109. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

731/2005 EBAZPENA, uztailaren 29koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe itunduetan egoera sozioekonomiko behartuan dauden ikasleei 2005/2006 ikasturtean laguntzeko baliabide materialen eta giza baliabideen esleipen eta kontzesioa ebazten duena, martxoaren 31ko 264/2005 Ebazpenaren bidez onetsitakoaren arabera.

Dibertsitate, Kultura-aniztasun eta Immigraziorako Zerbitzuko zuzendariak martxoaren 31ko 264/2005 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdi publikoa ebazteko txostena eta proposamena aurkeztu ditu. Bertan deialdi honetara aurkezturiko eskaerak hautatzeko ardura izan duen Batzordearen proposamena bildu da.

Batzordearen proposamenak barne hartzen ditu gizarte edo kultur egoera behartuan dauden ikasleentzako osorik izanen diren baliabideak, hezkuntza sisteman sartu, iraun eta aurrera egiteko zailtasunak baldin badituzte.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Deialdi honetan aipatutako hezkuntza premiak dituztenei laguntzeko behar diren giza baliabideak ematea 2005/2006 ikasturterako, hau da, laguntzako irakasleak, ebazpen honen 1. eranskinean ageri den moduan.

2. Gizarte edo kultur egoera behartuan dauden ikasleak integratzeko trabak hein batean arintzeko, 2005/2006 ikasturteari dagozkion baliabide ekonomikoak ematea; horien banaketa ebazpen honen 1. eranskinean ageri da.

5.2. puntuan ezarritako aurrekontu mugak ikusita eta martxoaren 31ko 264/2005 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren I. eranskineko 8.3. idatz-zatian eskaerak hautatzeko Batzordeari emandako gaikuntza kontuan hartuta, ikasturte eta ikasleko baliabide ekonomikoak honela banatuko dira: 110,00 euroko laguntza emanen da ikasle bakoitzaren ekipamendurako, 300 eurokoa ikasle bakoitzaren jantokirako, 114,00 eurokoa ikasle bakoitzaren hornidura-laguntzarako (% 10 baino gehiago). Horiek guztiak 2. eranskinekoak.

3. 2004/2005 ikasturtean egoera sozial edo kultural behartuan dauden ikasleentzat onartu ziren giza eta diru baliabideak 2005/2006 ikasturtea hastearekin batera kenduko dira.

4. 1. eta 2. eranskinetan sartutako ikastetxeek eskatu eta ebazpen honetan eman ez diren giza eta diru baliabideei dagokienez, adierazi behar da ez direla eman Dibertsitate, Kultura-aniztasun eta Immigraziorako Zerbitzuak izendatutako teknikariek beren txostenetan proposatu ez dituztelako edo aurrekontuan diru gehiago ez zegoelako.

5. 1. eranskinean sartutako irakasleen soldatak, antzinatasuna eta karga sozialak zuzenean ordainduko ditu Administrazioak ordainketa delegatuaren bidez, irakasleen eta ikastetxe bakoitzeko titularraren arteko lan harremana galarazi gabe, eta Hezkuntza Departamentuaren eta aipatu irakasleen artean inolako lan harremanik frogatzen ez duela, abenduaren 23ko 10/2002 Lege Organikoaren 76. artikuluaren arabera.

6. Beren ikastetxeetan lan egiten duten erlijiosoek, Vatikanoaren eta Espainiako Estatuaren artean sinatutako akordioak direla-eta, PFEZ ordaintzetik salbuetsirik badaude, aurreko urteko sozietateen gaineko zergaren aitorpenean horren baliokide diren egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte eta, hala behar denean, langile autonomoen araubide bereziaren bidez Gizarte Segurantzari eginiko ordainketen agiriak.

7. Gizarte eta kultur egoera behartuan dauden ikasleei laguntzeko irakasleen soldata Lehen Hezkuntzako edo DBHko lehen zikloko irakasle titularren adinakoa izanen da, osorik edo partzialki fondo publikoekin sostengatutako irakaskuntza pribatuko enpresen lan hitzarmenaren arabera.

8. Ebazpen honen 2. eranskinean aipatutako baliabide ekonomikoak ikastetxe itunduek jasotzen duten modulu ekonomikoko "beste gastu batzuk" sailean sartuko dira eta haiek bezala bi hilean behin ordainduko dira. Horren aplikazioa ikasturte bakoitzaren amaieran justifikatuko da, hezkuntza ituneko "beste gastu batzuk" sailarekin egiten den prozedura erabiliz, hau da, zenbateko horien aplikazioari buruz Eskola Kontseiluak hartutako erabakiaren ziurtagiria ikastetxeko titularrak aurkeztuz.

9. Ikastetxe bakoitzaren hezkuntza ituna formalizatzeko dokumentuan, non jasotzen baitira Hezkuntza Administrazioak eta ikastetxe itunduaren titularrak elkarrekin dituzten eskubide eta eginbeharrak, klausula gehigarri batean, ebazpen honetan ikastetxe itundu bakoitzerako onesten diren baliabideak agertaraziko dira.

Diru baliabideak 2005/2006 ikasturtea bukatu artekoak izanen dira.

Giza baliabideak ikasturtea bukatu arte mantenduko dira, baldin eta egoera sozial edo kultural behartuan dauden ikasleei laguntzeko behar berberek badiraute ikastetxe itundu horietan.

Horretarako, ikasturte bakoitzean ebazpen bat argitaratuko da, hurrengo ikasturterako xede horretara bideratuko diren giza eta diru baliabideak aldatu, murriztu, handitu edo kentzeko bide emanen duena, dauden beharrak aztertu eta baloratu ondoren.

10. 2005/2006 ikasturterako emandako giza eta diru baliabideen finantziazioa, 688.746,10 eurokoa, honela eginen da:

_255.090,47 euro, 2005eko aurrekontuko "Ikastetxe itunduei laguntzak ematea immigraziorako eta kultur gutxiengoetarako" izeneko 423001-41610-4811-322002 kontusailetik finantzatuko dira.

_433.655,63 euro, 2006ko gastuen aurrekontuan izen horrekin prestatzen den kontusailaren kargura.

11. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

12. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Hezkuntza kontseilariak gora jotzeko errekurtsoari buruz ematen duen foru aginduaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko da.

13. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea ikastetxe interesatuei, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Eskolatze Batzordeko buruari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Kultura-Aniztasunaren eta Immigrazioaren Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, Itunpeko eta Diruz Lagundutako Ikastetxeen Nomina Bulegoari eta Hezkuntza Itunen Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2005eko uztailaren 29an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

I. ERANSKINA

Ikastetxe itunduetan egoera sozioekonomiko behartuan dauden ikasleei laguntzeko baliabide materialak eta giza baliabideak. 2005/2006

ALTSASU SAGRADO CORAZON 38 4180 26 7800 38 4332 5

ANDERATZ ESCUELAS PIAS 3 330 3 900 3 342 0

AIEGI MATER DEI 22 2420 13 3900 22 2508 2

BERA SAGRADO CORAZON 28 3080 27 8100 28 3192 0

BURLATA IRABIA 8 880 8 2400 0 0 0

BURLATA AMOR DE DIOS 28 3080 21 6300 28 3192 5

BURLATA NOTRE-DAME 13 1430 14 4200 0 0 2

BURLATA NOTRE-DAME (BIGARREN HEZK.) 6 660 4 1200 0 0 2

BURLATA REGINA-PACIS 16 1760 26 7800 0 0 3

BURLATA REGINA PACIS-AMOR DE DIOS 11 1210 6 1800 11 1254 5

ZIZUR TXIKIA MIRAVALLES 5 550 5 1500 0 0 0

ELIZONDO BAZTAN IKASTOLA 1 110 1 300 0 0 2

LIZARRA SANTA ANA 43 4730 24 7200 43 4902 5

LIZARRA MATER DEI-PUY-ANDERAZ 39 4290 7 2100 0 0 10

ETXARRI-ARANATZ ANDRA MARI IKASTOLA 0 0 0 0 0 0 3

ETXARRI-ARANATZ SAKANA IKASTOLA 0 0 0 0 0 0 2

LODOSA LA MILAGROSA 0 0 0 0 0 0 3

MENDABIA NTRA SEÑORA DE LOS DOLORES (HH) 3 330 0 0 0 0 0

IRUÑA CALASANZ 90 9900 49 14700 90 10260 25

IRUÑA LA COMPASION-ESCOLAPIOS 84 9240 39 11700 84 9576 15

IRUÑA SANTO TOMAS 118 12980 33 9900 118 13452 7

IRUÑA EL REDIN 0 0 3 900 0 0 2

IRUÑA STA M.ª LA REAL 14 1540 4 1200 0 0 5

IRUÑA HIJAS DE JESUS 33 3630 16 4800 0 0 4

IRUÑA VEDRUNA 13 1430 10 3000 0 0 0

IRUÑA SANTA CATALINA LABOURE 18 1980 18 5400 18 2052 7

IRUÑA SANTA CATALINA (BIGARREN HEZK.) 6 660 0 0 6 684 8

IRUÑA SANTISIMO-SACRAMENTO (B.H.) 11 1210 2 600 11 1254 4

IRUÑA SANTISIMO-SACRAMENTO 16 1760 13 3900 16 1824 2

IRUÑA ESCLAVAS DEL SAGRADO CORAZON 33 3630 10 3000 33 3762 5

IRUÑA NTRA. SRA. DEL HUERTO 0 0 0 0 0 0 2

IRUÑA SALESIANOS 0 0 0 0 0 0 6

IRUÑA SANTA TERESA 11 1210 9 2700 0 0 0

IRUÑA SAN IGNACIO 3 330 3 900 0 0 2

IRUÑA SAGRADO CORAZON 19 2090 19 5700 0 0 0

TAFALLA SAN JOSE 17 1870 11 3300 17 1938 0

TAFALLA ESCUELAS PIAS 56 6160 25 7500 28 3192 30

TAFALLA GARCES DE LOS FAYOS IKASTOLA 6 660 0 0 0 0 2

TUTERA ANUNCIATA 21 2310 12 3600 11 1254 15

TUTERA COMPAÑIA DE MARIA 20 2200 15 4500 0 0 4

TUTERA SAN FRANCISCO JAVIER 7 770 7 2100 0 0 4

ATARRABIA LA PRESENTACION 36 3960 36 10800 0 0 0

ATARRABIA LA PRESENTACION (BIG. HEZK.) 9 990 9 2700 0 0 2

GUZTIRA 905 9 9550 528 158400 605 68970 200

Iragarkiaren kodea: F0517119