109. ALDIZKARIA - 2005eko irailaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

L I Z A R R A

Hasiera batez onetsirik Lizarrako hiri antolamendurako plan orokorreko antolamendu xehekatuko determinazio batzuen aldaketa, UPP 20-2 unitateari dagokiona, eta hirigintzako hitzarmena

Lizarrako Udalak, 2005eko uztailaren 7an egindako osoko bilkura arruntean, legez eskatzen den gehiengo absolutua izanik, erabaki zuen hasiera batez onestea Lizarrako HAPOko antolamendu xehekatuko determinazio batzuen aldaketa, UPP 20-2 unitateari dagokiona, oinarritzat hartuz aldaketari buruz espedientean dagoen dokumentazioa, Promociones Estella Urbana, S.L.k sustatzaile gisa aurkeztu duena, eta hasiera batez onestea, baita ere, sustatzailearekin sinatutako hirigintza hitzarmena, zeinaren xedea baita Lizarrako HAPOko UPP 20-2 unitatea garatu eta kudeatzea aldaketan ezarritakoaren arabera.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 78. eta 49.3 g) artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espediente hau jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita, denbora horretan aztertu _Udalaren Hirigintza Bulegoan dago interesatuen eskura_ eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Lizarran, 2005eko uztailaren 8an._Alkatea, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L0518319