109. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

651/2005 EBAZPENA, uztailaren 15ekoa, Herri Lan zuzendari nagusiak emana, "Irurtzungo Zainketa Zentroaren errepideetako eta autobietako zola kontserbatu eta berritzea, 2005ean" izeneko lanak esleitzen dituena.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan xedaturikoari jarraikiz, aditzera ematen da uztailaren 15eko 651/2005 Ebazpenaren bidez kontratu hau esleitu dela:

_Kontratuaren xedea: aipatu lanak egitea.

_Esleitzeko modua: irekia/publizitaterik gabe negoziatua.

_Gehieneko gastuaren prezioa: 600.000 euro, eta proiektuaren unitateen prezio guztiak 100eko 0,0 merkeagoak izanen dira.

_Epea: hiru hilabete.

_Esleipen hartzailea: Arian, Construcción y Gestión de Infraestructuras, S.A.

Iruñean, 2004ko uztailaren 15ean._Herri Lan zuzendari nagusia, José Luis Echávarri Arraiza.

Iragarkiaren kodea: F0517333