep.

Zizurko auzoberria (Bus geltokia) Zizur Nagusia (Kontzejuaren plaza)

Zizurko auzoberria (Erreniega parkeko birib.) Zizurko auzoberria (Bus geltokia)

Lantegia Zizurko auzoberria (Erreniega park. birib.)

4. linea

Sartzeko: 5:25 eta 13:20. Ateratzeko: 14:00 eta 22:00.

SARTZEKO IBILBIDEA ATERATZEKO IBILBIDEA

Sarriguren kalea (Mesón Maiona) Lantegia

Aintzirako kalea, 11 Berriozar (gasolindegia)

Jauregiko kalea (ile-apaindegia) Atarrabia (Itziar kafetegia)

Egulbati jaur. (albaitaritzako klinika) Uharte (eliza)

Amokain jaur. (ogi-denda) Amokain jaur. (ogi-denda)

Uharte (eliza) Egulbati jaur. (albait. klinika)

Atarrabia (Itziar kafetegia) Jauregiko kalea (ile- apaindegia)

Berriozar (gasolindegia) Aintzirako kalea, 11

Lantegia Sarriguren kalea (Mesón Maiona)

GAUEKO TXANDA

1. linea

Sartzeko: 21:05. Ateratzeko: 6:00.

SARTZEKO IBILBIDEA ATERATZEKO IBILBIDEA

Zizur Nagusiko Udaletxea (herria) Lantegia

Erreniega parkeko birib. Barañain (Castro bitxi- denda)

Mendillorri (Biribilgu zentrala; 21:10) Barañain (Zentral hirib. - 7 Mares)

Zaragozako etorb. (Pamplonica ostatua) Barañain (Muga)

Zaragozako etorb. (Las Matas ostatua) Mendebaldea (Euskadiko Kutxa)

Foruen plaza Ermitagaña (azoka)

Ezkirotz (Vinotecaren parean) Errioxa/Pio XII.a

Iturrama/Pio XII.a Iturrama/Eneko Aritza

Barañain (Mugako plaza) Iturrama/Ezkirotz

Barañain (Edelweis ostatua zena) Buenaventura Iñiguez (Aragón ostatua)

Ermitagañako azoka Taxoare kalea (José Vila)

Mendebaldea (Euskadiko Kutxa) Sadarko errep./Aranguren ibarra

Lantegia Mendillorri (Biribilgu zentrala)

Zizurko auzoberria (Bus geltokia)

Zizurko auzoberria (Erreniega parka)

2. linea

Sartzeko: 21:15. Ateratzeko: 6:00.

SARTZEKO IBILBIDEA ATERATZEKO IBILBIDEA

Berriozar (gasolindegia) Lantegia

Berriozar (Zortziko) Sanduzelaiko etorb. (Video Club)

M. Celayeta etorb. (transformadorea) Olibako monast. (Euskadiko Kutxa)

M. Celayeta etorb. (Karpi ostatuaren parean) Armada etorb. (Ed. Singular)

Kaputxinoak (biribilgua) Oliveto kondea (Condiveto kafetegia)

Atarrabiako etorb. (Zazu ostatuaren parean) Merindadeen plaza

Atarrabiako etorb. (Larequi parean) Apaizgaitegia

San Kristobal etorb. (CAN) Burlata (UNZU ostatua)

Atarrabia (Taxi geltokia) Atarrabia (gasolindegia)

Burlata (UNZU ostatua) Atarrabiako etorb. (Osp. psikiatrikoa)

Apaizgaitegia Atarrabiako etorb. (Ciclos Larequi)

Vianako Printzea plaza (Bus) Atarrabiako etorb. (Zazu ostatua)

Oliveto kondea (Bus) Kaputxinoak (biribilgua)

Armada etorb. (tabako-denda) M. Celayeta etorb. (Karpy ostatua)

Olibako monast. (Toki Ona ostatua) M. Celayeta etorb. (transformadorea)

Sanduzelaiko etorb. (farmazia) Berriozar (Zortziko ostatua)

Lantegia Berriozar (gasolindegia)

ASTEBURUAK

1. linea

Sartzeko: 5:10, 13:10 eta 21:10. Ateratzeko: 6:00, 14:00 eta 22:00.

SARTZEKO IBILBIDEA ATERATZEKO IBILBIDEA

Zizurko auzoberria (Taxi geltokia) Lantegia

Mendill. (Biribilgu zent. 5:20-13:20-21:20) Barañain (Castro bitxi-denda)

Zarag. etorb. (Pampl. 5:30-13:30-21:30) Barañain (Dominikak)

Zaragozako etorb. (Las Palmeras ostatua) Iruñeko etorb. (Núñez lore-denda)

Ezkirotz (La Vinoteca) Barañain (mugako plaza)

Iturrama/Pio XII.a Mendebaldea (Euskadiko Kutxa)

Ermitagaña (azoka) Ermitagaña (azoka)

Mendebaldea (Euskadiko Kutxa) Errioxako etorb./Pio XII.a

Barañain (Castro bitxi-denda) Iturrama/Eneko Haritza

Barañain (Dominikak) Buenaventura Iñiguez (Eba ibaia birib.)

Barañain (mugako plaza) Buenaventura Iñiguez (Aragón ostatua)

Zaragozako etorb. (Pamplonica)

Mendillorri (biribilgu zentrala)

Zizurko auzoberria (taxi geltokia)

2. linea

Sartzeko: 5:15, 13:15 eta 21:15. Ateratzeko: 6:00, 14:00 eta 22:00.

SARTZEKO IBILBIDEA ATERATZEKO IBILBIDEA

Berriozar (gasolindegia) Lantegia

Berriozar (Zortziko - Bus geltokia) Sanduzelaiko etorb. (farmaziaren parean)

Gipuzkoako etorb. (Villegas ostatua) Berriozar (Zortziko - Bus geltokia)

M. Celayeta etorb. (Porrón ostatua) Berriozar (gasolindegia)

M. Celayeta etorb. (Matesa) Gipuzkoako etorb. (Bar Villegas ostatua)

M. Celayeta etorb. (Karpi ostatua) M. Celayeta etorb. (Porrón ostatua)

Kaputxinoak (Bus geltokia) M. Celayeta etorb. (Matesa)

Atarrabiako etorb. (Zazu ostatua) M. Celayeta etorb. (Karpi ostatua)

Atarrabiako etorb. (Ciclos Larequi) Kaputxinoak (Bus geltokia)

San Kristobal/Etxarri Aranatz (Eroski) Atarrabiako etorb. (Ciclos Larequi)

Atarrabiako etorb. (Opel Argauto) San Kristobal/Etxarri Aranatz (Eroski)

Atarrabia (Itziar kafetegia) Atarrabiako etorb. (Opel Argauto)

Burlata (UNZU ostatua) Atarrabia (Itziar kafetegia)

Apaizgaitegia (Bus geltokia) Burlata (UNZU ostatua)

Merindadeen plaza (Bus geltokia) Apaizgaitegia (Bus geltokia)

Oliveto kondea (Bus geltokia) Merindadeen plaza (Bus geltokia)

Armada etorb. (tabako-denda) Oliveto Kondea (Bus geltokia)

Olibako monast. (Sandra kafetegia) Armada etorb. (tabako- denda)

Sanduzelaiko etorb. (farmazia) Olibako monast. (Sandra kafetegia)

Lantegia

ENPLEGATUAK

1. linea

Sartzeko: 7:55. Ateratzeko: 16:30.

SARTZEKO IBILBIDEA ATERATZEKO IBILBIDEA

Zizurko auzoberria (Bus geltokia) Lantegia

Zaragozako etorb. (Sadar ostatua) Barañain (Núñez lore-denda)

Zaragozako etorb. (Fillat) Mendebaldea (Euskadiko Kutxa)

Zaragozako etorb. (Las Matas ostatua) Ermitagaña (azoka)

San Joan Bosco/Serafín Olave Antso Azkarra (Telepizza)

Serafín Olave/Eneko Aritza Antso Azkarra/Ezkirotza

Antso Azkarra (Charlot ostatua) Azpilagaña (La Tahona)

Ermitagaña (azoka) Zaragozako etorb. (El Sadar ostatua)

Mendebaldea (Euskadiko Kutxa) Zizurko auzoberria (Bus geltokia)

Barañain (Núñez lore-denda)

Barañain (mugako plaza)

Lantegia

2. linea

Sartzeko: 7:55. Ateratzeko: 16:30.

SARTZEKO IBILBIDEA ATERATZEKO IBILBIDEA

San Kristobal etorb. (CAN) Lantegia

Mugazuri kalea (industrialdea) Sanduzelaiko etorb. (farmazia)

Burlata (Ezkaba plaza) Olibako monast. (taxi geltokia)

Apaizgaitegia Baiona etorb. (Letyana ostatua)

Oliveto kondea (Bus geltokia) Oliveto kondea (Bus geltokia)

Olibako monast. (Sandra) Apaizgaitegia

Sanduzelai (farmazia) Burlata (UNZU ostatua)

Lantegia Atarrabiako etorb. (Opel Argauto)

San Kristobal etorb. (CAN)

Nota: Enpresako zuzendaritzak ibilbide horiek aldatzeko eskubidea izanen du, beharrezkoa ikusten badu.

Iragarkiaren kodea: F0517472